‘Beko plaza’ aldizkariaren 18. zenbakia kaleratu dute Elizalden
Eskola prentsaren Beko plaza aldizkariak dagoeneko 18. zenbakia du, eta banatu diete Elizalde Herri Eskolako ikasleei, eta haien eskutik gurasoei. Doinu, soinu eta ahotsak… Elizalden barrena du titular nagusi. Izan ere, aldizkarian jorratutako ga...
Eskola prentsaren Beko plaza aldizkariak dagoeneko 18. zenbakia du, eta banatu diete Elizalde Herri Eskolako ikasleei, eta haien eskutik gurasoei.
Doinu, soinu eta ahotsak… Elizalden barrena du titular nagusi. Izan ere, aldizkarian jorratutako gai nagusia musika da. Kontzertu pedagogikoak egin dituzte, esaterako. Hona atalak: Musika hezkuntzaren onurak; DBHko musikariak; LHko musikariak; Euskal musikaren txokoa; Elizaldeko abesbatza; Xabier Lete gogoan; Musikari buruz… galdeketa; Andoaingo piano lehiaketa, eta Kanpai hotsak.
Aldizkariaren gainontzeko atalak honakoak dira: Elizalde Euskararen alde; Euskal hezkuntzaren orainaldia; Ikasketa bidaia; Erki kanbitu dia garayak; Intxixuak; Irteerak; Korrika 17; Ikasleen lanak; Eskalada; Sentimenduak marrazten; Horoskopoa; Bitxikeriak, eta Argazki bilduma.

