Santa Ageda bezpera ostiralean ospatuko dute
Santa Ageda bezpera dela eta, Hondarribiko Musika Eskolako ikasleak kalera aterako dira ostiralean 17:30etik aurrera Musika Eskolatik, eta ordu betez, ondorengo lekuetan abestuko dute: Udaleko arkupetan, Arma plazan, San Gabriel Egoitzan, Gipuzkoa plaz...
Santa Ageda bezpera dela eta, Hondarribiko Musika Eskolako ikasleak kalera aterako dira ostiralean 17:30etik aurrera Musika Eskolatik, eta ordu betez, ondorengo lekuetan abestuko dute: Udaleko arkupetan, Arma plazan, San Gabriel Egoitzan, Gipuzkoa plazan, Santiago Konpostelan, Javier Ugarten, San Pedro kalean, San Kristobalen, Tilos pasealekuan eta Obispo plazan.

