Santiagotarrak bigarren geratu da aulki mugikorreko Euskadiko maratoian

Urrezko lau domina eskuratu zituen Santiagotarrak arraun elkarteak larunbatean Orion ospatu zen aulki mugikorreko Euskadiko maratoi txapelketan. Irundarrak zenbait hutsunerekin joan ziren Oriora, baina hori horrela izanik ere, Erik Arozenarenak taldeka...

Urrezko lau domina eskuratu zituen Santiagotarrak arraun elkarteak larunbatean Orion ospatu zen aulki mugikorreko Euskadiko maratoi txapelketan. Irundarrak zenbait hutsunerekin joan ziren Oriora, baina hori horrela izanik ere, Erik Arozenarenak taldekako bigarren postuarekin itzuli ziren etxera. Kadete mailako ontziek 10 kilometroko distantzia bete behar izan zuten, Gazte mailakoek 15, eta 20 kilometro nagusien mailakoek.

Berez erresistentzia handiko kirolarientzako disziplina den honetan, haize bortitzak eta olatu handiek are gogorragoa egin zuten lehiaketa. Halere, taldekako bigarren postuaz gain, irundarrek urrezko lau domina eskuratu zituzten.

Dominak lortu zituzten Santiagotarrakeko palistak:

  • Aitor Zabalak urrea eskuratu zuen Gazte mailako C1ean.
  • Igor Galartzak Kadete mailako K1ean urrea.
  • Lander Llanok eta Joan Luengok urrea Kadete mailako C-2an.
  • Aitor Sanzek eta Ivan Garciak, urrea Kadete mailako K-2an.
  • Gazte mailako K1-1ean Aner Olazabalek, zilarra eta Markel Ramirok brontzea.
  • Garazi Gomezek, brontzea nesken K1ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.