Albisteak

Mailaz igo ahal izateko partida garrantzitsua du etzi Zarautzen kontra Ereintzak

Mailaz igo ahal izateko borrokan jarraitzeko partida garrantzitsua jokatuko du asteburuan Ereintzak. Hain zuzen, Zarautzeko kiroldegian izango du lehia etzi arratsaldean, 19:15ean, Zarautzen kontra. Sailkapenaren goialdean dauden bi talderen arteko bor...

admin

Haurrentzako zinema zikloa

Haurrentza zinema zikloa dela eta, “La princesa prometida” filma eskainiko dute.

admin

Ihoteak prestatzeko lehen bilera egingo dute bihar

Ihoteak prestatzeko eta proposamenak egiteko lehenengo bilera egingo dute bihar, Ihote Taldeak deituta. 19:00etan izango da, udaletxeko bilera aretoan.

admin

Independentzia aldarri duen herriko sarea aurkeztuko dute etzi udaletxean

Herriko Independentistak Sarea aurkeztuko dute etzi eguerdian, udaletxeko areto nagusian. 12:45ean izango da, eta herritarrei agertzeko deia egin diete sareko kideek. Sare hori hazten laguntzea eta independentziaren aldeko auzolanean parte hartzea erab...

admin

Harresiaren mendebaldeko horma egokituko dute

TEUSA enpresak izango du Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko ardura.  “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluartearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da. Dena den, badirudi Santa Maria ateko lan horiek direla eta, Gernikako Arbolan egindako lanak ahazten zaizkigula, baina han ere lanak egin ziren, izan ere, goiko aldean harriak finkatu ziren eta behean argiak eta fosoa berritu dira”. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, eta Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da. Lanak egiteko epea bost hilabetekoa da. Udal Arkeologoa den Miren Ayerbek adierazi duenez,  “mendabaldeko horman lan hau eginda Hondarribiko Harresiaren bi heren bikain egongo dira. Baina beste herena geratzen da eta zailagoa da kudeatzen eta berreskuratzen, San Nikolas Baluartea eta bertatik Magdalena Baluartera doan zatia, Iturri Berritik Javier Ugarte kalera doana,  alegia. Berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dira. Gure helburua harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz”. Kerejetak gehitu duenez, “argi dago horretan kudeaketa arazoak ditugula, izan ere jabego pribatuak eta etxebizitzak ditugu bertan. Edonola ere, Udala hasia da lurrak berreskuratzen, batetik Elizarekin akordio bat sinatu zuen, eta [...]

admin

Zizelkatutako palen erakusketa, Makutxon

Makutxo tabernan erakusketa berria jarri dute hilaren bukaerara arte: Garikoitz Lasak zizelkatutako palak ikus daitezke.

admin

Basarirekin, Oiartzundik txangoa

Basari elkarteko kideek Oiartzundik zehar txangoa egingo dute otsailaren 5ean

admin

Arramendipe elkartearen batzar orokorra

Arramendipe Pontikako erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du otsailaren 10ean. Lehenengo deialdia 17:00etan egin dute eta 17:30ean bigarrena. Zuzendaritza batzordea berrituko dute eta kuotek aurten izango duten igoera zehaztuko dute. Zuzendar...

admin

Natura jarduerak egingo dituzte ikasleak larunbatean

Aste Santuko oporrak hartu arren, eskualdeko ikasleek, Eskola Kirola izango dute larunbatean (Hilak 16). Edonola ere, nahiko jardunaldi berezia izango da larunbatekoa. Benjaminak baino ez dira bilduko, guztiak Orereta Ikastolan, eta ohiko kirolen ordez...

admin

Emakumeen eskubideen gainean hitz egingo du Garbiñe Biurrunek

Legearen ikuspegitik emakumearentzako arazotsuak izaten diren hainbat gairen gainean argibideak emateko gonbidatu du Bekoz Beko elkarteak Garbiñe  Biurrun epailea Trintxerpera. Bihar da hitzaldia, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Emakumea eta ...

admin

Auzo batzarra deitu du Lonjako Batzordeak «alternatibak plazaratzeko»

Aurreko batzarraren balorazioa egin nahi dute, kezkak azaldu eta gaiaren gaineko iritzia emateko Portu Agintaritzaren iragarpenak betez gero Aste Santuaren ondoren hasiko dira San Pedron lonja berria eraikitzeko lanak eta auzotarren artean kezkada nagu...

admin

1936an kargutik kendu zituzten hautetsiei aitortza egiteko eskatu du EBk

Eskaera bideratzeko proposamena aurkeztu du Udalean, II. Errepublikaren egunarekin bat eginez. 80 urte dira Espainian II. Errepublika aldarrikatu zela. Urteurrenaren harira 36ko gerran izan zen estatu kolpearen ondoren kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza publikoa egiteko eta beren zilegitasuna aldarrikatzeko eskatu dio EBk Udalari. Proposamena  helarazi du Udalera, gaurko egunez onar dezaten eskatuz. Herrian oroigarria jartzeko eskatu du EBk, orduko zinegotzien izen-abizenekin. Oroigarria jartzeko ekitaldira zinegotzi haien senideak gonbidatu nahi ditu , beti ere, Udalari horiek bilatzeko tartea eskainiz. Orduko zinegotziei «aitortza publikoa zor» zaiela iritzi dio EBk,  «herri borondatearen ordezkariak izatea izan zelako haien delitu bakarra». Gipuzkoako Foru Aldundiak Aranzadi Zientzi elkartearekin  elkarlanean, Gipuzkoko udaletxeetan kargutik kendu zituzten zinegotzien izen-abizenak. garaiko epaiak eta beste  biltzen dituen liburua eman du argitara.

admin

Patxi Lopezen bisita “edukirik gabekoa” dela esatea astakeritzat jo du Merinok

Astelehenean Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako bisitaren harira, oposizioak “edukirik gabekoa” izan zela salatu zuen. Lopezekin batera izan zen Juan Carlos Merino alkatea bisitan, eta orain oposizioari erantzun dio hori esatea “astakeria eta errespetu falta” dela. Herria bisitatzeko interesa Lopezek berak zeukala adierazi du Merinok “herriko agente ekonomikoekin biltzeko”. Hala, bisitaren ostean bilkura egin zutela azaldu du herriko enpresa garrantzitsuetako gerenteekin, bi bankuetako zuzendariekin, Errenkoaldeko presidente eta presidenteordearekin eta Oarsoaldea garapen agentziako gerentearekin. Parte hartzaileek bisita positibo, interesgarri eta egokitzat jo zutela adierazi du. Oposizioko kideek, horrez gain, lehendakariarekin egoteko eta euren iritzia emateko aukerarik ez zutela eduki kritikatu zuten, eta bisitaren berri berandu jaso zutela. Merinok esan du aukera izan zutela Lopezekin biltzeko pleno aretoan “aurreskuaren ostean denbora bat erreserbatu baitzen”. Bisitarena berriz, Lehendakaritzak hura baieztatu eta hurrengo egunean jakinarazi zitzaiela adierazi du, eta astelehena baino hiru egun lehenago. Azkenik, lehendakariaren bisita instituzionalak normaltzat jo ditu Merinok. “Duela gutxi Tolosan izan zen, alkatea EAJkoa duena, eta inori ez zitzaion bururatu esatea bisita hura ‘edukirik gabekoa’ izan zela”, gaineratu du. Lehendakariak herria bisitatzea “harro” egoteko modukoa dela esan du Merinok. “Egia da inbertsioen zati bat aurreko Eusko Jaurlaritzarekin egin zirela, baina baita aurreko lehendakariak ez zuela hamar urtetan Errenteria [...]

admin

Oiartzun Irratia: apirilak 13

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gaia: EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Gonbidatuak: Jabi Elizasu Euskara zinegotzia eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikaria. 11:30ean: Metaziyan bila atala,...

admin

Atxilotua, gidabaimen faltsuarekin gidatzeagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen ostiral arratsean, gidabaimen faltsuarekin gidatzeagatik. Bi delitu leporatu dizkiote: gidabaimenik ez izatea eta dokumentu publikoak faltsutzea.

admin

Herriko bi taldeek garaipena eskuratu dute areto futbolean

Gipuzkoako Bigarren Mailako Oiartzunek 2-7 irabazi dio Pinturas Etxadiri. Power Rangersek, berriz, 3-4 Denak Tabernari.

admin

Independentistak-en batzar irekia, etzi

Independentistak-ek batzar irekia antolatu du etziko, eta 19:30ean hasiko da Xenpelar Etxean. Honako gaiak aztertuko dituzte parte hartzaileek: Zergatik independentzia?, Aberri Eguna 2011, Ideien Faktoria eta eztabaida eta proposamenak. Harremanetarako...

admin
Gehiago