Albisteak

Atez ateko bilketa, urteberri egunean, goizaldean

Iazko ostiralean bezala bihar ere atez ateko bilketa ez dute gauez egingo biltzaileek. Beraz, organikoaren ontzia 20:00etatik 22:00etara baino beranduago atera ahal izango dute herritarrek (afariak bukatuta). 06:00etan hasiko dira bilketarekin.

admin

EAJren Gabonetako loteria nola kobratu

Batzokiko Gabonetako loteriak, 44.940 zenbakiak, Espainiako Gabonetako Loteriaren azken zenbakiarekin bat egin duenez, lau euro kobra ditzakete irabazleek txartel bakoitzeko. Dirua eskuratzeko, 943 49 30 60 zenbakira deitu behar da ostegunetan eta osti...

admin

Guillermo Ertetxeren lanak, Petra Lekuonan

Petra Lekuona zaharren egoitzan erakusketa aldatuko dute etzi. Hala, urtarrila osoan zehar Guillermo Ertetxeren margolanak ikusteko aukera izango da. Ordutegia: 9:30-13:00 eta 16:00-20:00, astelehenetik igandera.

admin

Oiartzun Irratia: abenduak 30

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Euskal Selekzioak, Bilbon jokatutako partidaren biharamuna aztertuko dute, jokalarien adierazpenekin. 11:30ean: Zulotik deiadarka. Aste honetako gonbidatua: Iker Sarriegi abokatua. 12:10ean: T...

admin

Urte berriarekin, bizitza berria

Zenbat istorio egongo dira gordeta Candido tabernako lau hormen artean. 68 urte inguru egin ditu San Sebastian-Rezola sendiak taberna eramaten, eta ezin ahaztu bertako giroa, bertako bazkariak, bertako lagunak… bertako familia, azken finean. Izan ere, etxean sartzea bezalakoxea da Candido taberna, familiako giroan murgiltzea bezala, eta hala izan da urte askotan. Orain, ordea, aro bat ixteko eta beste bat irekitzeko garaia heldu zaie Marian San Sebastian tabernako nagusiari eta bere senar Joseani. Tabernak kendutako orduak orain berreskuratu nahi dituzte, eta gutxienez, “urte sabatiko bat” hartu bidaiatzeko, gauza berriak ikasteko… Pixka bat kezkatuta daudela onartu arren, bizitza berriari ekin nahi diote urte berrian, eta 2011 hamaika gauza egiteko aprobetxatu. Oraindik, baina, tabernak emango die nahiko lana. Izan ere, kafe-makina zaharra, mahaiak eta aulkiak eta beste zenbat tramankulu atera eta beharra dutenei eraman nahi dizkiete, taberna hustu arte. Taberna hutsik geratu arren, bertako istorioek betirako jarraituko dute bertan, eta han egon direnen buruan.  Esate baterako, San Sebastianek gogoan du bere amak zenbat bazkari eta afari prestatzen zituen, bezeroen gozamenerako. Seguruenik, etxeko janari horrek erakarrita hasiko ziren Donostiako Aste Nagusian Txofre zezen plazatik ekartzen zituzten zezen buztanak prestatzen. Jaki goxo horren bueltan, gainera, jende ezagun asko biltzen zen “Ermuko enpresaburuak, Tolosakoak…”. Beste egunetan [...]

admin

Gorka eta Eider Zabaletaren emanaldia, Mikelazulon

Bihar, 19:30etik aurrera, Gorka eta Eider Zabaletak kontzertua emango dute Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan. Gorka Zabaleta Errenteriako Andra Mari abesbatzan aritu da hainbat urtetan kantuan. Bakarkako bidea lantzen hasi denetik, nabarmentzeko m...

admin

Zintzilik Irratiak Gabonetako saio bereziekin jarraitzen du

Toki guztietara bezala, Zintzilik Irratira ere iritsi dira Gabonak, eta egunotan saio bereziak egiten ari da. Urtarrilaren 7ra bitartean hainbat arlotako gaiak ukituko dituzte FM 100-ean (13:00etatik 20:00etara) eta www.zintzilik.net webgunean. Program...

admin

Euskadiko Kutxarekin ere sinatu du hitzarmena Oiartzungo Udalak

UEMAko 40 udalek Gipuzkoako Kutxarekin eta Euskadikoaren sinatutako hitzarmena bost urterako da

admin

Saskiaren irabazleak jaso dezake saria kiroldegian

Urtero, Gabonetan, saskia zozketatu ohi dute Elorsoro kiroldegiko tabernan. Aurten ere prestatu dute saski hori eta jakinarazi dute zenbaki irabazlea: 250 (Espainiako Loteriaren zenbaki irabazlearen azkeneko hiru zifrak). Irabazleak urtarrilaren 25era ...

admin

Oiarpeko pilotariek Arabaren kontra jokatuko dute Gravn lehian

Oiarpeko pilotariek galdu egin dute Arabaren kontra, Gravn Txapelketan, Gazte Mailan, binaka. Oiarpeko Gurutzaldek eta Imazek, 23-40 galdu zuten arabarren kontra. Zizurko (Nafarroa) Kadete Mailako Lau t’erdiko Txapelketan, berriz, garaipena eskuratu ...

admin

Trintxerpen jokatuko da Batel Ligako 9. jardunaldia

Gipuzkoako Batel Ligako 8. jardunaldia Hernanin jokatuko da etzi, Urumea ibaian. Etzidamu, berriz, Trintxerpen lehiatuko dira batelak. Hibaikako, San Pedroko, Illunbeko eta San Juango ontziek parte hartuko dute estropadan.

admin

Abaraxka: martxoak 16

Zinema euskaraz izango dute gaur Abaraxkan, 16:30etik aurrera.

admin

II Mojo Workin’ Festival antolatu dute Mogambon larunbaterako

Ostiralean ere bada kontzertua eta bi egunetarako txartela eros daiteke 15 euroren truke. Musika eskaintza oparoa izango da datozen egunotan Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Biharko punk gaua antolatu dute, hiru talderekin; FP, Le Singe Blanc eta Las Rodilleras taldeek joko dute. Etzirako, berriz, antolatu dute. Bi taldek joko dute etzi: Lord Rochester eskoziarrek eta Alacanteko Los Flamin Guays, jattorrizko blus doinuekin. Bi talderen kontzertua bukatuta, Voodoo Hoodoo Set-ek jarriko du musika: Jordi Duró (Bartzelona); Constan Chao (Galizia); Lazy Juanma (Caceres); Luis Cardenal (Girona) eta Dr Punko (Altza). 21:00etan hasiko dira biharko eta etziko kontzertuak. Bi egunetarako bonoa erosiz gero, sarrerak 15 euro balio du. Larunbaterako sarrera kontzertua baino lehen han bertan erosiz gero, aldiz, 10 euro ordaindu behar dira. Etziko jaia 05:00ak arte luzatuko da.

admin

Bisita gidatuaren truke, pintxoa

Errenteriako Turismo Sailak Oarsoaldeko Turismo Departamenduarekin elkarlanean kanpaina berria jarri du martxan herriko taberna eta jatetxeentzat. Horren bidez, San Markoko gotorlekua bisitatzen dutenei (bisita gidatuak izan behar dute) tiket bana eman...

admin

Proposamena sozializatzeko jaia antolatu du La Herrerra Herrira herri batzordeak

Herritarrek La Herrerarako landu duten proposamena ezagutzera eman nahi du La Herrera Herrira herri batzordeak, eta horretan dihardute buru-belarri, herriko hamaika eragilerekin elkarlanean. Lehengo ostiralean, aipatu batzordeko hainbat kide agertu ziren prentsa aurrean, apirilaren 9ra bitartean prestatu dituzten guztien berri emateko.  «Herritar proposamena partekatu, sendotu eta indartze aldera zer nolako ekimenak egiten ari garen aditzera eman nahi dizuegu», adierazi zuen Maite Fernandezek batzordearen izenean. Batzordeko kideek azaldu zutenez, atxikimenduak jasotzeko prozesua aste honetan indartuko dute, babesa adierazteko dokumentua Pasaiako denda eta taberna guztietan jarriko dutelako. Horrez gain, elkarte, klub eta bestelako erakundeei proposamena aurkezten jarraituko dutela eta guztiei atxikimendua erakusteko aukera eskainiko dietela esan zuten. «Herritar uholdea» Etorkizunean La Herrera Pasaiako herritarrek zehaztu eta definitu duten bezalakoa izatea da batzordearen xede nagusia eta hura lortzeko bidean iazko ekainean batzordeak antolatutako giza kate «arrakastatsu» haren leloa berreskuratu nahi dute, Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelopean «herritar uholdea» batuz. «Azken ia bi urtetan proposamena lantzen egin duguna herritar guztiekin partekatzeko gogoa bizia dugu» esan zuten, eta horregatik etzirako egitaraua antolatzeko herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela esan zuten: «Beren ekarpenekin hilaren 19a jai eguna izatea lortu dute». La Herrera sinbolikoki altxatuko dute Herritarren proposamena sozializatzeko lana ez da etziko [...]

admin

Euskarazko olerki musikatuak larunbatean Mediatekan

Herriko Etxeko Euskara batzordeak eta Hendaiako hainbat elkartek antolatutako Euskararen Hilabetearen eta Mediatekan egiten ari diren Hitzak eta Formak ekimenaren harira, Aurelia Arkotxa idazleak eta Jesus Aured eskusoinu joleak euskarazko olerkien ira...

admin

Errregionaleko futbol taldeek irabazi egin dute

Gol festa izan zen larunbat arratsaldean Plazeta futbol zelaian. Erregional Preferenteko eta Lehen Erregionaleko taldeek jokatu zuten, hurrenez hurren. Arratsaldeko lehen partida Oarsoaldeko derbia izan zen, Allerruren eta Sanpedrotarraren artekoa. Lez...

admin
Gehiago