Muliateko 157 etxebizitzak zozketatu dituzte
Larunbatean izan zen Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa, eta zozketa normaltasun osoz izan zen arren, okerreko bat izan zen; familia baten zenbakia okerreko loteria ontzian jarri zuten. Muliateko babes ofizialeko etxeek Hondarribiko biztan...
Larunbatean izan zen Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa, eta zozketa normaltasun osoz izan zen arren, okerreko bat izan zen; familia baten zenbakia okerreko loteria ontzian jarri zuten. Muliateko babes ofizialeko etxeek Hondarribiko biztanleriaren %3,5a hartuko dute, eta157 hondarribiarrak asteazkenean hasiko dira etxebizitzen paperak egiten. 500 pertsona baina gehiago biziko dira auzo berrian.
Esleipendunen zerrenda udaleko iragarki oholean eta www.hondarribia.org web orrian argitaratu dute. Zerrenda etxebizitzen logela kopuruaren arabera sailkatu dute: 4 logela dituzten etxebizitzen zerrenda bat, beste bat hiru logelako etxebizitzena, beste bat bi logelakoena, eta azkena logela bakarra duten etxebizitzena. Zerrenda bakoitzean esleipendunak eta ordezkoak agertzen dira.
Interesatuek etxebizitzaren zenbakia jarri behar dute informazio gehiago eskuratzeko. Etxebizitza, garaje eta trastetegien metro karratu eta prezioei buruzko informazio gehiago izateko zenbakiari begiratu behar zaio. Bihartik aurrera, enpresa sustatzaileak esleipendunei banaka deituko die eta bertan etxebizitzaren planoak, kalitate txostenak, prezio zehatza eta salerosmen kontratua emango dizkie.


