Larunbatean herriko derbia jokatuko dute Touringek eta Beti Onak

Itzuliko derbia jokatuko dute asteburuan, Erregional Preferenteko herriko bi taldeek: Touringek eta Beti Onak. Partida arratsaldeko bostetan hasiko da Fanderiako futbol zelaian. Denboraldia ezberdina izaten ari da bi taldeentzat. Touring sailkapenaren ...

Itzuliko derbia jokatuko dute asteburuan, Erregional Preferenteko herriko bi taldeek: Touringek eta Beti Onak. Partida arratsaldeko bostetan hasiko da Fanderiako futbol zelaian.

Denboraldia ezberdina izaten ari da bi taldeentzat. Touring sailkapenaren goialdean ibili da hasieratik, baina azken jardunaldietan kale batzuk egin ditu, eta orain bosgarren tokian dago, 33 punturekin.

Beti Onak, berriz, kontrako bidea egin du. Zuloan sartuta ibili da, lokartuta, denboraldia estreinatu zuenetik, baina azken aldian indartsu dabil hiru partida jarraian irabazita. Orain, zortzigarren  dago, 26 punturekin.
Osagai guzti horiekin, behintzat, derbia borrokatua izango dela dirudi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.