Niessen elkartearen odolki pintxoa izan da onena

pintxo lehiekatren sari bnaketa egin dute

Sari banaketarekin amaitu zen atzo Agrocomercial Uranzuren laguntzarekin, Niessen elkarteak antolatutako II. Odolki Pintxo Lehiaketa. Niessen elkarteak prestatutako  lamina arteko odolkia izan zen lehiaketako onena epaimahaiaren arabera “aurten lan zaila izan badugu ere erabakia hartzeko garaian aurkeztutako pintxoen maila oso ona izan delako”.  Zaporea, aurkezpena eta produktua izan dira epaimahaiak kontuan hartu dituen irizpideak irabazleak aukeratzeko garaian. Alkartasuna elkarteko kideek prestatutako pintxoak, odolkia onddo eta gari zainzuri olata gainean, lortu zuen bigarren saria. Hirugarren saria, Gure Toki elkarteak egindako Odolki kurruskariak eskuratu zuen.
Guztira, herriko hamar elkartek hartu dute parte lehiaketa honetan: Bukagaitz, Landare, Gau Txori, Lagunak, Txintxarri, Alkartasuna, Ostarte, Batasuna, Euskaldarrak eta Niessen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.