Albisteak

Emaitzak auzoz auzo

Elizalde: Bildu: 1.181. EAJ: 302. H1: 190. Aralar: 107. PSE-EE: 37. PP: 34. Iturriotz: Bildu: 411. EAJ: 69. H1: 46. Aralar: 19. PSE-EE: 4. PP: 7. Arragua: Bildu: 362. EAJ: 82. H1: 136. Aralar: 32. PSE-EE: 56. PP: 49. Altzibar/Karrika: Bildu: 49...

admin

Bilduk aukerarik gabe utzi ditu gainontzeko alderdiak

“Ikaragarria”. Aiora Perez de San Roman Bilduko zerrendaburuaren eta Oiartzungo alkate izango denaren lehen hitza izan da. Hamar zinegotzi lortu ditu Bildu koalizioak, eta kopuru hori ez zutela inondik inora espero nabarmendu du: “Aurreko legegintzaldian zortzi zinegotzi zeuden eta hori berdindu nahi genuen. Bederatzi lortzea ere pentsatu genuen, baina karanbola bat izango litzatekeela esaten genuen. Hamar lortu ditugu eta izugarria da”. Gehiengo absolutua lortu dute. EAE-ANVk zortzi zinegotzi eskuratu zituen orain lau urte, 2.663 botoekin. Bildu koalizioak 693 boto gehiago poltsikoratu ditu, hau da, 3.356. Zinegotziak lortu dituzten beste bi alderdiak EAJ eta Hamaikabat izan dira. EAJk bi eserleku izango ditu hurrengo legegintzaldian eta Hamaikabatek, berriz, bakarra. Orain lau urte OiartzunBai koalizioan aurkeztu ziren bateraturik EAJ, EA (orain Hamaikabaten daude udaletxean egon direnak) eta independenteak. Orduan bost zinegotzi lortu zituzten, 2.013 botoekin. Aralarrek, PPk eta PSE-EEk ez dute hurrengo legegintzaldian Oiartzungo Udalean tokirik izango. 5.302 boto-emaile Oiartzunen 7.917k eman zezaketen botoa eta horietatik 5.302k eman dute (% 66,97). Hori horrela, abstentzioa %33,03koa izan da. Boto baliogabeak 55 izan dira eta boto zuria 84 lagunek eman dute. “Herriak gugan konfiantza du” Hauteskunde hauetan lortutako emaitzarekin herria “oso pozik” dagoela nabarmendu du Perez de San Romanek: “Hemen, Madalensoron, jende asko elkartu gara [...]

admin

Bildu koalizioak lau barrutietan lehen indarra izatea lortu du

Bildu koalizioak irabazi du Pasaian, alde handiarekin irabazi ere. Lau barrutietan lortu du lehen indarra izatea, eta zortzi zinegotzi izango ditu aurrerantzean. PSE-EE bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina gutxigatik. Boto asko galdu dituzte.  2007ko udal hauteskundeetan PSE-EEk 1.616 boto lortu zituen Pasaian eta atzo 1.152. Orain arte zituzten bost zinegotzietatik bi galdu dituzte. Botoetan EAJrekin berdindu dute ia. 32 botoen aldearekin irabazi dio PSE-EEk EAJri. EAJk, aldiz, gora egin du. 2007ko udal hauteskundeetan 931 boto lortu zituzten, eta gaur, 1.120. Bi zinegotzi zituzten Pasaian orain arte, eta bat gehiago izango dute aurrerantzean, guztiak berriak udaletxean. EBk ordezkaritzari eutsi dio, zinegotzi batekin, eta H1ek eta  Aralarrek ez dute ordezkaritzarik lortu. Parte hartzea, %54koa Parte hartzea zertxobait gora egin du Pasaian aurreko udal hauteskundeetako parte hartze datuei erreparatuta. Pasaian 12.388 biztanlek zuten atzo botatzeko aukera eta horietatik 6.723k eman zuten botoa, hau da, %54a.  Abstentzioa %45,97a izan da (2007an %46,26koa izan zen); baliogabeko 96 boto izan dira eta 177 boto zuri. «Aspaldi ez bezalako ilusio aurpegiak» Kontaketa oraindik erabat amaitu gabe zela pozik zegoen Amaia Agirregabiria, Bilduren alkategaia: “Kristoren emaitzak lortu ditugu. Pasaian lehengo indarra gara. Gainera, inguruko herrietan gertatzen ari direnarekin txundituta gaude. Egia esan, oso pozik”. Kalean zen Amaia [...]

admin

EAJk irabazi ditu hauteskundeak

Hona emaitzak: EAJ: 2.788. Bildu: 2.066. PSE-EE: 742. H1: 655. PP: 613. Aralar: 383. EB: 193. Zinegotziak: EAJ: 8. Bildu: 5. PSE-EE: 2. H1: 1. PP: 1.

admin

Bildu irabazle Lezon, bederatzi zinegotzirekin

Bilduk gehiengo osoa lortu du Lezon. Ezkerreko koalizio subiranistak bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 1.443 boto eskuratu ondoren. Orain dela lau irabazi zuen EAE-ANVk  bezain beste boto eskuratu ditu Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezkerreko independente abertzaleek osatutako koalizioak. Hala ere, ezker abertzaleko 2007ko hautagaitzak baino eserleku bat gehiago lortu dute Bildukoek, botoaren atomizazioak ahalbideratu izan duelako. Urrun geratu dira gainontzeko alderdiak. Bigarren postuan geratu den Eusko Alderdi Jeltzaleak 478 boto bildu ditu. Orain dela lau urte, jeltzaleek 607 papertxo jaso zituzten. Beraz, 129 boto galdu dituzte EAJkoek, aurreko udal hauteskundeetan lortu zituzten botoen laurdena. Zinegotzi kopuruari dagokionez, orain dituzten hiru zinegotziei eusten diete Kepa Garbizu buru duen zerrendak. Mikel Antxon Arrizabalagak ere Lezoko Udalean jarraituko du. PSE-EEko zinegotzi bakarra izango da Arrizabalaga, 260 boto aterata. Sozialistek ere botoak galdu dituzte. Aurreko hauteskundeetan 346 boto lortu zituzten. 2007an elkarrekin joan ziren Ezker Batuak eta Aralarrek ez dute zinegotzirik lortu. Koalizioak 75 boto lortu ditu eta Aralarrek, berriz, 120. PPk ezta ez du ordezkaririk lortu, 123 boto bakarrik lortuta. “Lana, lana eta lana” Emaitza horiek ikusita, Ainhoa Zabalo izango da Lezoko alkate berria datorren ekainaren 11tik aurrera. Balorazio azkarra egin du Zabalok, ospakizunetan tartea hartuta: “Oso kontent gaude. Hamahiru zinegotzitatik bederatzi lortu ditugu. [...]

admin

Bilduk jaso ditu bozka gehien

Hona emaitzak: Bildu: 6.301. PSE-EE: 4.970. EAJ: 2.232. PP: 1.579. EB: 952. Aralar: 515. H1: 440. PUM+J: 213. Zinegotziak: Bildu: 8. PSE-EE: 7. EAJ: 3. PP: 2. EB: 1.

admin

Datu aurrerapenen arabera, parte hartzeak gora egin du Hondarribian

14:00etan eman duten lehenengo datu aurrerapenaren arabera, Hondarribian parte hartzea igo egin da: %34,61 2007an, %37,40 2011n. 18:00etan eman dute bigarren datu aurrerapena. Datu horien arabera ere parte hartzea igo egin da herrian: %46,17 2007an, %3...

admin

Datu aurrerapenen arabera, Pasaian igo egin da parte hartzea

14:00etan eman duten lehenengo datu aurrerapenaren arabera, Pasaian parte hartzea igo egin da: %32,78 2007an, %33,10 2011n. 18:00etan eman dute bigarren datu aurrerapena. Datu horien arabera, ordea, parte hartzea jaitsi egin da herrian: %44,32 2007an, ...

admin

Datu aurrerapenen arabera, parte hartzea jaitsi egin da Oiartzunen

14:00etan eman duten lehenengo datu aurrerapenaren arabera, Oiartzunen parte hartzea jaitsi egin da: %40,47 2007an, eta %39,19 2011n. 18:00etan eman dute bigarren datu aurrerapena. Datu horien arabera ere, parte hartzea jaitsi egin da herrian: %54,93 ...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 22

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan. Hiru kortxea (Hala Bedi Irratia). 20:00etan. Hauteskundeen gaineko programa Oiartzungo udaletxetik zuzenean. Bertan, emaitzak eta zerrendaburuekin elkarrizketak izango dituzte, eguneko emaitzak komentatzeko. Gain...

admin

Palmondoko hitzordua, bihar egun osoz

Hendaia Turismok antolatuta, Palmondoko hitzorduen beste ekitaldi bat burutuko da bihar, asteartearekin, egun osoz. Goizeko bederatzietatik, hainbat produktuen azoka jarriko dute Palmondoko biribilgunean.

admin

Oiartzun ibaiaren ur goraldiak arazoak sortu ditu Oarsoaldean

urak gora egin eta arazoak sortu ditu oarsoaldean oiartzun ibaiak

admin

Altamira jaietan murgildu da

Altamirako jaiak

admin

Beti Onaren txapelketaren finalak, bertan behera

Astean zehar hainbat lehia jokatzen ibili ondoren, Beti Onak antolatutako Oarsoaldea Txapelketaren finalak gaur jokatu behar zituzten. Hirugarren postuarengatik borrokatu behar zuen talde antolatzaileak eta Rotetari egin behar zion aurre. Partida 10:00...

admin

Ama Guadalupekoa Itsas Bela txapelketa

Hendaiako Yacht Club Sokoburu Itsasoa (YCSI) eta  Hondarribiko Itsaskari Baitak antolatuta, Ama Guadalupekoa saria ospatuko da gaur Badian, Open mailako ontzientzat.

admin

Aurreikusitako lan guztiak egin dituztela jakinarazi dute kiroldegiko arduradunek

Udako lanak bukatuta, berriro martxan dago Elorsoro kiroldegia, abuztuaren 16tik. Iragarritako lan guztiak egin dituztela jakinarazi dute arduradunek, eta zenbait berrikuntza ere egin dituztela: “Esate baterako, sarrera orokorreko atea automatizatu da, zabalera handituz eta erabilgarritasunean urrats garrantzitsua izan da. Erabiltzaileek gustura hartu dute berrikuntza, erosotasuna ekarri baitie”. Neguko kazkabarrek eraginda, kiroldegiko pistaren sabaian zeuden argiguneak nahiko egoera txarrean zeuden eta guztiak aldatu dituzte uda honetan. Falta ziren beirak ere aldatu dituzte igerilekuan. Iaz erdiak aldatu zituzten eta aurten beste erdiak aldatu dituzte. Bestalde, igerileku txikiko azulejuen juntak errepasatu dituzte, “instalazioaren biziraupena bermatzeko”. Hainbat erakundek jarritako baldintzak betetzeko lanak ere egin dituzte: “Ur beroaren bi biltegien barrualdeak konpondu dira. Legionella saihesteko ura tenperatura oso altuan edukitzen da eta horrek eragiten dituen kalteak konpondu behar izaten dira. Legionellaren autokontrol planaren betekizunaren baitan, bi biltegiak konpondu dira”. Gasolio tangak ere ikuskapen eta konponketak behar izaten ditu noizbehinka, eta aurten egin dituzte konponketa horiek. Gasolioa atera, erabat garbitu eta produktu bereziekin estali dute barrualdea, “isurketak ekiditeko”. Horiei, urtero egin beharreko lanak gehitu behar zaizkie: “Esate baterako, Osasun Sailaren aginduz, igerilekuak hustu, garbitu eta erabat desinfektatu behar izaten dira. Pistako gortinak eta altu geratzen diren osagaiei garbitasun orokorra egiten zaie eta baita leihoei ere. Gainontzeko [...]

admin

Menu gastronomikoen txapelketa antolatu du Muganek

Ostalaritza biziberritzeko ekimen berria aurkeztu du Mugan merkataritza eta ostalaritza elkarteak: Irungo I. Menu Gastronomikoen Lehiaketa. Urriaren 12a bitartean, ekimenarekin bat egin duten hiriko tabernetan eta jatetxeetan txapelketarako propio prestaturiko menuak dastatu ahal izango dira. “Irunera datozen bisitariak eskaintza globala jasotzea nahi dugu, hau da, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeaz gain, zer erosi eta zer jan izan dezaten”, adierazi dute ostalarien elkartetik. Menu bakoitza lehen eta bigarren platera, postrea eta edari bat osatzen dute, eta 17 euroko prezio murriztuan eskaintzen dira. Muganek informazio gida bat argitaratu berri du, eta bertan ekimeneko parte diren taberna eta jatetxeak ageri dira, haiek prestaturiko menuak, baita errezetak ere. Interneten, sare sozialen bitartez, besteak beste, txapelketaren berri ematen ari dira. Kanpainia amaituta parte hartzen duten taberna eta jatetxeetako arduradunek osatutako epaimahaiak menu hoberenak sarituko ditu. Establezimendu bakoitzak berea ez beste menu guztiak baloratu beharko ditu, aurkezpena, orijinaltasuna, eta antzerako ezaugarriei erreparatuz. Bezeroa ere saridun Bezeroak, gainera, menuak dastatzeaz gain, etekin ekonomikoa atera diezaioke ekimenari. Izan ere, Muganeko saltokietan 100 eurotik gorako erosketa eginez gero, menua dohainek aterako zaio —hainbat tiket pilatzeko aukera dago—. Horretarako, Muganek Colon pasealekuan duen bulegora joan (27. solairuan, 11. bulegoa) eta menuaren eta erosketaren tiketak aurkeztu behar dira; trukean, erosketak egiteko txartelak [...]

admin

Adingabekoen aurrean exhibizionismoa egiteagatik atxilotu dute gizon bat

Errenteriako Ertzain Etxeko agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten pasa den asteazkenean Gipuzkoan adingabekoen aurrean exhibizionismo eta sexu probokazio delituak egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, delitu horiek bideo eta argazki pornograf...

admin

6600 lagunek parte hartu dute Oiassoren udako jardueretan

Oiasso erromatar museoko arduradunek udako jardueren balantzea egin dute, oso pozik egin gainera. Udarako antolatutako ekintzek 6600 lagunen erantzuna izan dute, eta hori, iazko zenbakiekin alderatuta, %26ko hazkundea da. Jardueren artean Egipto. Begira erromantikoa erakusketa eta Irugurutzetako meatze eremura Tren Berdeak eginiko ibilbideak azpimarratu dituzte Oiassoko arduradunek. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hasierarekin batera kenduko dute Isis jainkosari buruzko mostra, aldi baterakoen artean orain arteko jendetsuena. Osirisen mitoaren inguruko tailerrek ere publikoaren erantzun ona ekarri dute, eta urteko egitarauan lekua hartu dute, asteburuetan antolatuak izateko. Tren berdearen ibilbidea ere neguan mantentzea erabaki dute: “Irugurutzetako meatzeak toki ezin hobea dira erromatarren garaitik hasi eta gaurdainoko meatze-jarduera ezagutzeko, bisitaria toki horretaraino Tren Berdean eramanaz”. Aurten Dies Oiassonisen bigarren ekitaldia egin dute —iaz Feriae Oiassonis izenarekin antolatu zuten—, eta dagoeneko “museoaren jarduera garrantzitsuenetako bat bezala sustraitu” dela onartu dute antolatzaileek. Igandean euria egin zuen arren, 2500 lagun inguru bildu ziren erromatar garaia berreraikitzeko jardunaldietan. Erromatar Museoaren udako egitarauan beste bi ekitaldi egin dira: kontzertu bat Bidasoa Folk jaialdiaren barruan eta Euskal Unibertsitateak Aintzinateko itsas argiei buruz emandako ikastaroak.

admin
Gehiago