1936an kargutik kendu zituzten hautetsiei aitortza egiteko eskatu du EBk
Eskaera bideratzeko proposamena aurkeztu du Udalean, II. Errepublikaren egunarekin bat eginez. 80 urte dira Espainian II. Errepublika aldarrikatu zela. Urteurrenaren harira 36ko gerran izan zen estatu kolpearen ondoren kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza publikoa egiteko eta beren zilegitasuna aldarrikatzeko eskatu dio EBk Udalari. Proposamena helarazi du Udalera, gaurko egunez onar dezaten eskatuz. Herrian oroigarria jartzeko eskatu du EBk, orduko zinegotzien izen-abizenekin. Oroigarria jartzeko ekitaldira zinegotzi haien senideak gonbidatu nahi ditu , beti ere, Udalari horiek bilatzeko tartea eskainiz. Orduko zinegotziei «aitortza publikoa zor» zaiela iritzi dio EBk, «herri borondatearen ordezkariak izatea izan zelako haien delitu bakarra». Gipuzkoako Foru Aldundiak Aranzadi Zientzi elkartearekin elkarlanean, Gipuzkoko udaletxeetan kargutik kendu zituzten zinegotzien izen-abizenak. garaiko epaiak eta beste biltzen dituen liburua eman du argitara.
Eskaera bideratzeko proposamena aurkeztu du Udalean,
II. Errepublikaren egunarekin bat eginez.
80 urte dira Espainian II. Errepublika aldarrikatu zela. Urteurrenaren harira 36ko gerran izan zen estatu kolpearen ondoren kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza publikoa egiteko eta beren zilegitasuna aldarrikatzeko eskatu dio EBk Udalari.
Proposamena helarazi du Udalera, gaurko egunez onar dezaten eskatuz.
Herrian oroigarria jartzeko eskatu du EBk, orduko zinegotzien izen-abizenekin. Oroigarria jartzeko ekitaldira zinegotzi haien senideak gonbidatu nahi ditu , beti ere, Udalari horiek bilatzeko tartea eskainiz.
Orduko zinegotziei «aitortza publikoa zor» zaiela iritzi dio EBk, «herri borondatearen ordezkariak izatea izan zelako haien delitu bakarra».
Gipuzkoako Foru Aldundiak Aranzadi Zientzi elkartearekin elkarlanean, Gipuzkoko udaletxeetan kargutik kendu zituzten zinegotzien izen-abizenak. garaiko epaiak eta beste biltzen dituen liburua eman du argitara.


