Albisteak

Usurbilen kontra, 37 tanto dituzte alde Oiarpekoek

Herriarteko Pilota Txapelketan, Oiartzun-Usurbil joanekoa jokatu zuten asteburuan Oiarpeko pilotariek. Kadeteetan eta gazteetan irabazi, eta helduen galdu egin zuten oiartzuarrek, baina 37 tanto dituzte alde. Itzulikoa asteburuan jokatuko dute Usurbile...

admin

Jose Antonio Zuloaga memoriala hasiko da bihar

Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatuta, Jose Antonio Zuloaga eskuz binakako pilota memoriala hasiko da bihar. Hasiera batean Kadete Mailara arteko partidak jokatuko dituzte, eta lehen finala hilaren 18an izango da; hurrengoa uztailaren 4an, eta a...

admin

Bi milagarren garaipena, Ioritz Mendizabalentzat

Ioritz Mendizabal jockey-ak bi milagarren garaipena eskuratu zuen ostiralean Pariseko Saint Cloud hipodromoan, February Sun zaldiaren gainean. 36 urteko kirolariak mundu guztiko lehiaketak irabazi ditu.

admin

Franck Doraten burnizko diseinuak Mendi Zolanen

Ekainaren 1etik aurrera, Franck Dorat-en burdin harizko eskulturen erakusketa antolatu du Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturguneak. ikusten ahalko dituzue. Franck Dorat-i artea eta marrazkiarekiko grina zinemaren bitartez heldu zitzaion, dekoratzailea...

admin

Manu Ugartemendia preso ohia, etxean da

Manu Ugartemendia preso ohia etxean da

admin

Errenteriako udal artxiboak funts historikoak digitalizatzeari ekin dio

Funts historikoa digitalizatuko du udal artxiboak

admin

Haendelen ‘Mesias’ igandean San Bixente elizan

2010-2011ko Kultur Sasoiaren azken emanaldi gisa, Kultura Zerbitzuak Haendel-en Mesias antolatu du, Baiona eta Euskal Itsasbazterreko Orkestrak (BEIO), Philippe Forgeten zuzendaritzapean, eta ahots-taldeak emanik. Kontzertua ekainaren 5ean iraganen da, igandearekin, 17:30ean, San Bixente elizan. Sartzearen prezio orokorra 12 eurokoa izango da, 6 euro gazteentzat, eta 5 Kontserbatorioko ikasleentzat. Ohi bezala, piccolo prezioa ere izango da, 15 euroan (adingabe bat heldu batek lagundurik). Erreserbak eta txartelen salmenta Baiona eta Euskal Itsasbazterreko Orkestraren bulegoan (0559312178) eta elizan, kontzertuaren aurretik. Kultur Sasoiko ekitaldia izanik, Zubixka txartelak balio du, erreserbatuz geroz. BEIOko ahots taldea, urrats bat formakuntzarako BEIOko ahots-taldea, Laetitia Casabiancak zuzendurik, BEIOko Abesbatza Mistoaren baitako neurri txikiagoko talde bat da, goi-mailako koru jarduera batean parte hartu nahi duten kantariei zuzendua. BEIOko abesbatzen lana tinbreen eta koloreen homogeneotasunean oinarritua da, adierazpen artistiko zorrotz baten zerbitzuko. Musika programa desberdinak proposatzen dituzte, ahots-taldearen ardatz nagusiak diren musika kalitatea eta interes pedagogikoa uztartuz. Pilotu koru gisa ere esku hartzen dute ikastaroetan edo Kontserbatorioko abesbatza zuzendaritzarako azterketen iragapenean. Nahi duten abeslariei ahots formakuntza eta ikastaro anitzetan parte hartzea proposatzen zaizkie.

admin

Bioterra azokak 110 erakusmahai izango ditu aurten

Bioterra azoka irekiko dute ostiralean Ficoba erakustaretoan, eta igandera arte ikusi ahalko da. Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsua ditu ardatz azoka horrek. Hamaika hitzaldi, erakusketa, ikastaro eta gaztetxoentzako jarduerak izango dira. Zortzigarren aldiz antolatu dute Bioterra azoka, eta aurtengoa orain arte egin den handiena da, bai erakusketaren azalera aldetik, baita erakusmahai kopuru aldetik ere. 110 erakusmahai baino gehiago izango dira denera Ficoban. Hiru gunetan egongo da banatuta azoka, eta bakoitzak Ficobako pabilioi bat hartuko du. Bioterra gunean produktu eta ekimen ekologikoak eskainiko zaizkio bisitariari. Nekazaritza ekologikoko elikagai ziurtagiridunak, nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika eta ehungintzari buruzko produktuak egongo dira ikusgai. Naturall guneak, berriz, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektoreak bilduko ditu. Azkenik, Geobat gunean bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gaia jorratuko duten erakusmahaiak izango dira, eta horiei buruzko hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute bisitariek. Hitzaldi egitarau zabala Ekologiaren gaia ikuspegi anitzetatik jorratuko dute Bioterran. Horretarako, hitzaldi egitarau zabala prestatu dute. Ostiraletik igandera bitartean, hamasei adituk parte hartuko dute hitzaldietan. Askotariko gaiak ukituko dituzte, hala nola energia eredua eta zor ekologikoa, arkitektura iraunkorraren ereduak, produktu ekologikoak eta janari lasaia… Hizlarien artean, Gernot Minke Alemaniako arkitektoa izango da. Eraikuntza bioklimatikoetan aditua da Minke, eta material naturalekin eraikitzeko [...]

admin

Udan kirola egiteko aukera jarri du Udalak Uda 2011ren bidez

Gaztetxoek udan kirola egiteko aukera izango dute Uda 2011 kanpainari esker. Pasaian bereziki udan egiten diren kirolak sustatzea da kanpainaren helburua. Aurten pilota, mendiko bizikleta, patinajea, arrauna, kirol anitza, tenisa eta piraguismoa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herriko hainbat talderekin elkarlanean martxan jarritako kanpaina 8 eta 16 urte bitartekoei zuzendua dago. Piraguismo ikastaroak hilarenren bukaeratik irailaren hasiera arte izango dira, eta Pasaia Kayak 2005 K-ek emango ditu Kalparraren egoitzan (San Pedro). Goizez eta arratsaldez izango dira, eta hainbat ordutegi daude aukeran. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 8 urte izatea. Matrikula 40 eurokoa da. Mendiko bizikletari buruzko ikastaroak eskualdeko mendietan egingo dira, eta Trintxerpe Atletiko Klubak emango ditu hilaren bukaeratik abuztuaren bukaera arte, goizez. Bizikleta eta kaskoa behar-beharrezkoak dira. Matrikula 12eurokoa da. Arrauna uztailean zehar izango da goizeko ordutegian, eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak emango ditu Kalparraren egoitzan. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 12 urte izatea. Matrikula 40eurokoa da. Patinaje ikastaroak hilaren bukaeratik irailaren hasiera arte izango dira, eta Trintxerpeko Kirolgunean emango dira. Goizez eta arratsaldez izango dira, eta hainbat ordutegi daude aukeran. Ezinbestekoa da patinak eta babesgarriak eramatea. Matrikula 37,70 eurokoa da. Kirol anitza (futbola, saskibaloia, eskubaloia…) eta tenis ikastaroak Donibaneko Kiroldegian eta [...]

admin

30 proiektuk parte hartu dute Proiekton Bosco lehiaketan

Don Bosco institutuak lehen aldiz, Proiekton Bosco lehiaketa antolatu du aurten. Estreinaldi honetan 30 proiektuk eman dute izena. Don Boscok sei ordezkari izango ditu, elektronika arloko ikasleak denak. Gainontzeko proiektuak DBH eta Batxillergoko ika...

admin

Xan Errotabehererekin ipuinaldia larunbatean Mediatekan

Mediatekan euskarazko ipuin kontaketa antolatu dute biharko, Xan Errotabehere ipuin kontalariarekin. Mamuak nola uxatu daitezkeen erakutsiko die Errotabeherek bertaratzen diren haurrei zein helduei. Herriko Etxeko Euskara Zerbitzuak eta Mediatekak antolatutako ekitaldia da, eta 11:00etan hasiko da, doan.

admin

Hutsean berdindu dute Real Union eta Oiartzunek

Emaitzak erakusten duena baino gehiago merezi zuen Oiartzunek. Partida ona jokatu zuen Gari Argoteren taldeak, baina Real Unionen atea zulatzerik ez zuen izan. Garaipena merezi arren, emaitza nahikoa da taldea finkatzen joateko.

admin

Ttipientzako irakurketak, asteazkenero

Txikientzako irakurketak asteazken guztietan egiten dira Mediatekan, 10:30ean eta 11:00etan.

admin

Sukaldaritza ikastaroa Brasil gozotegiko Koldo Salinasekin, astelehenean

Kateako XVIII. Kultur Astearen barruan. Bilatu mapan

admin

Auzitegi Nazionalaren erabakia salatzeko elkarretaratzea

Bateragune auziko epaia salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen atarian. Hamarnaka herritar hurbildu da bertara. Auzi horren barruan Sonia Jacinto oreretarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Rafa Diez eta Arkaitz Rodriguezi ere zortzi eta hamar urte arteko zigorrak ezarri dizkiete. Epaiaren harira, manifestazioa deitu dute hainbat taldek, alderdi politikok eta eragilek datorren larunbaterako.

admin

Gaur, santakrutzetan, denetik eta denentzat

Azkenaurreko eguna dute gaurkoa Lezoko santakrutzek. Denetik dago jaian murgildu nahi duenarentzat. Hona gaurko egitaraua: 09:00. Plater tiraketa Arkaleko zelaian. 10:00. Diana dultzaineroekin. 10:00. Haur jolasak Lopenen. 10:30. Gazte eta helduen 3×3 saskibaloi txapelketa Goiko plazan. 11:00. II. Mutxiko Eguna, Euskal Dantzazaleek antolatuta, Saldise plazatik abiatuta. 11:00. XII. Marmitako Txapelketa hasiko da, Saldise plazan. 12:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 14:30. Marmitako Txapelketaren herri bazkaria Saldise plazan. 16:00. Mus txapelketa Jauregialden. 16:30. Truk txapelketa Tiñelun. 17:00. Dantza solte txapelketa Gurutze Santuaren plazan. Euria egiten badu Saldise plazan egingo da. 18:00. Josetxo Etxandi XXXVI. Oroitaldiko herri mailako pilota txapelketaren finala. 18:00. Asier Kidam magoa Jauregialden. 19:00. Blues emanaldia Jauregialden. 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira Saldise plazatik. 20:00. Lezoko Dantzazaleen eta Vilanova i la Geltru herriko (Katalunia) dantzarien emanaldia Gurutze Santuaren plazan. 21:00. Karaokea Jauregialden. 23:00. Dantzaldia Erlaxi taldearekin Gurutze Santuaren plazan. 00:00. Rock kontzertua Saldisen.

admin

Astelehenetik aurrera bertakoek soilik aparkatu dezakete Arraunlari kalean

Astelehenetik aurrera (irailak 19) Pasai San Pedroko Arraunlari kalean bertakoentzat soilik baimendutako aparkalekuaren neurria abian ipiniko dutela iragarri du gaur Udalak bando bidez. “Portuko Agintaritzak Pasai San Pedroko lonja berriaren lane...

admin

Santakrutzak, azken txanpan

Santakrutzak azkeneko txanpan sartu dira, eta oraingoz eguraldia lagun izango ez dela dirudien arren, parranda egiteko gogorik ez da faltako. Gaurko ekitaldiak arratsaldera mugatzen dira, baina asteburuan egongo da gozatzeko aukerarik, bat baino gehiago. Hau da egitaraua:   Gaur 16:30. Zezentxoak eta pottokak, Gurutze Santuaren plazan. 19:00. Buruhandien eta erraldoien kalejira, Lezoko txistularien taldeak lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik aterako dira. 20:00. Preso eta iheslarien aldeko kartelada. 23:00. Dantzaldia Laja Bigarrenaren eskutik. Gurutze Santuaren plazan. 00:00. Ze Esatek taldearen eskutik, kontzertua. Karlos Saldise plazan. Bihar 09:00. Plater tiraketa, Arkaleko kantxan. 10:00. Diana, dultzaineroen eskutik. 10:00. Haurrentzako jolasak, Lopenen. 10:30. Gazteentzako eta helduentzako 3×3 saski baloi txapelketa, Goiko plazan. 11:00. II. Mutxiko Eguna, Lezoko Euskal Dantzazaleak antolatuta. Karlos Saldise plazan hasiko dute kalejira. 11:00. XII. Marmitako Txapelketaren hasiera, Karlos Saldise plazan. 12:00. Buruhandiak eta erraldoiak herriko kaleetan, txistulariek lagunduta. Bekoerrota kiroldegitik irtengo dira. 14:30. Marmitako txapelketaren herri bazkaria, Karlos Saldise plazan. 16:00. Mus txapelketa, Jauregialden. 16:30. Truk txapelketa, Tiñelun elkartean. 17:00. Dantza solte txapelketa, Gurutze Santuaren plazan (euria eginez gero, txapelketa Karlos Saldise plazan egingo dute). 18:00. Josetxo Etxandi XXXVI. Oroitaldiko herri mailako txapelketaren finala. 18:00. Asier Kidam magoaren emanaldia, Jauregialden. 19:00. Back in Blue blues taldearen kontzertua, Jauregialden. 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak [...]

admin

Joxe Juan Ugalde: ‘Batzeko une’

Bihotzera eta burura jaurtitako gezi bikoitza izan da Bateragune auzi-ko epaia. Erabateko sinesgarritasuna aitortzeko modukoa zen Ser irrati kateak filtratutako berria. Une historiko-politikoak besterik eskatzen zuen arren, zigorra erabaki du Auzitegi Nazionalak. Berriz ere. Gatazka hau konpontzeko desira dugun euskal hiritarrok bake-ahalegintzat jo genuen hasiera-hasieratik Bateragune ekimenaren sorrera; aire berritzat; bi aroren arteko mugarritzat. Ez dute, ordea, horrela ulertu Auzitegi Nazionaleko epaileek. Garzon epaileak erditu zuen dotrina eta teoria perbertsoan oinarritu dute oraingoan ere sententzia; betetzat jotzen duten teoria hutsean. Fiskalak berak ez zuen jakin Bateragune definitzen. Epaileek ezerez horretan oinarritu dute zigorra. Izan ere, Auzitegi Nazionaleko epaileek denean ikusten dute ETAren eskua, eta horrela jokatu dute. Egia Goethek zioena: “Ez dago ezjakina baino gauza arriskugarriagorik”. Dena den, epai honek badu antena politiko argi bat. Akaso Zapaterok ETAren behin betiko agurreko gutuna esperoko zuen abuztu alderako. Ez da iritsi. Eta… horri emandako erantzuna izan da Auzitegi Nazionalak emandako erantzuna. Izan ere, baso komunikanteen teoria frogatua baino frogatuago baitago estatuko politika eta justiziaren arteko harreman eta bidezidorretan. Sare edo laberinto horretan kokatzen ditut Conde Pumpido Estatu Fiskal Nagusiak, bere agurreko hitzaldian, Aginte Judizialaren lan-urte berriaren inaugurazio-ekitaldian esandakoak: “Sortu ez da legeztatu behar, ETAk hor segitzen duen bitartean”. Iritzi eta emozio zurrunbilo [...]

admin
Gehiago