Gure emozioekin lanean ikastaroa antolatu dute emakumeentzat

Emakumeentzako 2010/2011 ikasturteko ikastaro eskaintzaren barruan, Gure emozioekin lanean izeneko ikastaroa antolatu du Killirikupek emakumeentzat. “Garrantzitsua da norberaren emozioak lantzea, bakoitzak dituen baliabideak ezagutzea, inguruko p...

Emakumeentzako 2010/2011 ikasturteko ikastaro eskaintzaren barruan, Gure emozioekin lanean izeneko ikastaroa antolatu du Killirikupek emakumeentzat.

“Garrantzitsua da norberaren emozioak lantzea, bakoitzak dituen baliabideak ezagutzea, inguruko pertsonekin ditugun harremanetan erabiltzen jakiteko eta modu harmoniko, osasuntsu eta gozagarrian gara gaitezen laguntzeko; baita ere ongizatea eta handitzea ekartzen duten harreman onak sortzeko, eta hori guztia transmititu eta hala dugun neurrian hezteko erabiltzeko”, nabarmendu dute Killirikupe taldetik. Hala, honako gaiak sartu dituzte ikastaroko planean: emozioak ikasi; norberaren emozioak erregulatzen eta bideratzen ikasi; gozatzen ikasti, eta emozio positiboak sortzeko trebezia garatu.

Ikastaroa apirilaren 6an hasiko dute eta ekainaren 15era arte iraungo du. Asteazkenetan emango dute, 18:30etik 20:30era.

Izena ematen dutenek, 30 euroko bi kuota ordaindu beharko dituzte.

Informazio gehiago
Interesa dutenek, informazio gehiago jaso nahi dutenek eta izena eman nahi dutenek, Killirikupeko kideekin jarri behar dute harremanetan. Horretarako honako helbide elektronikora idatzi behar dute mezu bat: killirikupa[abildua]hotmail.es.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.