Albisteak

Urrezko ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteentzako gonbidapena

Pasaian aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteen festa antolatzen ari dira. Mezako orduan bildu eta ondoren bazkaria egingo dutela iragarri dute. Ospakizunaren data zehazteke dute oraindik. Interesdunek ondoko telefono zenbakietara dei d...

admin

Pasaia Kirol Elkarteak futbolean jokatzeko haurrak hartuko ditu

Hurrengo denboraldien haurren taldean jokatu nahi duten umeei deialdia luzatu die Pasaia taldeak. 1998 edota 1999. urteetan jaiotako haurrak izan behar dute. Maiatzean asteazkenero eta ostiralero bilduko dira entrenatzeko, Don Boscon, 17:15etik aurrera...

admin

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 35. Zikloa

Donostian apirilaren 26tik 30era ospatu den Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 35. Zikloaren filma batzuk Irungo Amaia Kultur Zentroan emango dituzte maiatzaren 3tik 6ra, 19:30ean hasita.

admin

San Juan Harri astelehenean itzuliko da bere tokira

Heldu den astelehenean San Juan Arriren zutabea bere jatorrizko lekuan jarriko dute, San Juan plazako eremu horretako baldosa berriak jartzearekin batera (plaza azpian gordeta dago). Udaletik jakinarazi dute gutxi gorabehera 12:30ean mugituko dutela zutabea.

admin

Gandiara doaz Lezoko erretiratuak

Aiton Bordak Gandiara (Valentzia, Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Bidai horretara joan nahi dutenentzako oraindik lekua dagoela jakinarazi dute erretiratuen elkarteko arduradunek. Hala, izena emateko, astegunetan...

admin

Erretiroaz hitzaldia Aiton Bordan

Maiatzaren 9rako hitzaldia antolatu dute Lezoko Aiton Borda erretiratuen elkarteko kideek. Erretiro aktiboa eta solidarioa gaiarekin Sonia Ulaziak emango du hitzaldia, 17:00etatik aurrera, Aiton Bordan bertan (Antonio Pildain kalea, 3). Kutxak eta Naza...

admin

Niessen elkartearen odolki pintxoa izan da onena

pintxo lehiekatren sari bnaketa egin dute

admin

Ezohiko udalbatzarra, astelehenean

Ezohiko udalbatzarra egingo dute zinegotziek astelehenean, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian. Puntu bakarra jorratuko dute: Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.

admin

Motorzale bat hil da, trafiko istripuan

Irungo 38 urteko motorzale bat hil zen atzo, istripu batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 19:30ean gertatu zen, GI-636 errepidean. Zehazki Altamira tunelaren parean izan zen istripua, Irungo norabidean. Ertzaintza istripuaren zerga...

admin

Udako ordutegiarekin hasi dira HAZ bulegoan

Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoak abuztuaren 31ra arte ez du arratsaldez irekiko. Udan astelehenetik ostiralera irekiko dute soilik, 08:30etik 14:00etara. 010 arreta telefonoak, ordea, urtean zeharreko ordutegia mantenduko du. Bestalde...

admin

80 urteko bazkideei omenaldia La Magdalenan

Alabergako La Magdalena elkartetik jakinarazi dute hilaren 17an omenaldia egingo dietela aurten 80 urte bete dituzten edo beteko dituzten bazkide guztiei. Izena emateko nahiko da elkartetik pasatzea. Elkartetik jakinarazi dutenez, astean bi egunetan da...

admin

Landarbaso abesbatza Atapuercan izango da asteburuan

Landarbaso abesbatza Atapuercako Eboluzio Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute. Hain zuzen, larunbatean emango du kontzertua 19:00etan, eta emanaldi horrekin itxiko dute jaialdia.Kontzertu horiek Atapuerca eta Ibeas de Juarroseko udalek (Burgos, Esp...

admin

Haur jaioberriak euskaraz erregistratu daitezke jada

Oiartzunen ere jaiotzak euskaraz erregistratzea lortu du Udalak. Duela bi aste ingurutik egin daitezke jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak euskaraz. Euskaraz erregistratu diren lehenengo bi haurrak Leire Fernandez Pascual eta Oinatz Eraunzetamurgil Lertxundi izan dira. Legez 2005az geroztik erregistroak euskaraz egin zitezkeen, urte hartan Erregistro Zibileko Legea aldatu baitzuten. Erregistro guztiak hizkuntza ofizialetan egiteko aukera barneratu bazuen ere, errealitatea oso bestelakoa izan da Oiartzunen eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 230tik gora herri gehiagotan denbora honetan guztian. Fernandez eta Eraunzetamurgil lehendabiziko haurrak izan dira, baina atzetik haur oiartzuar gehiago erregistratuko dituzte euskaraz. Hona heltzeko, ezinbestekoa izan da Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak azken urteetan legea egi bihurtzeko egin duten lana: “Mozioak onartu, Justizia Sailarekin harremanetan jarri, eskaera ofizialak egin… eta baita zenbait gurasok egindako eskaerak ere”. Horietako askok ez dute lortu euren seme-alabak euskaraz erregistratzea, baina hurrengoentzako bidea irekitzeko ezinbestekoa izan da euren lana. Hauei ere eskerrak eman dizkiete Udaletik: “Euskararen normalizaziorako bidean ezinbestekoa baita herritarrak aktiboak izatea”. Oiartzungo Udaletik, Oiartzungo guraso-gaiei euren seme-alaben jaiotzak euskaraz erregistratzeko deia egin diete: 2Euskaraz jaiotzako momentutik bertatik aritzeko eskubidea bai baitaukagu. Bake Epaitegian jaioberriak euskaraz erregistratu nahi dituztela adierazi besterik ez dute egin behar gurasoek”. Gainera, jaiotzak euskaraz erregistratzen badira ere, gero ziurtagiriak [...]

admin

Etzi azken eguna madalenetan udaltzain izateko

Urtero bezala Errenteriako Udalak udaltzain laguntzaileak kontratatuko ditu Madalen Jaietan lan taldea sendotzeko. Hala, apuntatzeko asmoa daukatenek azkar ibili beharko dute, etzi izango baitute izena emateko azken eguna. Horretarako, eskaera orria ud...

admin

Oiartzun Irratia: uztailak 5

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyarren Fundazioaren eskutik, Quark zientzia tartea. 11:30ean: Intxixu AEK euskaltegiko Saioa Ballesteros. 12:10ean: Informatika atala, Plazagunearen eskutik. 13:15ean: Kirolez blai! Tourra...

admin

Aritxulegira mendi martxa egingo dute gaur

Ikasle Abertzaleek Aritxulegira mendi martxa antolatu dute. Gaur egingo dute eta gazteei animatzeko deia egin diete.

admin

Euskara ikasteagatik laguntza eskatzeko epea, ixtear

Bukatu berri den ikasturtean euskara ikasten aritu direnek ostiralera arte dute laguntza jasotzeko epea. Udaletxeko Informazio Bulegora eraman behar dute eskakizuna, Euskaltegian ikasi dutenek, urtean ordaindutakoaren %100 jaso dezakete. Honako baldint...

admin

KZgunean hainbat ikastaro antolatu dituzte uztailerako eta irailerako

KZgunea sareak, teknologia berriei buruzko doako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta horrez gain,  ikastaroen katalogo zabala antolatu du hilabete honetarako —uztailerako— eta, oporren ondoren, irailerako. Bi hilabete horietan arratsaldez egongo da irekita Madalensoroko gunea: astelehenetik ostiralerako, 16:00etatik 20:00etara. Uztaileko ikastaroak Hilabete honetara bederatzi ikastaro prestatu dituzte KZgunean: Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa; E-Administrazio KZgunea ikastaroa; Doodle; Mugitu Gipuzkoa; QR kodeak; Metaposta I eta II; Writter eta Writter aurreratua; Youtube eta Skype. Iraileko ikastaroak Irailean, beste bederatzi ikastaro izango dituzte aukeran, teknologia berrietan eta Interneten moldatzen ikasi nahi dutenek: Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa; E-Administrazio KZgunea ikastaroa; Skype; Google tresnak; Mugitu Gipuzkoa; Metaposta I eta II; Writter eta Writter aureratua; Draw basikoa eta Ubuntu. Behean ikus daitezke ikastaroak eta ordutegiak. Ikastaro guztiak dohainik dira, arratsaldez izango dira eskolak, eta Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa izan ezik, gainontzeko guztiak euskaraz emango dituzte. Uztaila Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa. Hilaren 4tik 15era. Astelehenetik ostiralera izango dira eskolak, egunero, 16:00etatik 18:00etara. E-Administrazio KZgunea ikastaroa. Hilaren 18tik 28ra. Astelehenetik ostiralera izango dira eskolak, egunero, 16:00etatik 18:00etara. Doodle. Hilaren 1ean izan zen (pasa den ostiralean arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara). Mugitu Gipuzkoa. Gaur egingo dute, arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara. QR kodeak. Hilaren 8an izango da, ostiral honetan, 18:00etatik 20:00etara. Metaposta [...]

admin
Gehiago