Musika banden alardea

Errenteriako Musika Banden XVI. Alardea izango da etzi, eta 20:00etatik aurrera Lesakako Musika Banda eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldiak entzuteko aukera izango da Foru plazan. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du ekimen hori. Ekit...

Errenteriako Musika Banden XVI. Alardea izango da etzi, eta 20:00etatik aurrera Lesakako Musika Banda eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldiak entzuteko aukera izango da Foru plazan. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du ekimen hori.

Ekitaldi nagusi hori izango den arren, arratsaldean zehar ere musikarik ez da faltako. 18:00etan aurtengo Musika Bande XVI. Alardean parte hartuko duten bi musik taldeak Niessengo egoitzan elkartuko dira, eta ordu erdi beranduago entsegu orokarra eta azken ukituak emango dizkiote euren egitarauari. 19:00etan, berriz, kalejira eskainiko dudte herriko alde zaharreko kaleetan, Foru Plazan amaituz.

20:00etan emanaldi nagusiak bakoitzak bere egitaraua joko du, baina bi abesti batera joko dituzte: Uruñelaren Martxa eta Agur jaunak. Kontzertuaren ostean, afaria izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.