Zizurko Lau t’erdiko Txapelketan jokatutako partidak galdu ditu Oiarpek
Zizurko (Nafarroa) Lau t’erdi Txapelketan galdu egin dute Oiarpeko pilotariek: 15-18 galdu zuen Andoni Ugaldek kadeteetan, Untsaloren kontra; eta Oier Sarastik 6-18 Jaunarenaren kontra, gazteetan. Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia) , berriz, b...
Zizurko (Nafarroa) Lau t’erdi Txapelketan galdu egin dute Oiarpeko pilotariek: 15-18 galdu zuen Andoni Ugaldek kadeteetan, Untsaloren kontra; eta Oier Sarastik 6-18 Jaunarenaren kontra, gazteetan.
Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia) , berriz, bi garaipen eta porrot bat eskuratu dituzte pilotariek. Kadeteetan, bikoteka, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 18-7 irabazi zieten Azkuetari eta Saenzi. Gazteetan, horiek ere binaka, Aristimuñok eta Imazek 18-2 irabazi zioten Etxeberria-Pujana bikoteari; eta Sarastik eta Jauregik 6-18 galdu zuten Legarretaren eta Guaristiren kontra.

