Albisteak

Erraztasunak edukiko dituzte ekintzaileek

Oarsoaldeko Garapenerako Agentzia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera akordio batera iritsi dira pertsona ekintzaileei laguntza zerbitzu berria emateko. Enpresa sortu aurretik, Ogasunera, Erregistrora, Gizarte Segurantzara edota notarioetara joan behar...

admin

Bi partida irabazi eta beste bi galdu ditu Txostek

Asteburuan, joko garbian, bi partida irabazi eta bi galdu dituzte Txost taldeko pilotariek. Gazteetan, Angeluk 36-40 irabazi zion Txost 2ri, eta Urruñak 40-39 Txost 1 taldeari. Kadeteetan, Txost 1ek 16-40 irabazi dio Senpereri, eta benjaminetan, 30-40...

admin

Hoyostarrek seigarren postuan bukatu dute denboraldia

Euskadiko Atzeko Kopako sailkapen nagusiko seigarren postuan bukatu dute denboraldia Patxi Hoyos eta bere iloba Inhar Hoyos errenteriarrek. Atzeko Koparako puntuagarria izan zen Donostia Hiria XII. Rallysprintean parte hartu zuten joan den larunbatean...

admin

Mutilek 0-1 galdu dute Anaitasunaren kontra

Karla Lekuonan jokatu zuten partida asteburuan Ohorezko Erregional Mailako mutilek eta 0-1 galdu zuten Anaitasuna taldearen kontra. Sailkapenean bosgarrena da Oiartzun, hamalau punturekin.

admin

Kolpe gogorra jaso du Donibane-Pari Berrik

Areto futbolean dabilen Donibane-Pari Berrik 0-8 galdu zuen Idiazabal-Pilarrenea jatetxearen kontra. Zazpigarren jardunaldia jokatuta, hamaikagarren postuan jarri da talde arrosa Gipuzkoako Lehen Mailako sailkapen orokorrean.

admin

Beramendiren gaiak hautsak harrotu ditu

Pasa den astean Oiartzungo Udal Gobernu Taldeko, EAko eta Antikapitalistak-eko ordezkariek salatu zuten Martin Beramendi alkate ohiak “gehiegikeriak eta lege hauste larriak” egin zituela 2003-2007 legegintzaldian. OiartzunBaik erantzun zuen...

admin

Majestik-ek lehenengo porrota jaso du

Donibane Majestik-ek denboraldiko lehen partida galdu zuen larunbatean. Ereintzaren kontra 19-26 galdu zuen. Hirugarren postuan jarri da Gipuzkoako Lurraldeko Lehen Mailako sailkapen orokorrean. Donibane Eskubaloiak ere ez zuen egun ona izan, 25-19 gal...

admin

Olatuek kalteak eragin dituzte Donibanen

Gaur goizeko itsas gorarekin batera olatuek Donibaneko plaza hartu dute, eta inguruko bizilagunek etxeetatik ezin irten izan dira marea behera hasi den arte. Olatuek hainbat kalte eragin dituzte barrutiko hainbat lokaletan. Plazan dagoen Yola Elkartea,...

admin

Errenteriako emakume taldeen arteko mahai jokoak egin dituzte

Errenteriako emakume taldeek mahai jokoak egiten aritu dira, eta ostiralean irabazleei sariak eman zizkieten Goizalde taldearen lokalean. Bertan izan zen Mari Mar Carrillo zinegotzia ere. Honako taldeak izan ziren lehenengoak eta bigarrenak, hurrenez h...

admin

Kaldereroen, Inudeen eta Artzainen entsegua, gaur, asteburuko ekitaldiak prestatzeko

Ibargain Musika Eskolak antolatuta, hainbat ekimen izango dira asteburuan herrian: Kaldereroak; Inudeak eta Artzainak, eta kontzertua. Hala, gaur, Kaldereroen, Inudeen eta Artzainen entsegua egingo dute, 19:45ean, Iturriozko pilotalekuan. Parte hartu n...

admin

Don Boscoko bi ikaslek SpainSkilletan parte hartuko dute apirilean

Don Boscoko bi ikasle ezin hobe ibili dira EuskoSkill Eusko Jaurlaritzak eta Tknikak antolatutako Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko olinpiadetan. Jaime Gil eta Jon Fernandez dira bi ikasle horiek. Automobileko pintura alorrean izan da ikasle onena Gil, eta Fernandez, berriz, automobileko teknologian. EuskoSkilletan parte hartzeak aparteko saria du, gainera: SpainSkilletan parte hartzea. Apirilaren 5etik 9ra jokatuko da Madrilen (Ifema azokan) Espainiako ikastetxeen arteko txapelketa eta EuskoSkilletan garaile izan direnek ere bertan hartuko dute parte. Automozio alorrean Don Boscoko bi ikasleak izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkari bakarrak. Bi ikasle horiez gain, robotika arloan Don Boscok beste ordezkaritza bat emango du, baina erakustaldi moduan ariko dira, ez lehiaketa moduan. Lehen aldia Don Boscorentzako lehenengo aldia izango da SpainSkilletan, eta garrantzitsutzat jo dute bertako ordezkariek, “bai zentroarentzako eta baita ikasleentzako ere”, esan du Jose Luis Perez Don Boscoko EuskoSkilleko antolatzaileak. Zentroa gauzak ongi egiten ari den seinale dela iritzi dio. Asteburuan jokatutako azken bi EuskoSkilletan izan ziren garaile Don Boscoko bi ikasleak. Ostiralean eta larunbatean Elgoibarko Meka institutuan izan zen automobileko pinturaren skilla, eta larunbatean, berriz, Don Bosco ikastetxean, automobileko teknologiaren skilla. Bi ikasleek onartu dute maila altua erakutsi zela bi lehiaketan eta proba zaila izan zela. Hala, gogor lan egin behar [...]

admin

Hurrengo asteazkenean, Korrika batzordea

Hurrengo asteazkenean, hilaren 16an, Korrika Batzordearen lehen bilera egingo dute. Txirrita AEK euskaltegian egin dute hitzordua 18:30ean. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.

admin

Materia organikoa birziklatzeko bilera informatiboak egingo dituzte

“Lortu DOAN EDUKIONTZI BERRIA irekitzen duen giltza ekologikoa!” lemapean  Txingudiko Zerbitzuak kanpaina berria aurkeztu  du eta gaurtik larunbatera bilera informatiboak egingo dituzte Arraun Elkartean. Gaur, bihar eta etzi 16.00tatik 20...

admin

Garrintzi abesbatza ‘Kantuz’ aldizkarian

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak  (EAE)argitaratzen duen Kantuz aldizkariak, herriko Garrintzi  Abesbatzaren aipamena egin du azken zenbakian. Izan ere, iaz Garrintzi abesbatzak irabazi zuen Gabon kantu lehiaketa izan du hizpide.

admin

Hilabete eta erdi barru moztuko dute seinale analogikoa Hendaian, Pausun eta Biriatun

Martxoaren 29an itzaliko dute telebista analogikoaren seinalea Akitanian. Hortaz, egun hori baino lehenago seinale numerikora pasatu ez diren Ipar Euskal Herriko etxeak, telebista irudirik gabe geratuko dira, haien arten noski Hendaia, Pausu eta Biriatukoak. Asko dira jada numerikora salto egin duten erabiltzaileak, “gehienak” Hendaiako Herriko Etxetik aditzera eman dutenez. Nolanahi ere, badira atzeraturik direnak. Telebista ekipaturik ez duten ikusle horiei honako informazio-iragarkiak agertzen zaizkie pantailan: “Equipez-vous impérativement pour le passage à la télé tout numérique avant le 29 mars 2011″. Bezero horientzako informazio kanpainia abiatu du France Télé Numérique erakunde publikoak. Eric Forens eskualdeko ordezkariaren esanetan “mezua sinplea da: informa zaitezte zeozer egin aitzin”. France Télé Numérique erakundeak aholkatzen du “lehentasunez baimenduriko profesionalengana jotzea, hots Denok numerikoa hitzarmena izenpetu duten antena-jartzaileak eta saltzaileak” (informaziorako 0970-81 88 18 gainordainik gabeko telefonora hotsegin edota webgunea bisitatu). Horrez gain Herriko Etxean informazio eskuorriak jaso ahal dira, eta martxoaren 23an kanpainiako autobusa Hendairara hurreratuko da, eta herritarren azken zalantzak argituko ditu Herriko Etxearen parean, 07:00etatik 14:00etara. Hitzarmena sinatu duten eskualdeko profesionalak: Calitelec (Gitem, Portu karrika): 0559-20 72 22. E-posta: calitec.hendaye@orange.fr. Resolution 64 (Intzurako industrialdean, Ofizialeen eraikinean.: 0559-47 49 67. E-posta: k-p@wanadoo.fr.

admin

AZDZ taldearen emanaldia larunbatean Kabigorrin

AC/DC hard rock taldearen doinuak entzungo dira Irunen, australiarrei omen egiteko sorturiko AZDZ taldearen eskutik. Larunbatean izango da hori, hilak 12, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan (Peña kalea, 1), 23:00etatik aurrera. Mack, Leku, Peri eta Sukun...

admin

Torturari buruzko erakusketa antolatu dute ‘Moskun’, eta ostiralean hitzaldia

Hilaren 5etik torturari buruzko erakusketa antolatu dute Irungo Sunbilla tabernan (Ama Xantalen kalea, 4) eta Hazia kultur elkartean (Peña kalea, 8). Otsailaren 13a bitarte, argazkiak eta torturatuen testigantzak jasotzen dira bertan. Bestalde, gai be...

admin

Lau milioi eurotik gora, GI-2132 errepidea atontzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak lau milioi eurotik gora inbertituko ditu, herritik igarotzen den GI-2132 errepideko lurzorua guztiz berritzeko (Astigarragatik eta Hernanitik ere pasatzen da errepidea). Bigarren saihesbidea eraikitzen zuten bitartean, errepid...

admin
Gehiago