Ereintza nagusi izan da Zarautzen

Larunbatean Zarautzen egindako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan nagusi izan zen Ereintza dantza taldea. Aurresku txapelketan,  Alain Maia izan zen txapeldun bigarren aldiz; 2008an ere gailendu baitzen. Aitor Arrieta eta Jon Iriberri, berriz, bigar...

Larunbatean Zarautzen egindako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan nagusi izan zen Ereintza dantza taldea. Aurresku txapelketan,  Alain Maia izan zen txapeldun bigarren aldiz; 2008an ere gailendu baitzen. Aitor Arrieta eta Jon Iriberri, berriz, bigarren eta hirugarren tokian geratu ziren, hurrenez hurren. Biak errenteriarrak dira eta Ereintzako kideak. Soinu Zahar txapelketan, berriz, Ereintzako Idoia Besada antxotarra bigarren izan zen, Oiartzungo Izar Aizpururen atzetik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.