Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Errenteriako Udalak udaltzain bezala 20 eta 30 urte bete dituzten udaltzainei aitortza egin die, eta atzo goizean diplomak eta bereizgarriak banatu zizkieten. Hamabi udaltzain izan ziren Errenteriako udaletxeko areto nagusian aitortza jasotzen, baina J...

Gipuzkoako areto futboleko lehiako bigarren mailan dagoen herriko taldeak, Urritza Jatetxearen konta jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar da partida, 20:30ean Billabonako Olaederra kiroldegian. Ez dute partida oso konplikatua espero oiartzuarrek. ...

Liga Nazionaleko OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak etzi jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:15ean hasiko dira oiartzuarrak Añorgaren kontrako partida jokatzen, Karla Lekuona zelaian. Zazpigarren postuan dago Añorga taldea, 21 punturekin....

Madalensoron, bihar 17:00etan, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketaren finalerdia jokatuko dute Gazte Mailan: Txost 1-Txost 2. 21:00etan, Udaberri Txapelketako partidak jokatuko dituzte: pala motzekoa, Txost-Atxurbide, eta paleta larruz, Txost-2-Biarriztar...

Mikel Markezek Tene Mujika saria irabazi du Pako Aristirekin batera aurkeztu duen Benito, plazer bat izan duk proiektuarengatik. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa. Beste saria Ainara Gorostizurentzako izan da EtorkiZUnak p...

Hondarribia-Irun Zaragozara abiatuko da larunbatean arratsaldeko 18:00etan Mann Filterren aurkako partidua irabazteko helburuarekin. Hemezortzigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan, eta hamargarren daude etxeko neskak hamasei punturekin. Le...

Oiartzungo Errausketaren Aurkako Plataformak deitu du elkarretaratzea; etzi izango da, 12:00etan

Irundik Biriatura mendi martxa egingo du Irun Irutenek etzi, larunbatarekin. Joaneko bidea Hendaiatik egingo dute, eta bueltakoa Pausutik. 09:00etan jarri dute abiatzeko ordua, San Juan plaza ondoko Bixeratik. Aurrena Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekura hurbilduko dira, Santiago zubia zeharkatu ondotik. Beltzenian GR10 bideko markei jarraituta Biriaturaino iritsiko dira. Itzulera Pausutik egingo dute, Irunera Behobiatik sartuz. Animatzen direnei “botak, ura, eta zeozer jateko” eramateko eskatu diete antolatzaileek. Gutxi gorabehera 4 orduko ibilbidea izango dela uste dute, errez egitekoa.

San Pedron bizi diren Asier Altunak eta Telmo Esnalek Urteberrion Amona! komedia beltzeko filma filmatzen hasiko dira aurki, hilaren 21ean, hain zuzen. Donostian grabatuko dute. Euskaraz idatzitako komedia beltz horretan, edadeko jendearen inguruan sortzen diren deserosotasunetan oinarritutako istorioa kontatuko dute. Joxemariren (Pedro Otaegi aktorea) familia hondatzen ari dela eta, bere amaginarreba zaharra egoitza batean sartzea erabakiko du bere emazte Mirentxuri (Kontxu Odriozola) ezer esan gabe. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko Kintxoren (Josean Bengoetxea) laguntza izango du, ustez. Miren (Nagore Aranburu) da bien alaba eta Kintxo, berriz, Mirenen senarra. Alzheimerra duen amona Maria, oso kontzientea da gertatzen ari den guztiaz. Kintxori ez dio egindakoa barkatuko eta ustekabez betetako bukaera batera eramango ditu ikus-entzuleak filmak. Montserrat Carulla kataluniarra izango da Amona Maria. Amona ez beste guztiak hirian bizi dira. Eta hiriko eszenak filmatzeko Donostia hautatu dute Esnalek eta Altunak. “Postaletako Donostian” grabatuko dituzte sekuentzia gehienak: Kontxan, portuan, Bulebarrean… Ondorioz, filmean, Donostia “oso ñoñostia” azalduko dela dio zinemagileak. Donostian hiru astez grabatu ondoren, Berako edo Etxalarko (Nafarroa) etxeren batera joango dira, barrualdeko eszenak filmatzeko asmoz. Irailerako prest Ongi bidean, zazpi aste iraungo du filmaketak. Benidormera ere (Herrialde Katalanak) joango dira pare bat egunez, zenbait eszena jasotzera. Uztailerako filma muntatua eduki nahi du [...]

Itzuliko derbia jokatuko dute asteburuan, Erregional Preferenteko herriko bi taldeek: Touringek eta Beti Onak. Partida arratsaldeko bostetan hasiko da Fanderiako futbol zelaian. Denboraldia ezberdina izaten ari da bi taldeentzat. Touring sailkapenaren ...

Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxea munduko hirugarren onena da, S. Pellegrino markak babesten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendaren arabera. Europa mailan erreferentzia da zerrenda hori. Horrenbestez, Andoni Luis Adurizek egindako lanak berrir...

Liga Nazionaleko neskek Berrio Otxoa izan dute aurrean asteburuan, eta 1-0 irabazi diote. Irantzu Etxebestek sartu zuen etxekoen gola. Oiartzuarrak hirugarren postuan daude sailkapenean.

Aste Santua eta dokumentala bilduz etorri da aurtengo Lupa Dokumental Mostra. Etzi hasi eta igandera arte hamabi lan emango dituzte bi tokitan banatuta: Errenteria-Oreretan, Mikelazulo Kultur Elkartean eta Donostiako Urgull mendiko guardetxean. Hain zu...

Neanderthaleko gizakiari eta dinosaurioen garaiari buruzko erakusketak, Ficoban.

Martxoaren 22ko udalbatzak behin behinekoz onarturiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) ezagutzeko aukera dute irundarrek gaurtik aurrera.

Dunboa ikastetxearen azpian egin nahi duten parkinerako lekuak eskatzeko epea zabalik dago, eta hala jarraituko du maiatzaren 11a bitartean. Guztira 145 toki egokitu nahi ditu Udalak. Bakoitzaren prezioa 25.000 eurokoa da

Astebete pasatxoko ospakizunak antolatuta zituzten Kataxuloko kideek. Duela bi ostiral hasi eta herenegun bukatu zituzten bosgarren urteurreneko ekitaldiak, Korrikaren bukaerarekin batera. Larunbatean izan zuten egun handia: gosariarekin, jolasekin, ba...

Lepo bete zen Elorsoro kiroldegia larunbata gauean, Xabier Leteren omenaldia zela eta. Egingo dizkioten omenaldien artean, lehena izan da herrian egin diotena. Hiru ordu pasatxoko kantaldia izan zen, eta bertarako zirenek ederki pasatu zuten. Momentu h...