Albisteak

Maitasunezko txartelak egiteko tailerra

San Balentineko amodiozko txartelak egiteko haurrentzako tailera antolatu dute gaur Hondarribia kalean Caja Navarrak (CAN) duen sukurtsalean, 18:00etatik aurrera. Ikastaroa doan da, eta Froggies aisialdi taldeak emango du.

admin

Enplegua eta antzerkia uztartu nahi dituzte

Gaur goizean aurkeztu dute INEMek lagundutako Artebide V programaren proiektua. Bertan izan dira Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta Diana Montilla eta Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko ordezkari eta arduradunak. Maite Pelaezek aza...

admin

‘Hizkuntza-bikoteak’ ekimenak frantses hiztunen premia du

Urtebete atzera abiatu zen Hizkuntza-bikoteak ekimenari erantzunez, 120tik gora lagunek eman dute izena Gazte Informazio Bulegoan. Hamarnaka bikote sortu dira dagoeneko, euskara, gaztelera eta frantses hiztunenak gehienak, baina baita beste hizkuntzeta...

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 10

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalten eskutik, Zuberoa kantuz atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Bidaia atala eta disko aurkezpena. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyu...

admin

23 urtez azpiko judo txapelketa egingo dute igandean

Judoa izango da nagusi igande honetan Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, bi txapelketa antolatu dituzte bertan. Alde batetik, 23 urtez azpiko judoken arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Bestalde, alebin mailako eskualdeko txapelketa ere jokatuko...

admin

Udala egiten ari den inkesta kritikatu du OiartzunBaik

Oiartzungo Udala telefono bidezko inkesta egiten ari da, atez atekoaren gainean herritarren iritziak biltzeko. Urtarrilaren 28an hasi ziren eta hilaren 11ra arte ariko dira lan horretan (bihar arte, alegia). OiartzunBai (OB) oposizioko taldearen ustez,...

admin

Mariano Ferrerrek irekiko du hitzaldi ziklo berria

Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa antolatu duten herritar talde berak jardunaldi berriak antolatuko ditu datozen asteetara begira, Giza eskubideak: eskubide zibil eta politikoak izenpean. Hitzaldi ziklo berria Mariano Ferrer kazeta...

admin

Ondartxoko bizilagunen bazkaria, martxoaren 12an

Martxoaren 12an (larunbata) Ondartxo auzoko bizilagunek bazkaria egingo dute Kaputxinoetako Versalles jatetxean. Hara joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du. Horretarako, Conchi fruta dendatik pasatu beharko da. Informazio gehiago behar duenar...

admin

Erreteiratuen Elkarteak 80 urtekoak omenduko ditu

Erretiratuen Elkarteak jakinarazi du 2010 urtean 80 urte bete zituztenak omenduko dituztela martxoaren 19an. Guztira 22 emakume eta 14 gizon omenduko dituzte erretiratuen elkarteko kideek. Martxoaren 19an, 12:00etan meza berezia izango dute eta 14:30et...

admin

Familia konstelazioen gaineko tailerra

Familia konstelazioen gaineko tailerra egingo dute hilaren 26an (larunbata) Eduardo Ibarmiak gidatuta. 10:00etatik 20:00etara izango da tailerra Gurutzearen Alabak ikastetxean. Interesa daukatenek 658 72 82 85 telefono zenbakira deitu behar dute aurret...

admin

Pilotan gaztetxoak ongi, helduak gaizki

Asteburuan jokatutako partidetan txanponaren bi aurpegiak erakutsi dituzte herriko pilotariek. Haur Mailan EPLEko bi bikoteek irabazi egin dute. Eneko Muñozek eta Ander Mariñelarena 18-13 gailendu zitzaien Hondarribiko bikoteari, eta Adur Zubizarreta...

admin

Madalenetarako kartel lehiaketa, zabalik

Madalenetarako kartela prestatzen hasteko garaia da, eta Errenteriako Udaleko Kultura Sailak deialdia egin du. Hala, interesdunek maiatzaren 27ra arte izango dute epea euren lanak bidaltzeko. Oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean aurki daitezke.

admin

Merino: “Zero zabor ezinezkoa da, eta erraustea besterik ez dago”

2003tik Errenteriako alkate da Juan Carlos Merino (Valladolid 1948), eta berriro PSE-EEren zerrendaburua izango da alkatetzarako. Ez dago ez urduri eta ez kezkatuta ere. Maiatzeko bozetan, herritarrek lau urte horien nota jarriko diotela uste du; akatsak akats, lana ongi egin duelakoan da. Agintaldi gogorra izan da, batik bat krisi ekonomikoak eragindakoa. Horrekin gutxi ez, eta San Marko Mankomunitateko presidente ere izendatu dute. Zeintzuk izan dira agintaldi honetako punturik indartsuenak eta ahulenak? Azken lau urteetatik, hiru krisi ekonomikoaren eraginpean pasatu ditugu, eta diru gutxiago jaso dugu, batik bat Foru Funtsetik. Horretara moldatu behar izan dugu, eta proiektuak geldiarazi behar izan dira. Saneamendu planak eta aurrekontuak doitzeko planak egin behar izan dira. Horrek zer esan nahi du? Mozketak nondik egin behar izan diren. Etxebizitzako ekonomian bezala, gerrikoa estutu behar da, eta gutxiago gastatu. Energia aurrezteko proiektuetan sartu gara, eta diru laguntza gehiago ere eskatu ditugu. Puntu indartsuenei begiratuta, Zapatero planari esker, inbertsio gehienak egin ahal izan ditugu: babes ofizialeko etxebizitzak, berritze lanak, ibilgailu elektrikoak erosi… Nola egin diozue aurre krisiari? Gastuak murriztu ditugu, baina batzuetan, aurrezteko, aurretik inbertitu egin behar izaten da. Ur isurketetan, esaterako, edo argiztapenean. Aldatzen hasten bazara, inbertitu egin behar izaten duzu, eta luzera begira nabaritzen da aurreztea. Gutxiago [...]

admin

Elizalde Eskolako jantokia egiteko kontratazioa martxan jarri du Udalak

Elizalde Eskolan jantokia handitzeko lanak laster hasiko dituzte. Kontratazioa martxan dagoela iragarri du Udalak. Udalak 2011ko aurrekontuetako “zati garrantzitsu bat” (242.540 euro; kostu osoaren %40a) erreserbatu du Elizaldeko jantokia egiteko. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ere diru laguntza jasoko du Udalak, lan horiek egin ahal izateko. Guztira, 606.354,10 euroko aurrekontua du Elizaldeko jantokiak. Sei hilabeteko lanak izango dira. Udalaren asmoa da lan hauek aurten bukatzea, “zerbitzua erabiltzen ere ahalik eta azkarren has daitezen Elizaldeko ikasleak”. Eskola eraikina handitu Gaur egun eskola barruan dagoen jantokiko eremuan egongo da jantoki berria. Aldaketa batzuk egingo dituzte eta eraikina handituko dute, Kontzejupe aldera. Jantokia handitzeko lanekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela iragarri dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko dute, aldagela berriak egingo dituzte, tokiz aldatuta, elbarrientzako komuna egingo dute eta bazterreko horma bota eta berria egingo dute”. Lanak, guztira, 505 metro koadroko eremu batean egingo dituzte. Horietako 150 metro koadro eraikin berrian egongo dira. Elizalde eskola handiagoa izango da gero, metro koadro gehiago izango baititu lanak bukatutakoan. Oraingoz, Udaletik jakinarazi dutenez, solairu bakarrean egongo dira zerbitzu horiek guztiak: “Baina bigarren solairua egiteko aukera izango du, etorkizunean beharraren arabera handitzeko aukera izateko”. Ikasle guztientzako tokia Jantoki berrian Elizalde Herri Eskolan zein Elizalde Institutuan [...]

admin

Haurren astea: Kirolak ezagutu

5-11 urteko haurentzat

admin

2011ko aurrekontuak onartu ditu Udalbatzak

Berandu, baina Errenteriako Udal Gobernu Taldeak ostiraleko ezohiko osoko bilkuran aurkeztu zituen 2011ko aurrekontuak, eta aurrera atera ziren. Udal Gobernu Taldea osatzen duten PSE-EE, EAJ eta Hamaikabatek babestu zituzten, eta PPk ere aldeko bozka eman zien. Ezker abertzaleak eta Ezker Batuak, berriz, kontrako botoa eman zuten. Udal Gobernu Taldeak “diru sarrerak eta gastuak berdintzea zaila” izan dela onartu zuen aurrekontuak aurkezterakoan. Ia 46 milioi eurora ailegatuko dira, eta ezohiko diru sarrerarik izango ez dituztela kontuan hartuta, batik bat ohiko gastuak murrizten saiatu direla nabarmendu zuen Joaquin Acosta Ogasun delegatuak. Hala ere, gastuen atalean sartu behar izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli behar dizkioten 5 milioi euroen herena. Horrez gain, inbertsio batzuei erantzuteko 1,5 milioi euroko kreditua eskatzea aurreikusi dute. Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak ohiko gastua murrizten saiatu direla nabarmendu zuen “diru sarreren defizitari aurre egiteko”. Ildo horretatik, 2010ean 2,4 milioi euro aurreztu dituztela jakinarazi zuen, “herritarrei eman beharreko zerbitzuan eragin gabe”. Ohiko gastua murrizten jarraitu behar da Burgosen ustez, etorkizuneko korporazioek lan egin dezaten. Lucia Peralta PPko bozeramailea pozik azaldu zen aurkeztutako zuzenketak onartu dituztelako. Hala ere, Udalaren egoera ekonomikoa txartzat jo zuen, eta Errenteria Garatuz bertan behera uztearen alde egin zuen. Gastuak murriztearen alde, zinegotziek ere “gerrikoa estutu” [...]

admin

Korrika. 17 Irungo argazkiak

Korrika. 17 Irungo argazkiak

admin

Haurren astea: Dragoia nire baratzean, 21ean eta 22an

IAEZI Euskal Itsasbazterrak antolatuta, 8-12 urteko haurrentzako sorkuntza tailerra. Haurren astea hilaren 18tik ospatuko da.

admin
Gehiago