Fanderiako igerilekua itxita egongo da hilaren 12tik 25a arte

Fanderiako gerilekua itxita egongo da garbiketa egiteko urtero bezala

Osasun Araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze lanak direla eta hilaren 12tik 25a  arte Fanderiako udal igerilekua itxita egongo dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak.
Epe horretan, igerilekua hustu eta erabat  garbituko dute. Horrekin batera, legionelosia prebenitzeko eta fumgatzeko lanak egingo dituzte eta baita iturgintza eta igeltseritza lanak ere.
Fanderiako igerilekua itxita dagoen bitartean Galtzarabordako Udal kiroldegia erabili ahalko dute bazkideek. Kiroldegia ohiko ordutegian zabalik izango dela gogorarazi du kirol patronatuak.
Udal Kirol Patronatuan izena emateko edo  antolatutako ikastaroen gaineko informazioa jasotzeko 943 44 96 90 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.