Gaur eta bihar txapelketa Jaizubiako Klub Hipikoan

Euskal Herriko lehen Hipika Ligako bigarren saioa jokoan izango dute gaur eta bihar Irungo Jaizubiako Klub Hipikoan. Euskal Federazioaren Kopa izango dute jokoan. Probak 09:00etan hasi dira (bihar ere ordu berberean hasiko dira lehian) eta 0,50 metroti...

Euskal Herriko lehen Hipika Ligako bigarren saioa jokoan izango dute gaur eta bihar Irungo Jaizubiako Klub Hipikoan. Euskal Federazioaren Kopa izango dute jokoan. Probak 09:00etan hasi dira (bihar ere ordu berberean hasiko dira lehian) eta 0,50 metrotik hasita, 1,30 metrora arteko hesiak gainditu beharko dituzte zaldiek eta gidariek. Jaizubiako Klub Hipikotik jakinarazi dute kirol horretaz gozatzeko aukera ona dagoela asteburuan, Euskal Herriko zaldizkoen maila oso ona delako. Bestalde, kirolarekin egun ona pasatzeaz gain, klubean giro oso ona egongo dela esan dute. Bertara joango direnek Txingudi Ikastolaren aparkalekuan utzi behar dituzte autoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.