Albisteak

Mendian orientatzen ikasteko aukera, ibilian

Pasai Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak Euskal Mendizale Federazioaren XXXII. Orientazio Ibilaldia antolatu du ekainaren 5erako. Federatutako mendizaleentzako proba da, eta Donibaneko Arrokaundietako Lord John Hay gotorlekuaren inguruan egingo dute. Edonork parte hartu dezake: haurrak, helduak, maila oneko nahiz apalagoko mendizaleak… «Saltsa horietan inoiz murgildu gabea izanik ere, bost axola. Proba ezazu eta goza esango genieke parte hartu nahi duten guztiei», zehaztu dute Euskal Mendizale Federazioko kideek. Antolatzaileek nabarmendu dute orientazio ibilaldiak ez duela norgehiagoka izateko asmorik. Mendian ahalik eta errazen ibiltzeko baliabideak zeintzuk diren ikastea da helburua. Hala, banaka edo taldeka (bi edo hiru pertsonakoak) parte har dezakete interesdunek, baina betebehar zehatz batzuk izango dituzte mendizaleek: iparrorratzak eta mapak interpretatzeko gaitasun minimoa izan behar dute. Zortzi ibilbide Ekainaren 5eko martxan 08:30etik 09:30era aterako dira taldeak. Bukaerako kontrola 14:00etarako jarri dute. Hala, antolatzaileek zortzi ibilbide prestatu dituzte, eta horietatik zein egin mendizaleen esku egongo da. Donibaneko Arrokaundietako irteera puntura joateko autobusak prestatu ditu Jaizkibel Mendizale Taldeak: 08:30ean aterako dira Antxoko Gure Zumarditik. Irteeran, aukeratutako ibilbidearen mapa bana (1:10.000 eskalakoa) emango zaie partaide guztiei, baita kontrolen koordenatuak, kontrolerako txartela, eta araudia ere. Kontrol horietan txartela zigilatzen ez dutenak lehiaketatik kanpo geldituko dira. Ibilaldia bukatuta, hala nahi duten parte hartzaileek lagun arteko bazkarian [...]

admin

Pilar Cuencaren lanak, Petra Lekuona egoitzan

Gaur erakusketa berria jarriko dute Petra Lekuona egoitzan: Pilar Cuencaren lanekin osatutakoa. Uztailaren 27ra arte ikusi ahal izango dute bertara hurbiltzen direnek, 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera.

admin

Hileko azken ostiraleko kartelada, bihar

Bihar, hilabeteko azken ostirala izaki, kartelada egingo dute herriko preso eta iheslarien alde, 20:00etan, Doneztebe plazan. Badira hilabete batzuk kartelada hori antolatzeko ardura herriko eragileek hartu zutela. Gaurko, Oiartzungo Herri Musikariek e...

admin

Lipusek eta Lujanbiok erregina eta bufoiarena egingo dute Gezalan

Erregina eta bufoia hitz eta bertso desafioa ikusteko aukera izango da datorren ekainaren 9an (osteguna) Gezala Auditoriumean. Maialen Lujanbio bertsolariak jokatuko du erreginaren papera eta Ander Lipus aktoreak, berriz, bufoiaren papera. Gaiak jartze...

admin

Abaraxkaren azken festan, olinpiar jokoak

Abaraxka ludotekak azken festa antolatu du ekainaren 10erako. Egun horretarako, 17:00etatik 19:00etara, herri olinpiar jokoak antolatu ditu Ttirukik, sei eta hamabi urte arteko haurrentzat. Herri kirolak, ur jolasak eta lasterketa antolatu dituzte ikas...

admin

Angulo: “Ezin da herritarren diruarekin pertsona batzuek egindako kaltea ordaindu”

Ezker abertzaleak jazarpen kasuagatik ezarritako ditu zigorra arduradunek ordaintzeko eskatu dute mozioaneta udalbatzarrean

admin

Zesta Punta Jaialdia egingo dute larunbatean Jostaldi Pilotalekuan

Zesta puntarien afizioa handituz doa Hondarribian, eta larunbatean Zesta Punta jaialdia izango da beste behin Jostaldi Pilotalekuan. Zita arratsaldeko 17:30etik aurrera izango da eta bi partidu izango dira. Lehenengo partidua ondorengoen artekoa izango...

admin

Iñaki Gracia espetxera bidali du Ruz epaileak

Pablo Ruz epaileak espetxera bidali du Iñaki Gracia oreretarra. Gaur goizean pasatu da epailearen aurretik, eta honek behin-behinean espetxeratzea erabaki du Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan. Fiskalak ...

admin

Gaueko autobus zerbitzua larunbatean jarriko dute martxan

Hondarribia Donostiarekin lotzen duen gaueko autobusaren zerbitzua larunbatean jarriko dute abian eta urte bukaera arte luzatuko dute. Zerbitzua udan soilik eskaini beharrean urte osora luzatu dute eta gainera autobusak orduro izango dira. Autobus hau,...

admin

Trafiko aldaketak Txingudi Korrika dela eta

Larunbatean Txingudi Korrika izango da eskualdean eta ondorioz trafiko aldaketak izango dira Hondarribian: 16:45etik 17:30ak arte Mendelutik ezingo da sartu, eta Hospitale aldera joan beharko da eta handik Amutera. Gero ezkerrera egin beharko da Kostar...

admin

Izaskun Suberbiola: “Itsas turismoa sustatu nahi dugu, bertako kulturan oinarrituta”

Bihar abiatuko da Itsasaldia jaialdia. Itsas Gelak antolatu du, Itsas Planet elkartea eta herriko beste hamarnaka eragilerekin batera. Itsas Gelako kide Izaskun Suberbiolak (Oiartzun, 1979) San Pedron duten Mater ontzi museoan azaldu ditu jaialdiaren nondik norakoak. Zer da zehazki Itsasldia? Itsasladia kultur programa bat da, komunikazio egitasmoa, zeinetan kostaldeko herri ezberdinek eta bertako eragileek parte hartzen duten. Programa hau  Itsas Planet elkartekoekin ateratzen dugu aurrera, bi helbururekin: batetik, gure Mater itsasontzia itsasora ateratzea, eta modu horretan gure itsas ondarea ezagutzera eman, eta bestetik, euskal kostaldeko itsas turismoa sustatzea, baina beti ere laugarren belaunaldiko turismoan oinarrituta, hau da, bertako kulturaren oinarrian eraikiko den ekonomia bultzatzea da helburua. Zein publiko motari zuzentzen zaio? Programa hau irekia da eta edozein herrira moldatu daiteke, kultura, festa eta turismoko jarduerak txertatuz. Bi publiko motari zuzentzen zaio. Batetik publiko orokorrari, itsas kultura gustuko duen edonori irekia dagoelako, eta bestetik, bertako eragileei. Horregatik txertatu dugu egitarauan kultur eta turismo arloko  marketing tailerra. Ostiral goizean kofradian egingo dugun tailer horretan, bertako eragileekin bilduko gara, Pasaiarako estrategia bat planifikatzeko. Beste herrietako esperientziak ikusi ondoren, nondik nora goazen gu eta nora nahi dugu joan ikusiko dugu. Hazi bat utzi nahi dugu herrian, bertako eragileek ikus dezaten elkarlanean horrelako gauzak egin [...]

admin

Patxi Eriberen margolanak Zubia kafetegian

Hilabete osoan zehar Patxi Eribe errenteriarraren margolanak ikus daitezke Gabierrotako Zubia kafetegian.  Mota askotako egoerak irudikatu ditu, bodegoiak, esaterako. Hamar inguru margolan dauzka eskegita.

admin

Trialsin eta Freestyle motokros erakustaldia larunbatean hondartzan

Larunbat arratsaldean, Hondarribiko kai-muturrean, hau da, hondartza inguruan, Trialsin eta Freestyle motokros erakustaldia egingo dute bigarren urtez doan, eta ikuslego guztiarentzat. Iaz egin zuten moto erakustaldia lehengo aldiz Hondarribian, eta arrakasta handia izan zuen, eguraldia lagun izan zuten, eta hondartza ingurua moto zalez bete egin zen. Arratsaldea girotzen hasteko, Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango den Hondarribiko Trialsinari ekingo diote 17:00etatik aurrera. Bertan, iaz junior mailan Munduko txapelduna izan zen Ion Areitio hondarribiarraren abileziaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, Gorka Susperregui hondarribiarrak ere parte hartuko du, baita elite mailan Munduko txapeldun izendatu berri duten Benito Ros nafarra ere. Hauek kai muturreko arroketan ibiliko dira batetik bestera jauzika, eta horrela hankak lurrean jarri gabe, bizikleta gainean ahalik eta denbora gehien aguantatzen saiatuko dira. Areitio munduko txapelduna Ion Areitio hondarribiarraren zain izango dira zale asko larunbatean, izan ere, sei urterekin irabazi zuen bere lehenengo proba, eta ordutik gelditu gabe dabil. 18 urterekin askok nahiko lukete bere palmaresa, izan ere, hainbatetan izan da munduko txapeldun trialsin diziplinan, eta bide emankorrena egiteke du oraindik. Freestyle motokros erakustaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta etorkizun oparoa izan dezaken Abraham Parra gazteak parte hartuko du, Jeremy Rouanet pilotu frantsesarekin batera.Emozioz beteriko arratsaldearekin bukatzeko, kirolariek autografoak sinatuko dituzte 20:00etatik aurrera [...]

admin

Gizon bat atxilotu dute loteria saltzaile bati iruzur egiteagatik

Bigarren aldiz atxilotu dute gizon bat loteria saltzaile bati iruzur egin diolakoan. Iaz Errenteria-Oreretan bezala, aste honetan Irunen atxilotu dute. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, loteria saltzailea Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan esan...

admin

Bidaiarien %18a galdu du aurten Hondarribiko aireportuak

Bost aireportu daude Euskal Herrian 150 kilometroko eremuan eta Loiukoa eta Miarritzekoa kenduta, Hondarribikoak, Noaingoak eta Forondakoak bidaiari kopurua ezin mantendu jarraitzen dute. 2007tik 2010era bitartean, bidaiarien %45a galdu dute hiru airep...

admin

Aloña Etxeberria: “Egoiliarrek arteaz gozatzea eta lan pixka bat egitea lortzen dugu erakusketekin”

Petra Lekuona zaharren egoitzan egiten du lana Aloña Etxeberriak. Bere ekimenez, erakusketak jartzen dituzte hilabetero. Egoiliarrei artea hurbiltzea, eta herritarrak egoitzara gerturatzea da asmoa. Aloña Etxeberria (Donostia, 1979) Petra Lekuona Zaharren Egoitzako psikologoa eta monitorea da. Bere ideia izan zen hilabetero erakusketa bat bertan jartzea. Artistek, bisitariek eta egoiliarrek ondo erantzun dutela dio. Urtebete daramazue proiektuarekin. Bai. Iazko xanistebanetarako jarri genuen lehenengo erakusketa. Nola otu zitzaizun erakusketak egoitzan jartzea? Zerbait isolatua bezala hasi ginen. Hemen izan zen egoiliar bat eta alabak margotu egiten zuen. Emakume hori hil zen, eta bururatu zitzaidan polita izango zela alabaren lanak hemengo egoiliarrei erakustea. Izan ere, egun batean bizpahiru koadro ekarri zituen ikusteko, eta denon interesa piztu zuten. Proposatu nion, eta berak bere aldetik beste bi margolariri ere ideia azaldu zien. Bera Esperantza Beasain da, eta Joxe Mari Isasarekin eta Ixiar Urkiarekin hitz egin zuen. Denen artean, erakusketa hori iazko xanistebanetako programan sartzea lortu genuen. Ondoren, dagoeneko erakusketa hartarako prestatuta genuenez gune bat, eta hemen ere ideia gustatu zitzaienez, aurrera eramaten saiatu naiz. Hala, hilabetean behin, artista amateur ezberdin bati aukera ematen diogu bere lanak egongela handi honetan erakusteko. Bi helburu ditu egitasmoak, ezta? Bai, horiek dira proiektuaren oinarria. Bi helbururekin pentsatuta neukan proiektua. Batetik, [...]

admin

Itsasaldia jaialdia antolatu du Itsas Gelak

Itsas kultura eta turismoa bultzatzea da asmoa Ostegunean hasi eta igandera bitartean, itsas kulturarekin zerikusi zuzena duten hamaika ekitaldi antolatu ditu Itsas Gelak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Ekonomia eta turismoa sustatu nahi du modu honetan Itsas Gelak, beti ere, bertako kulturaren oinarrian. Horretarako landu dute Itsasaldia jaialdia, Itsas Planet elkartearekin elkarlanean. Pasaiara iritsi aurretik, Bilbon eta Hondarribian izan da Itsasaldia. Izan ere, Itsasaldia programa irekia da, kostaldeko edozein herritan landu daitekeena, beti ere tokiak tokiko eragilerekin elkarlanean. Bihar Itsas Gela elkarteko kide Izaskun Suberbiolari egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak. Jarraian lau eguneko egitaraua: Osteguna, hilak 15 11:30. Jaialdiaren hasiera Mater itsasontzi museoan. 12:30. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 18:30. Haurrentzako itsas jokoak Trintxerpeko Gudarien Enparantzan. 19:00. Arrantzan dokumentalaren proiekzioa, San Pedroko kofradian. 20:00. Albaolaren Apaizac obeto dokumentalaren proiekzioa San Pedroko kofradian. Hilak 16, ostirala 10:00. Turismo eta kultura marketing tailerra San Pedroko kofradian. 11:00. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 17:00. Itsasaldia argazki erakusketa Antxoko Kultur Etxean. 18:00. Haurrentzako itsas jokoak Antxoko Biteri Plazan. 18:00. Blas de Lezori buruzko hitzaldia, Carlos Alonso Mendizabalen eskutik, kofradian. 19:30. Globo batailoak Antxoko Biteri Plazan. 19:30. Itsas gizon eta emakumeen mahai-ingurua San Pedroko kofradian. Hilak 17, larunbata 08:00. Mendi martxa, Jaizkibelera, Itsas Mendiren [...]

admin

Azabaratza bigarren kontsumo taldea sortzeko lanean ari da

Herritarrek Azabaratza Basherri  taldean sartzeko egindako eskariak ugaritu direla eta, bigarren kontsumo taldea sortzeko  lanean hasi dira egitasmo horretako arduradunak. Horretarako bilera egingo dute bihar 19:00etatik aurrera Urdaburu Mendizale el...

admin

Gero Axular dantza taldearen ‘Xereta’, kulturgunean

Xereta ikuskizuna kulturgunean

admin

Bratislavan bosgarren izan eta gero Londresera begira dago Ander Elosegi

Olinpiar Jokoetarako txartela eman dio irundarrak Federazioari, eta normalena litzateke Elosegik berak baliatzea Ander Elosegi Santiagotarrak taldeko irundarrak bosgarren postua lortu zuen asteburuan Bratislavan (Eslovakia) jokatu zuten piraguismoko ur bizietako Munduko Slalom Txapelketan. Emaitza horrekin Espainiako selekzioak 2012ko Olinpiar Jokoetan leku bat izango du C-1ean, ziurrenik Elosegirentzat berarentzat. Txapelketan parte hartu duten beste bi irundarrek, Jone Otañok eta Joan Crespok, finalerdietarako sailkatzea lortu zuten, K-1ean biek. Ostiraleko sailkapen jaitsierako lehen itzulian Elosegik 12. denborarik hoberena egin zuen (96,78), eta marka horrek eman zion sailkapena, bigarren saioa okerrago egin baitzuen. Irungo kanoistak maila bikaina erakutsi zuen herenegungo bi probetan, bai finalerdian, baita finalean ere. Finalaren atarikoan zazpigarrena izan zen, eta hamar onenen artean sailkatzeaz gain, Olinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen, proba bakoitzeko hamabost txartel banatu baitzituzten. Finalean jaitsiera txukuna egin zuen Elosegik, akatsik gabea, baina helmuga zeharkatzerakoan ez zen lortutako markarekin kontent geratu (104,86); behin finalean egonda, podiumera igo nahi zuen. Azkenean bosgarren izan zen Elosegi, zilarrezko dominatik segundo batera. Olinpiar Jokoetarako txartela federazioarentzako den arren, ia ziurtzat eman daiteke Elosegik berak baliatuko duela aukera hori, ICFren rankinean (International Canoe Federation) hobeto kokatuta dagoelako eta goi mailako txapelketetan emaitza onenak berak lortu ohi dituelako. Hori horrela izanik, Santiagotarrak taldeko kanoista Londreserako [...]

admin
Gehiago