Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Erdipurdiko jardunaldia izan da asteburu honetakoa Erregional Preferente mailako herriko taldeentzat: Touringek galdu egin du eta Beti Onak, berriz, berdindu. Sailkapenaren zuloan sartuta dabilen Irun 1902 taldea zeukan aurrez aurre Touringek etxetik k...

Kromoak trukatzeko deialdia egin dute beste behin, eta bihar kromoak biltzen aritzen dieten guztiak Pelukasen kiosko aurrean elkartzera animatu dituzte. Bilduma berriak agertu direla eta (Adrenaline X, Invizimals, Bob Esponja, Dora la exploradoraren pa...

Espainiako lehenengo mailan dabilen Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales talde kantabriarraren kontrako lehia izango du gaur. Kantabriarrak ez dabiltza oso fin denboraldian, eta azken hirugarren tokian daude sailkapen nagusian. Errenteriarrak, aldiz,...

Bidasoa Bizirik-ek, El Espazio bulegoaren bitartez, formaziorako eta lana bilatzeko bost tailer antolatu ditu datorren asterako. Goizane Alvarez Bidasoa Bizirik-eko presidentean jakinarazi du tailerrak “lan bila daudenen beharren arabera” p...

Hileko bigarren larunbata da gaur, eta oraingoan ere ez du hutsik egin kantu jirak. Eguerdiko hamabietan udaletxearen aurrean bildu dira kantariak, eta euskal kantak abesten aritu dira. Gaurkoan, gainera, udal txistulari bandak girotuta egon da erronda...

SAMARA VELTE / BERRIA (IRUN) Ahotsak ekimeneko sustatzaileetako batzuk argitara atera dute askok galdutzat jotzen zutena: Euskal Herriko ideologia eta txoko desberdinetako emakumeek elkartuta jarraitzen dutela, gatazka politikoan aterabide demokratikoa bilatzeko gogoz. Hala adierazi zuten atzo Irunen (Gipuzkoa), Ahotsak berriro martxan lelopean egindako mahai-inguruan; bertan izan ziren Ainhoa Aznarez PSNko Iruñeko zinegotzi ohia, Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kidea eta Nekane Alzelai eta Onintza Lasa EAko legebiltzarkide ohiak. Elixabete Piñol (EAJ), Kontxi Bilbao (Ezker Batua) eta Duñike Agirrezabalaga (Alternatiba) ere espero zituzten atzoko hitzorduan, baina ez ziren agertu. Antxeta Irratiak antolatu zuen mahai-ingurua. Laurek bat egiten dute: emakume ahotsak inoiz baino beharrezkoagoak dira Euskal Herria bizitzen ari den aldaketa gauzatzerako orduan. «Politikan eta gizartean» emakumeak falta direla uste du Goirizelaiak: «Egoera demokratiko bat nahi badugu, emakumeok parte hartu behar dugu». Urrats zehatzak, ordea, finkatzeko dituzte oraindik. Ekimenak bost urteko ibilbidea beteko du aurki, azkenaldian oihartzunik izan ez duen arren. 2006ko apirilean batu ziren lehenengoz Euskal Herriko alderdi guztietako emakumezko ahotsak —PP, UPN eta UMP salbu—. Elkartzen zituena oinarri hartuta, ozen aldarrikatu zuten jokaleku demokratiko baterako beharra eta euskal herritarren erabakia errespetatzekoa. Esperantzazko testuinguruak lagunduta, hilabete gutxiren buruan milaka atxikimendu bildu zituen proiektuak, eta hainbat herritan ere sortu ziren Ahotsak taldeak. Lasaren [...]

La Herrera zonaldea antolatzeko La Herrera Herrira batzordeak egin duen proposamena herritarren artean sustraitzeko jaia egingo dute hilaren 19an Trintxerpen. Horrez gain, Pasaiako lau barrutietan proposamenaren nondik norakoak zabaltzeko lanean jarraituko dutela jakinarazi dute batzordeko ordezkariek. Atzo Trintxerpen egin zuten agerraldian eman zituzten xehetasun horiek. Otsailaren 19an hasi zuen La Herrera Herrirak herritarren proposamenari atxikimenduak biltzeko prozesua. Hala, asteburu honetatik aurrera, Pasaiako denda eta taberna guztietan dokumentua ikusgai jarriko dutela iragarri dute batzordeko kideek, nahi duenak bere atxikimendua egin diezaion proposamenari. Udalerriko elkarte, talde eta eragileekin ere jarraituko dute proposamen horren gaineko informazioa ematen. Batzordekoek, proposamenaren aldeko “herritarren uholdea” biltzea dute helburu, “La Herrera Pasaiako herritarrok zehaztu eta definitu dugun bezala antolatzeko”. Hala, “bere buruaz harro egongo den herria” nahi dute batzordekoek, “batez ere, herritar guztion artean eraiki dugulako proposamena. Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelo arrakastatsua indartu nahi dugu”. Hilaren 19ko jaia La Herrera Herrirako kideek jakinarazi dute hilaren 19ko jaia antolatzeko garaian herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela, eta horien ekarpenarekin osatu dutela egitaraua. Honakoa da: 10:30ean. Diana. 11:00etan. Erraldoien kalejira. 11:30ean. Haurrentzako tailerrak. 13:30ean. Musika eta txaranga Trintxerpetik zehar. 17:00etan. Pasaiako erakundeen jardueraren erakustaldia. 18:25ean. Zarata ateratzea. La Herrera antolatzeko herritarren proposamenaren aurkezpena. Musika, [...]

Euskal Herriko lehen Hipika Ligako bigarren saioa jokoan izango dute gaur eta bihar Irungo Jaizubiako Klub Hipikoan. Euskal Federazioaren Kopa izango dute jokoan. Probak 09:00etan hasi dira (bihar ere ordu berberean hasiko dira lehian) eta 0,50 metroti...

Hona emaitzak: Bildu: 2.666. PSE-EE: 1.152. EAJ: 1.120. PP: 668. EB: 394. H1: 243. Aralar: 207. Zinegotziak: Bildu: 8. PSE-EE: 3. EAJ: 3. PP: 2. EB: 1.

Hona emaitzak: PSE-EE: 7.904. EAJ: 4.583. Bildu: 4.406. PP: 4.393. EB: 1.556. UPyD: 705. Aralar: 682. H1: 525. Zinegotziak: PSE-EE: 9. EAJ: 5. Bildu: 5. PP: 5. EB: 1.

Hona emaitzak: Bildu: 3.356. EAJ: 691. H1: 587. PP: 125. PSE-EE: 167. Aralar: 237. Zinegotziak: Bildu: 10. EAJ: 2. Hamaikabat: 1.

Bukatu da kontaketa. Honakoak dira emaitzak: Bildu: 1.443 boto. EAJ: 478. PSE-EE: 260. PP: 123. Aralar: 120. EB: 75. Zinegotziak, honela banatutako geratuko dira: Bildu: 9. EAJ: 3. PSE-EE: 1.

14:00etan eman duten lehenengo datu aurrerapenaren arabera, Irunen parte hartzea igo egin da: %31,95 2007an, %33,02 2011n. 18:00etan eman dute bigarren datu aurrerapena. Datu horien arabera ere parte hartzea igo egin da herrian:%42,06 2007an, %43,07 20...

Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenez, 18:00etan hautes erroldaren %42,17k bozkatu du Lezon. Orain dela lau urte baino %6,11 puntu gutxiago da hori.

Espainiako Barne Ministerioak parte hartzeari buruz 18:00etan emandako datuen arabera, %44,51ekoa da parte hartzea Errenteria-Oreretan, 2007ko udal hauteskundeetan baino %0,83 gehiago. Orduan, botoa ematera deituta zeuden herritarren %43,83 joan zen ha...

Hauteskunde eguna lasai ari da joaten Errenteria-Oreretan. Botoa ematera deituta zeuden herritarren %34,19 pasatu da hauteslekutik, Espainiako Barne Ministerioak 14:30ean emandako datuen arabera. Horrenbestez, zertxobait igo da botoa ematera joan diren...

Pasaiako Udaleko datozen lau urteetarako zinegotzien izenak jakingo dira gaur. Denera eskubidezko 15.977 biztanle ditu Pasaiak, eta horietatik 12.388k eman dezakete botoa gaur. Honakoak dira Alkatetzara aurkeztu diren alderdien zerrendaburuak: - Bildu:...

Errenteriako Udaleko datozen lau urteetarako zinegotzien izenak jakingo dira gaur. Denera eskubidezko 39.020 biztanle ditu Errenteria-Oreretak, eta horietatik 31.141k eman dezakete botoa gaur. Honakoak dira Alkatetzara aurkeztu diren alderdien zerre...