Hobi septikoak dituztenek estolderia zergan hobaria jasoko dute
Hobi septikoak dituzten baserriek eta etxebizitzek estolderiaren zerga ordaintzeko salbuespena jaso dezakete. Horretarako, Udalak jarritako zenbait baldintza betetzen dituztela frogatu beharko dute jabeek. Hobi septikoaren mantenuaz eurak arduratzen di...
Hobi septikoak dituzten baserriek eta etxebizitzek estolderiaren zerga ordaintzeko salbuespena jaso dezakete. Horretarako, Udalak jarritako zenbait baldintza betetzen dituztela frogatu beharko dute jabeek.
Hobi septikoaren mantenuaz eurak arduratzen direla frogatu beharko dute herritar horiek. Horretarako, azken bi urteetan egindako lanen faktura aurkeztu beharko dute Udalean eta teknikariek egiaztatu ondoren, zergaren salbuespena jasoko dute.
Irekita dago hobaria eskatzeko epea. Salbuespena jasotzen duten herritarrek bi urteko iraupena duen hobaria izango dute. Hobari hau ezartzea urriko ohiko udalbatzarrean onartu zuten.

