Albisteak

Madrilen gaur sinatuko duten akordioa ez da denen gustukoa

«Foru Aldundiarentzat legegintzaldiko urratsik positiboena dena», bestela da Aralar eta EBrentzat. Pasaiako Portu Agintaritzak, Foru Aldundiak eta Madrilgo Sustapen Ministerioak badia biziberritzeko  gaur sinatuko duten protokoloak erreakzioak erren...

admin

Txindokira irteera antolatu du Haurtzarok, igande honetarako

Iganderako Txindoki mendira (1.346 metro) irteera antolatu du Haurtzaro Mendi Taldeak. Egun guztiko irteera izango dela iragarri dute. Ohiko moduan, izena Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan eman behar da. Bestalde, jakinarazi dute, komenigarria dela irt...

admin

Gazte oporraldian izena emateko epea bihar irekiko dute

Bihartik aurrera udako kanpaldietan parte hartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko aukera dute. Horretarako, Gazteria eta Kirol Sailera jo behar da (Euskadi Etorbidea, 61; Trintxerpe) 09:00etatik 14:00etara. Telefonoz ere egin...

admin

Santiagotarrak bigarren geratu da aulki mugikorreko Euskadiko maratoian

Urrezko lau domina eskuratu zituen Santiagotarrak arraun elkarteak larunbatean Orion ospatu zen aulki mugikorreko Euskadiko maratoi txapelketan. Irundarrak zenbait hutsunerekin joan ziren Oriora, baina hori horrela izanik ere, Erik Arozenarenak taldeka...

admin

Hirugarren postura jaitsi da Saskilagunak taldea

Galdu egin du Saskilagunak-ek: 68-74 irabazi dio Astigarragak. Postu bat galdu dute oiartzuarrek sailkapenean, hirugarrenak dira.

admin

OKEren ezohiko batzarra egingo dute etzi

Oiartzun Kirol Elkarteak bazkideak deitu ditu etzirako, ezohiko batzarrera, Manuel Lekuona Bibliotekan, 20:00etan eta 20:30ean. Gai zerrenda honakoa da: lehendakariaren agurra; indarrean dagoen araudia betetzeko Elkartearen Estatutuen egokitzapena eta ...

admin

3-2, Oiartzunek eta Power Rangersek emaitza berdina

Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen diren herriko bi taldeek emaitza berdina eskuratu dute asteburuan, garaipena biek: 3-2. Zarauzko River Pest taldea garaitu du Oiartzunek eta PInturas Etxadi Power Rangersek.

admin

Trintxerpek irabazi egin du eta Pasaiak galdu

Erregional Ohorezko Mailako taldeek hogeita zortzigarren jardunaldia jokatu zuten joan den asteburuan. Trintxerpek irabazi egin zion Beriori, 3-1. Pasaiak, ordea, ez zuen Hernani mendean hartzerik lortu. 1-0 izan zen emaitza Zubipe futbol zelaian. Sail...

admin

Ongi Touring; gaizki Beti Ona

Azken jardunaldia ez da oso biribila izan Erregional Preferenteko herriko taldeentzat. Touringek hiru puntuak eskuratzea lortu zuen larunbatean Martuteneren kontra, 1-0. Horri esker, bosgarren postuan jarraitzen dute errenteriarrek, baina dagoeneko igo...

admin

Elgetan irabazi eta Gipuzkoako lehian, galdu

Oiarpeko pilotariek irabazi egin dute Elgetako Txapelketako azkeneko partida. Andoni Ugaldek 22-3 gainditu zuen Arrakundiagako Arandiari. Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan, berriz, galdu egin dute Oiarpeko pilotariek: Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeb...

admin

Hendaiako Mr. Bricolagek Santiagotarren pista arloa babestuko du

Hendaiako Mr. Bricolage saltokiak Santiagotarrak Arraun Elkarteko pistako arloa babestuko du. Hala erabaki dute bi aldeek aste honetan. Aurrerantzean, Mr. Bricolagek Irungo piraguistei kanoak eta kajakak konpontzeko behar duten materiala utziko die. Saltokiko arduradun Arnaud Megiasek eta arraun elkarteko pistako ordezkari Xalbat Olazabalek hilaren 9an sinatu zuten hitzarmena, Hendaian.

admin

Lezoko Hitza 2011-06-10 13:24:29

Gaur arratsaldean hasiko dira mendekosteak, Zabarreren etorrerarekin. Lezoarrek 18:30ean egingo diote harrera, kaian. Ordubete beranduago botako dute txupinazoa alkate txikiek, pregoia irakurri eta gero. Ondoren, erraldoiek eta buruhandiek kalejira egingo dute, txistulariek lagunduta. Aldarrikapenak ere txokoa izango du jaietan, eta 20:00etan presoen aldeko kartelada egingo dute Gurutze Santuaren plazan. 21:00etatik aurrera piraten afaria egingo dute toki berean. Gau aldean musika izango da nagusi, plazako dantzaldiarekin eta Txerrimuñoko eta Ibai-Ondoko kontzertuekin. Mendekosteetako egitaraua Ostirala, hilak 10 18:30ean. Zabarreren bila joango dira kaira (pirataz mozorrotuta joateko eskatu dute). 19:30ean. Alkate Txikiek jaiari hasiera emango diote: pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Jarraian. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin. 20:00etan. Preso eta iheslarien aldeko kartelada. 21:00etan. Piraten afaria Gurutze Santuaren plazan. 23:00etan. Dantzadi taldearen emanaldia plazan. 23:00etan. Kontzertua Ibai-Ondon: Never Surrender, Street Bastards eta Matik 95. 23:30ean. Gamora eta Yellow Pagen kontzertua Txerrimuñon. Larunbata, hilak 11 10:00etan. Dultzaineroen diana. 10:30ean. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 11:00etan. Erromeria Saldise plazatik abiatuta. 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 13:00etan. Musika eskolako bandaren kontzertua, plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan). 14:00etan. Euskal dantzazaleen bazkaria, Saldisen. Jarraian, Iñaki Labakaren kantaldia. 16:00etan. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 16:30ean. Truk txapelketa Tiñelu elkartean. 17:00etan. Dantzak Karlos Saldise plazan. 18:00etan. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 18:00etan. Sagardo [...]

admin

The Boogalords, San Markon

The Boogalords taldeak kontzertua emango du bihar San Marko gotorlekuan. Emanaldia 18:30ean hasiko da.

admin

Bertso poteoa izango da bihar plaza inguruan

Bihar, bertso poteoa izango da herriko tabernetan, 20:00etan hasita. Andoni Egaña, Iñigo Izagirre eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan. Giriziako Bertso Sailak antolatu du ekimena.

admin

Mariasun Landa Moskuko Liburu Azokan

Mariasun Landa idazle errenteriarra Moskuko Nazioarteko Liburu Azokara gonbidatu dute. Liburu azoka hori lau egunez egingo dute gaurtik hasi eta astelehenera arte. Kompasguide argitaletxeak errusieraz publikatu du Krokodilo bat ohe azpian bere lana, et...

admin

Udaberri Festa egingo dute bihar Urkabe Baitan

Biharko Udaberri Festa antolatu dute Urkabe Baitakoek. 18:00etatik goizeko ordu txikiak arteko egitarau prestatu dute: disko jartzaileak, Zozongo, hainbat jarduera, parrillada…

admin

Elizaldeko gurasoek antolatutako azken mendi irteera, bihar

2002/2003 ikasturtean hasi zuen mendi irteerak egiteko ekimena Elizalde Eskolako Guraso Elkarteak. Ikasturte honetako azken irteera bihar egingo dute. 10:00etan, Elizaldetik abiatuta Aldura aldera joango dira. Hilean behin, eguraldiak laguntzen badu, i...

admin

Oiartzun Irratia: ekainak 10

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Estudioan Ergoiengo Jai Batzordeko Arritxu izango da eta Ergoiengo jaien egitaraua errepasatuko dute. 12:10ean: Eltze tartin. ...

admin

Musika banden alardea

Errenteriako Musika Banden XVI. Alardea izango da etzi, eta 20:00etatik aurrera Lesakako Musika Banda eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldiak entzuteko aukera izango da Foru plazan. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du ekimen hori. Ekit...

admin
Gehiago