Lana bilatzeko tailerrak antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek

Bidasoa Bizirik-ek, El Espazio bulegoaren bitartez, formaziorako eta lana bilatzeko bost tailer antolatu ditu datorren asterako. Goizane Alvarez Bidasoa Bizirik-eko presidentean jakinarazi du tailerrak “lan bila daudenen beharren arabera” p...

Bidasoa Bizirik-ek, El Espazio bulegoaren bitartez, formaziorako eta lana bilatzeko bost tailer antolatu ditu datorren asterako. Goizane Alvarez Bidasoa Bizirik-eko presidentean jakinarazi du tailerrak “lan bila daudenen beharren arabera” prestatu dituztela”.

Astelehenean, hilak 14, 10:00etatik 12:00etara Curriculumen ganeko ikastaroa egingo dute. Asteartean (hilak 15), 09:00etatik 11:00etara enpresak nola sortu erakutsiko dute eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, norberak lan esparruan zein toki izan dezakeen azaltzeko solasaldia egingo dute.

Ostegunean, hilak 17, lan elkarrizketak nola egin erakutsiko dute 16:00etatik 18:00etara, eta ostiralean (hilak 18), webguneak eta Interneteko baliabideak lana bilatzeko nola erabili erakutsiko dute, 10:00etatik 12:00etara.

Ikastaro guztiak El Espazio gunean izango dira (Anaka kalea, 27, Irun). Izena emateko bertara deitu behar da (943 63 31 60) edo www.elespazio.com webgunea bisitatu behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.