Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Harresiaren mendebaldeko horma egokituko dute

TEUSA enpresak izango du Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko ardura.  “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluartearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da. Dena den, badirudi Santa Maria ateko lan horiek direla eta, Gernikako Arbolan egindako lanak ahazten zaizkigula, baina han ere lanak egin ziren, izan ere, goiko aldean harriak finkatu ziren eta behean argiak eta fosoa berritu dira”. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, eta Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da. Lanak egiteko epea bost hilabetekoa da. Udal Arkeologoa den Miren Ayerbek adierazi duenez,  “mendabaldeko horman lan hau eginda Hondarribiko Harresiaren bi heren bikain egongo dira. Baina beste herena geratzen da eta zailagoa da kudeatzen eta berreskuratzen, San Nikolas Baluartea eta bertatik Magdalena Baluartera doan zatia, Iturri Berritik Javier Ugarte kalera doana,  alegia. Berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dira. Gure helburua harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz”. Kerejetak gehitu duenez, “argi dago horretan kudeaketa arazoak ditugula, izan ere jabego pribatuak eta etxebizitzak ditugu bertan. Edonola ere, Udala hasia da lurrak berreskuratzen, batetik Elizarekin akordio bat sinatu zuen, eta [...]

admin
Hondarribia
2011/02/03

TEUSA enpresak izango du Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko ardura.  “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluartearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da. Dena den, badirudi Santa Maria ateko lan horiek direla eta, Gernikako Arbolan egindako lanak ahazten zaizkigula, baina han ere lanak egin ziren, izan ere, goiko aldean harriak finkatu ziren eta behean argiak eta fosoa berritu dira”. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, eta Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da. Lanak egiteko epea bost hilabetekoa da.

Udal Arkeologoa den Miren Ayerbek adierazi duenez,  “mendabaldeko horman lan hau eginda Hondarribiko Harresiaren bi heren bikain egongo dira. Baina beste herena geratzen da eta zailagoa da kudeatzen eta berreskuratzen, San Nikolas Baluartea eta bertatik Magdalena Baluartera doan zatia, Iturri Berritik Javier Ugarte kalera doana,  alegia. Berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dira. Gure helburua harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz”.

Kerejetak gehitu duenez, “argi dago horretan kudeaketa arazoak ditugula, izan ere jabego pribatuak eta etxebizitzak ditugu bertan. Edonola ere, Udala hasia da lurrak berreskuratzen, batetik Elizarekin akordio bat sinatu zuen, eta bestetik bostehun bat metro karratuko lur zatia erosi zuen. Ondorioz orain erronka Magdalena Baluartea berreskuratzea da. Proiektu zaila izango da, eta gutxi gorabehera sei milioi euroko aurrekontua izango du. Lurrak desjabetu beharko dira, eta gure gainetik dauden erakundeei dirulaguntzak eskatuko dizkiegu, orain arte bezala. Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari ez ezik Kultura Ministerioari ere eskatuko diogu laguntza”, bukatu du Kerejetak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.