Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Lehengusu Patxirentzako ipuina (Josu Delgado)

Hau lehengusu Patxirentzako ipuina da, eta Izaro eta Lohizunerentzako gutuna: “Patxi lehengusua kometagilea zen. Santutxun zeukan tailerrean baziren makilak hemen, oihalak hor eta sokak han. Lan eta lan aritzen zen, gaur bai eta bihar ere bai, amets bat zuelako: bere herriko haurrek kometen laguntzarekin hegan egitea. Bere herria hostoa bezalakoa zen: samurra, koloretsua, dantzaria, batzuetan kopetiluna eta bestetan argitsua, batzuetan zimela eta bestetan distiratsua, lurrari lotua baina airean beti. Ondoko herrietan ez ziren horrelakoak, ordea. Beruna zuten maite. Eta ailegatzen ziren toki guztietan beruna landatzen zuten: beruna Ameriketan, beruna Afrikan, beruna Asian, beruna, beruna eta beruna. Hainbeste berun zabaldu zuten, haietako asko eta asko berunezko bihurtu zirela. Gau batean, berunezko jendea etorri zen berunezko trastez josita, eta gure Patxi berunezko herriko ipurdiraino eraman zuten. Han berunezko kutxa batean sartu zuten, eta berunezko txakurrak jarri zituzten zelatan alde egin ez zezan. Horrelako askoz toki gehiago ere baziren berunezko herrietan, eta hostoaren Herriko kometagile asko zituzten berunezko txakurrek zainduta. Hantxe ziren, Patxi bezala, Pipe, Kurro, Josemi, Asier, Joxe, Iñako… Izarok eta Lohizunek asteak zeramatzaten hostoak biltzen lehengusuari eramateko Alcazar de San Juan izeneko ipurdi hartara. Bidaia luze-luzea egin zuten, eta gauez oso berandu iritsi ziren. Goizean, goiz-goiz jaiki ziren, saltoka eta kantari [...]

admin
Bidasoa
2011/02/02

Hau lehengusu Patxirentzako ipuina da, eta Izaro eta Lohizunerentzako gutuna:

“Patxi lehengusua kometagilea zen. Santutxun zeukan tailerrean baziren makilak hemen, oihalak hor eta sokak han. Lan eta lan aritzen zen, gaur bai eta bihar ere bai, amets bat zuelako: bere herriko haurrek kometen laguntzarekin hegan egitea.

Bere herria hostoa bezalakoa zen: samurra, koloretsua, dantzaria, batzuetan kopetiluna eta bestetan argitsua, batzuetan zimela eta bestetan distiratsua, lurrari lotua baina airean beti.

Ondoko herrietan ez ziren horrelakoak, ordea. Beruna zuten maite. Eta ailegatzen ziren toki guztietan beruna landatzen zuten: beruna Ameriketan, beruna Afrikan, beruna Asian, beruna, beruna eta beruna. Hainbeste berun zabaldu zuten, haietako asko eta asko berunezko bihurtu zirela.

Gau batean, berunezko jendea etorri zen berunezko trastez josita, eta gure Patxi berunezko herriko ipurdiraino eraman zuten. Han berunezko kutxa batean sartu zuten, eta berunezko txakurrak jarri zituzten zelatan alde egin ez zezan. Horrelako askoz toki gehiago ere baziren berunezko herrietan, eta hostoaren Herriko kometagile asko zituzten berunezko txakurrek zainduta. Hantxe ziren, Patxi bezala, Pipe, Kurro, Josemi, Asier, Joxe, Iñako…

Izarok eta Lohizunek asteak zeramatzaten hostoak biltzen lehengusuari eramateko Alcazar de San Juan izeneko ipurdi hartara. Bidaia luze-luzea egin zuten, eta gauez oso berandu iritsi ziren. Goizean, goiz-goiz jaiki ziren, saltoka eta kantari hostoz bete zituzten haien poltsatxoak, eta hara non berunezko herriko berunezko ipurdiko berunezko txakurrak ez dien Patxi ikusten uzten hitzartutako 40 minutuz: Zergatik, amatxo?; hayquetraerlibrofamilia,novaleDNI; zer esan du, amatxo?; zergatik egiten duzu marru, amatxo?; zergatik kalera Patxi ikusi gabe, amatxo?

Hostoaren herrirako bidea hartu zuten berriro, hostoaren freskura behar zuten mina arintzeko, hostoaren laztana, hostoaren itzala. Hostoaren herriko jendeak lan eta lan segitzen zuen, Patxik bezala lehenago, Pipek, Kurrok, Josemik, Asierrek, Joxek, Iñakok bezala lehenago, kometagile nekaezinek makilak hemen, oihalak hor eta sokak han.

Eta azkenean lortu zuten: kometa erraldoi bat egin zuten denon artean, ortzadarraren koloreekin kometa zabal-zabala, batzuek sokak Berangon lotu, beste batzuek Eskiulan; Tafallan hauek, Agurainen horiek, kometa aireratu zen hostoaren herria altxatuz, eta kometan igota Elorri, eta Ibai, eta Irati, Elaia, Ekhi eta Oier. Kometa erraldoiak berunezko herriak ilundu zituen, berunezko txakurrak zaunkaka hasi ziren, berunezko jendea izutu zen, eta kometaren handitasunak berunezko bihotzak txiki-txiki egin zituen, uzkurtu arazi zituen, zenbat eta txikiago beren tamaina, orduan eta pisutsuagoak, astunagoak, zarpailagoak, baldarragoak.

Berunezko herriko berunezko ipurdiko berunezko bihozdun berunezko txakurra hondoratu zen, beste berunezko txakur guztiekin batera, hondoaren hondoan, behin-betiko, lurraren nahia, lurraren legea, lurraren grabitatea horixe izan baitzen.

Hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Oiartzungo plazan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.