Albisteak

Alex Agirretxe txapeldun, Tarragonan

Tarragonako (Herrialde Katalanak) Ironman proban txapeldun izan da Alex Agirretxe EATeko atleta errenteriarra. 3.800 metro egin behar zituen lehenengo igerian, eta ibilbidea 53,54 minutuan egitea lortu zuen. Ondoren, 180 kilometro egin behar izan zitue...

admin

Bilduren ateak zabalik “Pasaian erabaki nahi dutenentzat”

Pozik batzuk eta burumakur beste hainbat. Horiexek hauteskundeen biharamunean hautagaien balorazioetan atzemandakoak. Datuen irakurketaren gainean lehen balorazioa egiteko eskatzean  esandakoak irakur daitezke ondorengo lerrotan. Agirregabiria: “Aurreikuspen guztiak gainditu ditugu” “Astindu ederra eman dugu. Hori argi dago. Aurreikuspen guztiak gainditu dira eta oso pozik gaude. Eskertu nahi diegu gurekin batera lanean aritu diren pertsona guztiei, beraiei esker iritsi garelako gauden lekuraino. Pasaia eta pasaitarrei eman behar zaie eskerrak. Garaipena pasaitar guztiona izan da. Pasaiak erabaki du zer udal ordezkaritza nahi duen. Orain arte, udal indartsu bat egon da Pasaian, eta udal indartsu bat jarraituko du egoten. Guk printzipioz ez dugu asmorik inorekin itunik egiteko, ez dugu behar ere ez, baina gure postulatuekin bat egiten dutenentzako ateak zabalik ditugu. Pasaian eraiki eta erabakitzen dena errespetatua izan dadin nahi dugu eta horrekin bat egiten duten guztiek ateak irekiak izango dituzte. Hori argi eta garbi esango dugu hasieratik”. Izaskun Gomez: “Krisiak eragin digu, asko eragin ere” “Lehenik eta behin, Bildu zoriondu nahiko nuke lortu dituzten emaitzengatik. Bidezkoa da, eta hori esan nahi nuke lehenik. Bigarrenik esan PSE-EEren emaitzak txarrak izan direla. Ezin dira aitzakiarik jarri. Ez genituen halako emaitzak aurreikusten. Guk uste genuen Euskadin krisiaren eragina ez zigula Espainiako beste tokitan bezain beste eragingo, [...]

admin

Atez atekoaren aldeko ebazpena eman dute epaileek

Hernaniko Udalak zaborra atez ate biltzeko duen eskumenari ezarri zioten kautelazko neurria bertan behera utzi du EAEko Justizia Epaitegi Gorenak. Epaileek atzera bota dute Donostiako Auzitegiaren ebazpena. Iragan urtean Donostiako Udalak hondakinak bi...

admin

EATek ohiko batzarrera deitu du

Etzi batzar orokorra egingo du Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT), eta bazkide guztiei bertaratzeko deia egin die. Lehenengo deialdia 19.00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean, biak Reina Aretoan. Estatutuak berritzea izango da gairik garrantzitsue...

admin

Radka Vodickova eta Jon Unanue III. Triatloiko txapeldunak

Hondarribiko III. Triatloia jokatu zuten larunbatean eta bi proba izan ziren; Promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Promozio triatloian 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin z...

admin

Juana Bengoetxea (PP): “Gure konpromisoak ateratzen saiatuko gara”

Irungo PP laugarren indarra izatera pasatu da, baina eserleku bat gehiago lortu du, eta botoetan eta batezbestekoan gora egin du (2011n 4.393 boto eta %17,21, eta 2007an 4.320 bozka eta %16,10). Sozialistek negoziatu beharko dute gobernua osatzeko eta popularrena dirudi lehenengo aukera. Horregatik pozik agertu da Juana Bengoetxea eta “denen onerako lan egiten saiatuko” direla esan du. “Oposizioan egotea gobernuan egotea bezain duina” dela nabarmendu nahi izan du, hori bai, Santanok gobernua osatzeko deituz gero, “aurrera eraman nahi ditugun konpromisoen gainean” hitzegiteko bilduko direla nabarmendu du. PPren hautetsiak Juana Bengoetxea Jose Maria Trimiño Muriel Larrea Jose Manuel Lizarraga Iñigo Manrique

admin

Udala martxan jarri nahi du EAJk lehenbailehen

Emaitzak bilduta, balorazioak egiten hasi dira Hondarribiko Udaleko ordezkari berriak. EAJk lortu du alkatetza, eta bi zinegotzi gehiago izango ditu, zortzi guztira, Bildu izan da bigarren, eta bost ordezkari izango ditu. PSE-EEk bi zinegotzi eskuratu ditu, eta Hamaikabatek eta PPk bana. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak hondarribiarrak zoriondu nahi izan ditu, “istilurik gabeko egun lasaia izan zen igandekoa, eta herritarren parte hartzea eskertzekoa da. Emaitzak ikaragarriak izan dira, eta oso konsziente gara erantzunkizun haundiagoa daukagula orain. Bi zinegotzi gehiago dauzkagu eta eta ondorioz, eginbehar gehiago. Zazpigarren zinegotzia espero genezaken, baina zortzigarrena sorpresa izan da”. Ekainaren 11n izendatuko dute alkate berria eta, “gainontzeko alderdiek duten jarrera ikusiko dugu, baina udala lehen bait lehen martxan jartzea dugu helburu bakarra. Azken hilabetetan denbora nahikoa galdu dugu”. Bildu, bigarren indarra Ibai Labaien, Bilduko zerrendaburua pozik azaldu da, “lehen helburua bete dugu, %25a baino gehiago lortu dugu, eta laguntza handia da guretzat. Hondarribiak duen alternatiba Bildu da”. Labaienek eskerrak eman nahi izan ditu, “gugan konfidantza jarri duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bost zinegotzirekin, datozen lau urtetan programa Udalean defendatzeko lan talde handia daukagu”. Gainera, ordezkari berriak aurrera begira jarri dira jada eta argi dute helburua “gainontzeko alderdiekin hitz egiteko prest gaude, gure programa defendatzeko helburuarekin [...]

admin

Hondakin elektriko eta elektronikoei buruz informatuko dute bihar

Stéphanie Dessein Bil Ta Garbi sindikatuko bereizketaren aholkularia Hendaiako hondakindegian izanen da asteazkenean, hilaren 25ean, hondakin elektriko eta elektronikoei buruz herritarrei informatzeko, 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 18:00etara. An...

admin

Santanok laguntza beharko du Irungo alkate izaten jarraitzeko

PSE-EEk ia hiru mila boto galdu ditu,  eta EAJrekin, Bildurekin edo PPrekin negoziatu beharko du gobernua osatzeko Ezker Batuak eserleku bat lortu du. UPD, Aralar eta Hamaikabat hutsean geratu dira Jose Antonio Santano izango da beste behin Irungo alkatea. Hori bai, azken lau urteetan ez bezala, gobernuaren ardurak konpartitu beharko ditu. Sozialistek irabazi dituzte hauteskundeak, baina haiena izan da porrotik handiena, hiru zinegotzi, ia hiru mila bozka eta 9 puntu portzentual galdu dituztelako. 2002an Alberto Buen alderdikideak hiriko aginte makila utzi zionetik alkatea izan da Santano, eta hala jaraituko du izaten, baina negoziatu beharko du. EAJk duela lau urteko emaitzak nabarmen hobetu ditu (472 bozka gehiago, %17,89), eta bost zinegotzi eskuratu. Jeltzaleek apostua handira egin zuten zerrenda erabat berria aurkeztuta, eta ondo atera zaie. 2003an galdutako bigarren postua berreskuratu dute, baina oraindik orduko emaitzetik urruti daude. Bildu efektua errealitate bihurtu da Irunen ere, eta hirugarren indar bezala agertu da. %17,20 eta 2007an EAE-ANVren eta EAren bozkak batuta baino 500 bozka gehiago jaso ditu. PP laugarren indarra izatera jaitsi da, baina botoetan eta batezbestekoan gora egin du. Juana Bengoetxearen taldeak ere bost eserleku izango ditu, orain lau urte baino bat gehiago. Millanek bereari eutsi Manuel Millan Ezker Batua alderdiko ordezkariak bere eserlekua [...]

admin

Errenteria-Oreretako Bilduk garaipena ospatu du

Julen Mendoza Errenteria-Oreretako Bilduren zerrendaburuak hitza hartu du Lehendakari Agirre plazan bildutako ehunka jarraitzaleren aurrean. Bilduk PSE-EEren 28 urteko agintearekin amaitu du. Mendozak eskerrak eman dizkie Bildu bozkatu duten herritarr...

admin

Imanol Irigoienen Txoriak txori, Garmendin

Imanol Irigoienek ireki du 2011/2012 ikasturtea, Oiartzungo Garmendi txokolategiko erakusketei dagokienez. Irigoienen margolan bildumak Txoriak txori du izenburu. Egileak nabarmendu duenez, asmo handirik gabeko erakusketa da, “xume eta apala, lud...

admin

Asteazkenak, irakurle txikienak izanen dira Mediatekan

Ikasturtea hastearekin batera, Herriko Mediatekak ekitaldien zerrenda ireki du. Asteazkenero Irakurle ttipien asteazkenak egingo dituzte, txikientzako irakurketak. 11:00etan eta 11:30ean izanen dira.

admin

Uda sasoiko laguntzaileen lana txalotu dute Herriko Etxeko hautetsiek

Uda sasoian Hendaian laguntzaile gisa aritu direnei eskerrak emateko ekitaldia egin zuten joan zen astean Herriko Etxean. Hautetsiez inguraturik, “bide publikoetan zein hondartzan” eginiko lanarengatik eskerrak eman zien Jean-Baptiste Salab...

admin

Lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute Errenteria-Oreretan

Herri askotan zabaltzen ari den ohitura da garagardo azokak egitearena, eta Errenteria-Orereta ere ez da atzean gelditu: aurten lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute, Landare elkarteak antolatuta. Etzi hasiko dira pitxerrak garagardoz betetzen, eta halaxe ariko dira igandera arte. Atzo eman zituzten lau eguneko festaren xehetasunak Arkaitz Tolosa eta Mikel Prieto Landare elkarteko zuzendaritzako kideek. Azoka Koldo Mitxelena plazan egingo dute, 17:00etatik 00:00etara. Zazpi orduz edari hori dastatzeko aukera izateaz gain, jan ere egin ahal izango dute. Egunero emango dituzte afariak, beti ere kultura horrekin lotutako jakiekin: ukondoa, oilaskoa, saltxitxak, patata purea eta entsaladak. Horretarako, karpa bat muntatuko dute, eta bertan 600 pertsonentzako afariak emango dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Baina protagonista nagusia garagardoa izango da. Edari hori gustuko dutenek hamahiru marken artean hautatu ahal izango dute: horiak, gorriak, beltzak eta alkoholik gabekoak. Litro erdiko pitxerra beharko dute horretarako: 1,50 euro balio du, eta gero garagardo bakoitza 3,80 euro ordainduta bete ahal izango dute. Antolatzaileen arabera, tabernetan ikusten ez den garagardoa eskaintzea izan da euren asmoa. “Kalitate oneko garagardoak eta egunerokotasunetik kanpo dauden garagardoak lortzea zen asmoa”, adierazi du Tolosak. Beste kulturak ezagutu asmoz Iaz hasi ziren aurten gorpuztuko den Garagardo Festa pentsatzen. Beste herrietako azoketan ibili ondoren, eta zeukan arrakasta [...]

admin

Fanderiako igerilekua itxita egongo da hilaren 12tik 25a arte

Fanderiako gerilekua itxita egongo da garbiketa egiteko urtero bezala

admin

Ereintza nagusi izan da Zarautzen

Larunbatean Zarautzen egindako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan nagusi izan zen Ereintza dantza taldea. Aurresku txapelketan,  Alain Maia izan zen txapeldun bigarren aldiz; 2008an ere gailendu baitzen. Aitor Arrieta eta Jon Iriberri, berriz, bigar...

admin

Odol erauzketak egingo dituzte bihar eta etzi Reinan eta Beraunen

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak odol erauzketak egingo ditu bihar eta etzi. Bi egunetakoak, programatutako odol erauzketak dira. Erauzketak bihar Reina Aretoan egingo dituzte 18.30etik 20:30era arte. Etzi, berriz, Beraungo...

admin

Mikel Odriozola 35. kilometroan kanporatu dute Korean

Mikel Odriozola ibilketariak ez zuen bere helburua lortzerik izan. Osakan 2007. urtean lortutako marka hobetu edo berdindu nahi zuen  joan den larunbatean Korean jokatutako Munduko Txapelketan, baina hasieratik atzetik joan zen Errenteriakoa: 10. kilo...

admin

5-0 irabazi dio Pasaiak Touringi, Mauricio Olearen IV. Oroimenezkoan

Baikor eta gogotsu. Hala ekingo diote zuri-gorriek larunbatean abiatuko den denboraldiari. Aurredenboraldian jokatutako sei partidatatik hiru irabazi dituzte eta horrek zaleak eta jokalariak motibatu ditu. Lehengo larunbatean jokatu du azkenekoz Pasaiak, Touringen kontra, talde zuri-gorriak laugarren urtez jarraian antolatutako Mauricio Olearen Oroimenezkoan. 5-0 irabazi zuten antxotarrek. Talde nagusiaren aurretik Pasaiako beste lau taldek jokatu  zuten. Txikienek goizean jokatu zuten. Pasaiako A taldeak 9-1 irabazi zion bertako B taldeari. Horren ondoren beste bi partida aurreikusiak zeuden, baina bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik: Kadeteen Pasaia-Trintxepe eta Gazteen Pasaia-Allerru. Aurten, sei talde Arratsaldean eguraldia zertxobait hobetu eta Lehen Mailako Erregionaleko talde berriak  Oiartzunen kontra jokatu ahal izan zuen, 2-1 irabaziz. Aurten sei talde izango ditu guztira Pasaiak, iaz baino bi gehiago: Haurren Mailan bi talde eta Erregionaleko Lehen Mailan ariko den talde berria. Horrez gain, talde nagusiak entrenatzaile berria du. Lehengo abuztuaren 4az geroztik, Vasconiatik heldu den Arkaitz Lacambraren agindupean ari dira lanean zuri gorriak. Entrenatzaileaz gain, sei jokalari berri ekarri ditu Pasaiak taldera. Taldea Entrenatzailea. Arkaitz Lakambra. Prestatzailea. Julen Alcala. Atezainen entrenatzailea. Virgilio Alcaide. Masajista.  Juan Gisbert. Jokalariak. Iker Vidal; Ivan Kortajarena; Borja Carrizo; Ander Famoso; Imanol Vidal; Asier Araneta; Josu Vidal; Txus Duarte; Ibon Gutierrez; David Elvira; Asier Agirre; [...]

admin

Espezien eboluzioari buruzko erakusketa abiatu dute Plaiaundin

Espezien eboluzioaren teoriari buruzko erakusketa zabaldu dute gaur Plaiaundi Parke Ekologikoan. Darwinen arkikuntzaren 150. urteurrena ospatzeko Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) 2009an prestaturiko erakusketa da. Hamahir...

admin
Gehiago