Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Haur jaioberriak euskaraz erregistratu daitezke jada

Oiartzunen ere jaiotzak euskaraz erregistratzea lortu du Udalak. Duela bi aste ingurutik egin daitezke jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak euskaraz. Euskaraz erregistratu diren lehenengo bi haurrak Leire Fernandez Pascual eta Oinatz Eraunzetamurgil Lertxundi izan dira. Legez 2005az geroztik erregistroak euskaraz egin zitezkeen, urte hartan Erregistro Zibileko Legea aldatu baitzuten. Erregistro guztiak hizkuntza ofizialetan egiteko aukera barneratu bazuen ere, errealitatea oso bestelakoa izan da Oiartzunen eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 230tik gora herri gehiagotan denbora honetan guztian. Fernandez eta Eraunzetamurgil lehendabiziko haurrak izan dira, baina atzetik haur oiartzuar gehiago erregistratuko dituzte euskaraz. Hona heltzeko, ezinbestekoa izan da Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak azken urteetan legea egi bihurtzeko egin duten lana: “Mozioak onartu, Justizia Sailarekin harremanetan jarri, eskaera ofizialak egin… eta baita zenbait gurasok egindako eskaerak ere”. Horietako askok ez dute lortu euren seme-alabak euskaraz erregistratzea, baina hurrengoentzako bidea irekitzeko ezinbestekoa izan da euren lana. Hauei ere eskerrak eman dizkiete Udaletik: “Euskararen normalizaziorako bidean ezinbestekoa baita herritarrak aktiboak izatea”. Oiartzungo Udaletik, Oiartzungo guraso-gaiei euren seme-alaben jaiotzak euskaraz erregistratzeko deia egin diete: 2Euskaraz jaiotzako momentutik bertatik aritzeko eskubidea bai baitaukagu. Bake Epaitegian jaioberriak euskaraz erregistratu nahi dituztela adierazi besterik ez dute egin behar gurasoek”. Gainera, jaiotzak euskaraz erregistratzen badira ere, gero ziurtagiriak [...]

admin
Bidasoa
2011/07/05

Oiartzunen ere jaiotzak euskaraz erregistratzea lortu du Udalak. Duela bi aste ingurutik egin daitezke jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak euskaraz. Euskaraz erregistratu diren lehenengo bi haurrak Leire Fernandez Pascual eta Oinatz Eraunzetamurgil Lertxundi izan dira.

Argazkian, Oinatz eta Leire ageri dira, euskaraz erregistratu diren lehenengo haur oiartzuarrak euren gurasoekin, Irati Etxebeste Euskara zinegotziarekin eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariarekin

Argazkian, Oinatz eta Leire ageri dira, euskaraz erregistratu diren lehenengo haur oiartzuarrak euren gurasoekin, Irati Etxebeste Euskara zinegotziarekin eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariarekin

Legez 2005az geroztik erregistroak euskaraz egin zitezkeen, urte hartan Erregistro Zibileko Legea aldatu baitzuten. Erregistro guztiak hizkuntza ofizialetan egiteko aukera barneratu bazuen ere, errealitatea oso bestelakoa izan da Oiartzunen eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 230tik gora herri gehiagotan denbora honetan guztian.

Fernandez eta Eraunzetamurgil lehendabiziko haurrak izan dira, baina atzetik haur oiartzuar gehiago erregistratuko dituzte euskaraz.

Hona heltzeko, ezinbestekoa izan da Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak azken urteetan legea egi bihurtzeko egin duten lana: “Mozioak onartu, Justizia Sailarekin harremanetan jarri, eskaera ofizialak egin… eta baita zenbait gurasok egindako eskaerak ere”.

Horietako askok ez dute lortu euren seme-alabak euskaraz erregistratzea, baina hurrengoentzako bidea irekitzeko ezinbestekoa izan da euren lana. Hauei ere eskerrak eman dizkiete Udaletik: “Euskararen normalizaziorako bidean ezinbestekoa baita herritarrak aktiboak izatea”.

Oiartzungo Udaletik, Oiartzungo guraso-gaiei euren seme-alaben jaiotzak euskaraz erregistratzeko deia egin diete: 2Euskaraz jaiotzako momentutik bertatik aritzeko eskubidea bai baitaukagu. Bake Epaitegian jaioberriak euskaraz erregistratu nahi dituztela adierazi besterik ez dute egin behar gurasoek”.

Gainera, jaiotzak euskaraz erregistratzen badira ere, gero ziurtagiriak euskaraz zein gaztelaniaz eskuratzeko aukera ematen du programa informatikoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.