'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Bart gauean garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia iraulita. Berarekin zihoaz lankidea zauritu egin da. Istripuaren ondorioz AP-8 autobidea itxita geratu da Bilborako norabidean, eta Ertzaintza trafikoa GI-636 errepidetik desbideratzen ar...

Igandetik desagertua dagoen 76 urteko gizon bat bilatzen ari dira Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Udaltzaingoko kideak eta boluntarioak. 100 lagun aritu ziren atzo bere bila Ulia mendia eta inguruko itsaslabarretan, baia ez dute aurkitu. Antonio Le...

Donibane Majestik-ek Legazpiko Hegialde Autoren kontra jokatuko du gaur, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian. Partida garrantzitsua da sanjuandarrentzat, kopako finalerako txartela lor dezaketelako. Sanjuandarrek babesa emateko deia egin diete zalee...

“Gure herrian eskubide asko urratzen dituzte, besteak beste, euskaldunon hizkuntz eskubideak. Horrez gain, etorkinekin batera, kultura-hizkuntza-bizipen eta pentsaera ugari iritsi dira Euskal Herrirat azken hamarkadetan eta etorkin hauei gure hiz...

Udaletxeko Kultur Sailetik jakinarazi dutenez, Madalenak 2011 iragarriko dituen kartel lehiaketa martxan dago. Lanak entregatzeko epea irekita dago, maiatzaren 27ra arte. Oinarriak, udaletxean eskura ditzakete interesa dutenek, edota www.errenteria.net...

Jon Uriarte argazkilariaren lanekin erakusketa jarri dute Atelier Guevaran, The men under the influence izenburupean. Hamar argazki dira guztira, bikote harremanei buruzkoak.

Aljarafe Andaluziako Kultura Elkarteak Maitane Goñiren aldeko jaialdia antolatu du biharko. 11:30etik aurrera, dantzak, musika, abesbatzen emanaldia eta poesia izango dira ikusgai eta entzungai Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrera doan da.

Udaberriko Kontzertua izango da gaur Herri Musikaren Txokoan. Georgiako Urmuli eta Mugarik ez taldeak igoko dira oholtza gainera, 18:30etik aurrera.

San Juan gaua ospatuko dute gaur Ugaldetxon. 20:30etik aurrera jarri dute hitzordua, Atamitxen. Norberak eraman behar du jatekoa, eta sagardoa eta giroa antolatzaileek jarriko dute.

Ibilbidea Donostian hasi ondoren, Eko Birak Errenteria-Orereta bisitatuko du bihar egun osoz. Ingurumenarekiko kontzientziazioa helburu duen azoka horrek arlo horretan lan egiten duten talde eta norbanakoak bilduko ditu, eta hainbat erakustoki izango dira: nekazari eta artisau txikiak, bigarren eskuko produktuak, energia berriztagarrietan lan egiten duten enpresak… Zumardian jarriko dituzte postuak, eta goizez, 10:30etik 13:30era eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Kutxa eta Emaus dabiltza Eko Biraren atzean, eta Gipuzkoako bederatzi herri bisitatzea espero da; horietako bat da Errenteria-Orereta. Azokaren bidez gizartea ingurumen gaietan kontzientziatzea nahi dute, eta baita herritarrei produktu ekologikoak kontsumitzeko aukera ematea ere. Azoka bakoitzak postu ezberdinak egongo dira, eta herrian egingo dutenaren kasuan Garbitek enpresa ezagutzeko aukera izango da. Energia berriztagarrien arloan ibiltzen den enpresa horrek energia mota hori darabilten jostailuak jarriko ditu haurren eskura. Eko Biran faltako ez den beste enpresa bat Pasaiako Itsasgela izango da. Itsas ondarea leheneratzea helburu du. Donostian egon ziren beste enpresa batzuk izango dira Usurbilgo Lanbide Eskola eta Ennera. Biek ere energia berriztagarriak lantzen dituzte. Famatuen objektuen enkantea Erakustokiekin batera, hainbat pertsona ezagunek emandako objektuak jarriko dira enkantean. Eskaintzak egiten hasi eta guztietan altuena egiten duen bisitariak eramango du etxera. Horrez gain, postuak ikusten ibili eta gero taberna ekologikoan atseden [...]

Hondartzari buruzko informazioa eskainiko dute Udaleko web orrian. Horrela, erabiltzaileek hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Aurten, Hondarribiko hondartzak bandera urdina eta berdea izango du. &...

Hilabete eta zertxobait pasatu da Estanis Lopez presoak herrira iritsi zela. Maiatzaren 10ean geratu zen aske, 25 urte preso eman ondoren (Ander Errandonea Ordoxelai presoarekin batera). Orain, auzotarrek, afaria antolatu diote Lopezi, askatasuna ber...

Eskola prentsaren Beko plaza aldizkariak dagoeneko 18. zenbakia du, eta banatu diete Elizalde Herri Eskolako ikasleei, eta haien eskutik gurasoei. Doinu, soinu eta ahotsak… Elizalden barrena du titular nagusi. Izan ere, aldizkarian jorratutako ga...

Gerard Bagardiek zuzenduta, Rideau Rouge konpainiak Messieurs les guides baigneurs de Biarritz obra antzeztuko du igandean Mendi Zolanen.

Ibargain Musika Eskolan 2011-2012 ikasturterako matrikula epea zabalik dago hilaren 30a arte (datorren ostegunera arte). Hainbat musika tresna jotzen ikasteko eskolak eskaintzen dituzte Ibargainen: akordeoia, bateria, biolina, biolontxeloa, gitarra kla...