Mutilek Aloña Mendiren kontra jokatuko dute bihar
Ohorezko Erregional Mailako OKEko mutilek bihar jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Aloña Mendi izango dute aurrean, 16:30ean, Karla Lekuona zelaian. Sailkapenari begiratuz gero, ez dirudi oso partida zaila izango denik etxekoentzat. Oiartzuarrak se...
Ohorezko Erregional Mailako OKEko mutilek bihar jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Aloña Mendi izango dute aurrean, 16:30ean, Karla Lekuona zelaian. Sailkapenari begiratuz gero, ez dirudi oso partida zaila izango denik etxekoentzat. Oiartzuarrak seigarrenak dira eta 44 puntu dituzte. Oñatiarrak, aldiz, hamahirugarrenak dira (18tik) eta 34 puntu dituzte.

