Albisteak

Iaz jaiotakoengatik zuhaitz aldaketarako izen emate epea irekita

Irungo Udalak jakinarazi du Haur bat, zuhaitz bat zuhaitz aldaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela. 2010ean jaiotako haurren gurasoei zuzendutako ekimena da. “Ekimen honen bitartez jaioberrien testigantza bat utzi nahi da eta, ...

admin

Aurrekontu proiektuaren bigarren saioa, gaur

Pasaiako Udalak martxan jarri duen aurrekontuen proiektuaren gainean eztabaidatzeko bigarren bilera egingo dute gaur herritarrekin. Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 20:00etan. Joan den astean lehen bilera egin zuten eta hogei herritar inguru bild...

admin

Odol erauzketak bihar, Reina aretoan

Hilabetero moduan odol erauzketan egingo dituzte datozen egunetan. Bihar, Reina aretoan izango da, eta etzi, Beraungo anbulatorioan. 18:30etik 20:30era izango dira. Parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartetik bet...

admin

2-0 irabazi diote neskek Gasteizi

Asteburuko jardunaldian neskek garaipena lortu dute: 2-0 irabazi diote Gasteizi. Irantzuk eta Titayk sartu zituzten golak. Hirugarrenak dira oiartzuarrak, 32 punturekin.

admin

Bertso afaria otsailaren 11n Pausun

Bakalau elkarteak heldu diren hilabeteetan Pausuko Ur bidexka karrikan kokaturik den Xaia ostatuan antolatuko dituzten ekitaldien berri eman du. Otsailaren 11n bertso afaria prestatu dute, Sustrai Colina eta Odei Barroso urruñarrak, Andoni Egaña eta ...

admin

Hirugarren olerki lehiaketa antolatu du Herriko Etxeak

Hirugarren aldikotz, Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak olerki lehiaketa antolatu du, frantsesez eta euskaraz, publiko guztiei irekia. Aurtengo gaia Munduaren biran da. Parte hartzaile bakoitzak nahi bezain bat olerki helarazten ahal du, oler...

admin

Ondartxoko kirol gunea ireki dute

Ostiraletik aurrera Ondartxoko kirol gunea erabiltzeko moduan da. Egun horretan inauguratu zuten Juan Carlos Merino Errenteriako alkateak eta Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak. Buen aurkezpenean egoteko arrazoia Agintaritzak kirol g...

admin

Muliateko 157 etxebizitzak zozketatu dituzte

Larunbatean izan zen Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa, eta zozketa normaltasun osoz izan zen arren, okerreko bat izan zen; familia baten zenbakia okerreko loteria ontzian jarri zuten. Muliateko babes ofizialeko etxeek Hondarribiko biztan...

admin

Dantzaz konpainiaren bi saio Mendi Zolanen, otsailaren 3an eta 4an

Dantzaz konpainiak (Donostia, Gipuzkoa) saio bana eskainiko ditu aste honetako ostegunean eta ostiralean Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturgunean. Otsailaren 3an, ostegunean, 20:30ean, "mugagabeko sormen momentuak" proposatuko dituzte. Otsailaren 4an, ostiralarekin, 20:30ean, Dantzaz Konpainiako 3 dantzarik Mintzo ikuskizuna aurkeztuko dute,

admin

Rudy margolariaren lanak, Petra Lekuona egoitzan

Otsailean eta martxoan margo erakusketa berria izango dute Petra Lekuonan: Rudy margolariaren lanak jarriko dituzte. Erakusketa egunero bisita daiteke, astelehenetik igandera, 09:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

admin

Hiritarren kexa eta iradokizunak jaso dituzte

Abendutik martxoa arte Gureak Taldeko Eusko Jaurlaritzaren +Euskadi 09 Planaren bidez kontratatutako bi langile Hondarribiko kaleetan ibili dira ondorengo lanak egiten: hiritarren kezka eta iradokizunak jasotzen, udal jardueren berri ematen, animalien ordenantzaren berri ematen eta hiri altzari hondatuak aztertzen. “Epe honetan 17.055 argitalpen banatu ditugu hondarribiar eta bisitarien artean”, azaldu du Maria Dolores Beltran langileak. “Banatutako informazioa gure ustez interesgarria da hondarribiarrentzat: animaliak edukitzeari buruzko ordenantzaren artikuluak banatu ditugu, parke eta lorategiak garbi edukitzeko jarraibideak emanez, eta herrian egingo diren kultur jarduerarik garrantzitsuenen berri ere eman dugu; kultur agenda, tren berdea, inauterietako ekintzak, aste santuko programa…”. Hiri agenteen beste eginkizunetako bat hondarribiarren iritziak jasotzea izan da. “Udalak zuzen-zuzenean hiritarren kezken berri izateko. Hasieratik herritar asko hurbildu dira haiengana, eta haien iradokizunak eta balorazioak eskaini dizkiete; iritziak elkartrukatu dituzte, eta herritarrek bertan igarotzen denari buruzko interesa azaldu dute; gai nagusiak garbitasuna, irisgarritasuna, zarata, eta kaleetako argiztapena izan dira. Ekimena bukatu delarik, Udala pozik dago kanpainaren xede ziren helburuak bete direlako: agente horien bidez hiritarrek parte hartzeko bide berri bat sustatu da, hondarribiarrek herriari buruz dituzten iritziak eta eskaerak jasotzeko, eta Hondarribian antolatzen diren ekitaldi eta jardueren gaineko informazioa emateko. Era berean kanpaina honen bidez Hondarribiko Udalak desgaitasuna duten pertsonak lan munduan [...]

admin

Jai errepublikanoa bihar Moskun

Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarak Festa Errepublikanoa antolatu du bihar Urdanibia plazan, arratsaldez. Besteren artean, Bidasoko IV. Graffiti lehiaketa, xake txapelketa, liburu azoka eta tiroa fatxari egingo dituzte. Irun Irutenek haurrentzako...

admin

“Medikuntzaren eta musikaren arteko harremana azalduko dut”

Elkarrizketa: Marta Bocos (piano irakaslea) Mikel Laboa “oso gustuko” du Marta Bocosek (Donostia, 1981)- Afizio horrek Laboak zuen inkomunikazioaren eta komunikazioaren kezka ikertzera eraman du Bocos eta saria irabazi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Laboari buruzko lehiaketa batean. Astelehenean, 19:00etatik aurrera, Gezala aretoan izango da Tomas Garbizu Musika Eskolako piano irakasle eta psikologoa. Zein izango dira asteleheneko saioaren nondik norakoak? Mikel Laboaren biografia azalduko dut lehendabizi, labur, eta Lekeitio-etan bosgarrena aztertuko dugu. Irudiak, audioa eta ahozko azalpenak sartuko ditut. Ez dut oso sakona izateko asmorik, haurrak ere izango direlako bertan. Laboa medikua zen, eta medikuntzaren eta musikaren artean egiten zuen harremana aztertuko ditugu astelehenean. Urritasun intelektuala zuten haurrekin egin zuen lana eta zer nolako eragina izan zuen beregan ere azalduko dugu. Zein eragin izan zuen? Iñaki Bidegain mediku lezoarrarekin aritu zen lanean. Berarengana zuzendu nintzen eta eraginaren gainean hitz egin zidan. Bosgarren Lekeitio-an islatzen da eragina. Komunikazioa-Inkomunikazioa du izena Lekeitio horrek. Bidegainek esan zidan egunerokotasunean komunikazio arazoak zituztela urritasun intelektuala zuten haur horiek. Lekeitio-an Down sindromea duen haur ijito bat agertzen da eta Laboak azaltzen du nola komunikatzen den haurra nahiz eta mutua den. Laboak ere hitz jokoak eta fonetikoak erabiltzen zituen komunikatzeko, nahiz eta ez den gure lengoaia. Keinuen bidez [...]

admin

Mutilek Aloña Mendiren kontra jokatuko dute bihar

Ohorezko Erregional Mailako OKEko mutilek bihar jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Aloña Mendi izango dute aurrean, 16:30ean, Karla Lekuona zelaian. Sailkapenari begiratuz gero, ez dirudi oso partida zaila izango denik etxekoentzat. Oiartzuarrak se...

admin

Hirigintza planaren testu bateratua onartu dute

Hirigintza planaren azken pausoa eman zuten herenegungo plenoan. Aldundiak hala eskatuta, testu bateratua egin behar izan du Udalak akatsak zuzentze aldera eta asteazkeneko udalbatzarrera eraman zuten, onarpena emateko. Ezker abertzalearen aldeko botoarekin atera zen aurrera. Testuaren edukiagatik, EAJk aurkako botoa eman zuen eta PSE-EE abstenitu zen. Beste udalerrietan bezala, Lezon amiantoaren gaineko mozioa eztabaidatu zuten. Inaxio Saizarrek azaldu zituen mozioa aurkezteko argudioak eta Udalari amiantoaren aurkako prebentzio neurriak hartzeko eskatu zioten. Azaldu zuenez, “industrian erabiltzen zen amiantoarekin, min handiena jada eginda dago”, baina egun dauden instalazioak inbentariatzeko eta kentzeko garaian neurria eskatu zuen. EAJren eta ezker abertzaleko zinegotzien aldeko botoarekin atera zen mozioa aurrera. Udal Gobernu Taldeak Usurbilgo Itunaren (hiri hondakinena) gaineko mozioa aurkeztu zuen. Bertan, besteak beste, hiru urteko moratoria eskatu zuten, zabor organikoa jasotzeko urratsak ematea aldarrikatu zuten eta Zubietan eraiki nahi duten erraustegia ez finantzatzeko galdegin zieten finantza erakundeei. Ezker abertzalearen ilegalizazioari, gainera, erraustegia aurrera atera dutela salatu zuten. Ezker abertzalearen zinegotzien babesa jaso zuen. EAJk eta PSE-EEk jeltzaleen mozio alternatiboaren alde egin zuten. Mozioan, besteak beste, zaborra erraustegiaren bidez energia sortzeko aldarrikatzen zuten. Liburutegiaren datu basea Udal Liburutegiaren datu basea legearen arabera berritzeko diktamena onartu zuten aho batez. Horrez gain, hautes mahaiak osatzeko ardura alkatearen esku [...]

admin

Buen: «Nahiko pozik nago nire kudeaketerekin»

«Eginkizunak beteta». Madrilgo protokoloa sinatuta, Portu Agintaritzako presidente Miguel Buenek bukatutzat eman ditu Portuko zereginak, eta agintaldiaren kudeaketari erreparatuta«nahiko pozik» dagoela aitortu zuen. Administrazio Kontseilua izan zen atzo Portuan, Miguel Buenek zuzendutako azkena, eta prentsa aurrera irten zen, erabaki behar zituztenen berri ematera. Bide batez, bere agintaldiren balantzea egiteko baliatu zuen aukera: «Niri zegokidan eginkizuna bete dudala uste dut, udalez gaindiko erakundeek eta Portu Agintaritzak adostutako protokoloa idatziz jasotzea lortu dudalako, lehen aldiz, eta horrek bermatzen duelako alde guztiek badiaren biziberritzearekin eta kanpo kaiarekin duten konpromisoa». Trafikoak gora %25a egin du gora Portuko trafikoak lehen hiruhilekoan, Buenek esan zuenez. Siderurgikoen trafikoak egin du gora gehien, %23,74 zehazki, eta ikatza, papera eta egur -pastak ere goraka egin dute. Txatarraren trafikoak, berriz, behera jarraitzen du. Buenen arabera, lehen hiruhilabetekoan %20ak egin du behera txatarraren trafikoak. Guztira, iazko epe berean baino 200.000 tona gehiago mugitu ditu aurten Portuak.

admin

Oiartzungo Korrikako egitaraua

Gaur, hilak 7, 19:00etan. Korrika dokumentala, udaletxeko pleno aretoan. Oiartzun Irratiak, bestalde, Trebiñutik 17. Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du. Bihar, hilak 8, 15:00etatik 16:30era. Korrika Txiki Irubideko biribilgunetik hasita. Bukatzeko, txokolate jatea izango da parte hartzaile guztientzat, herriko plazan. Etzi, hilak 9. Egun guztian zehar, Korrika Tonbola. Herriko tabernetan txartelak salgai jartzeaz gain, saridunei sariak banatu ahal izateko postua jarriko dute herriko plazan. Txartelek euro bat balio dute eta sariak honakoak izango dira: Zuberoan bi pertsonentzako bazkaria; plaza inburuko tabernetan edariak eta jatekoak; Intxixun eta Arizpen bi pertsonentzako bazkariak; Luberrirako eta Arditurrirako 20 sarrera; Txuri Udrinerako 50 sarrera bikoitz; aldizkariak; CDak; termetetarako 10 sarrera; Kirikoketan erabateko aldaketa; litxarkeria poltsak; Adatsen doako sesioa; erosketetarako bonoak; sari sorpresak… 12:30etik aurrera, Lartaun Abesbatzaren eskutik, Kantu Kantari emanaldia, herriko plazatik. 17:00etatik aurrera, herriko plazan, marka goxoa hautsiko dute, Gazte Foruaren eskutik. Haurrak, helduak eta gazteak deitu dituzte taloak egitera. 19:00etan, Korrika Gaztea izango da, Elizaldeko kaleetan zehar. Bukatzeko, parte hartzaile guztientzat afari-merienda izango da Kontzejupean. Gauean zehar, Kataxulo Gaztetxiak antolatutako kontzertuak, Kataxulon Gaztetxian. Hilak 12, asteartea. Oiartzun Irratiak, 17. Korrikari buruzko irratsaioa egingo du, herriko plazatik. 17:00etan, haurrentzako jolasak plazan, Abaraxkaren eskutik. 19:00etan, Herri Musikaren Txokoko dultzaineroak, plazan. 20:00etan, Edurne Agirrezabalaren antzezlana, udaletxeko areto [...]

admin

Elorsoroko igerilekua itxita etzi, lehiaketagatik

Etzi arratsaldean itxita egongo da Elorsoroko igerilekua, Gipuzkoako parte hartze ligaren laugarren jardunaldia jokatuko dutelako, 16:00etan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatu du saioa.

admin

Kale Ekintzatik ere deia etziko talo markarako

Gazte Foruak antolatuta, Korrika Kulturalaren baitan, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien bildu nahi dituzte etzi, 17:00etan, plazan. Gazte Forukoak Kale Ekintzako haurren laguntza izango du errekorra hausteko. Haurrei, senideei eta...

admin
Gehiago