Garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia AP-8 autobidean iraulita
Bart gauean garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia iraulita. Berarekin zihoaz lankidea zauritu egin da. Istripuaren ondorioz AP-8 autobidea itxita geratu da Bilborako norabidean, eta Ertzaintza trafikoa GI-636 errepidetik desbideratzen ar...
Bart gauean garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia iraulita. Berarekin zihoaz lankidea zauritu egin da. Istripuaren ondorioz AP-8 autobidea itxita geratu da Bilborako norabidean, eta Ertzaintza trafikoa GI-636 errepidetik desbideratzen ari da. Autoak zeramatzan kamioiak, eta oraindik argitu ez diren arrazoiengatik autobidetik atera eta irauli da.
Hiru sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herriko errepideetan hiltzen den hirugarren garraiolaria da, eta datozen 24 orduetan kamioietan xingola beltza jartzera deitu ditu garraiolariak. Garraiolari asko autonomoak direnez, lan istripu eta gaitzen aurrean ez dutela behar bezalako babesik salatu du.

