Hondarribia, San Juan eta San Pedroren azken arraunkadak, Bizkaian

Hondarribiako 'Ama Guadalupekoa' trainerua

Hondarribiako 'Ama Guadalupekoa' trainerua

Sasoiko azken bi estropadetan parte hartuko dute asteburuan San Miguel Ligan dauden Oarso Bidasoko traineruek. Hondarribiak, San Juanek eta San Pedrok 18:30etik aurrera izango dute jokoan, gaur, Bermeo Hiriko XXIX. Ikurrina. Bihar, berriz, XXXVII. El Corte Ingles Banderan parte hartuko dute, 12:30etik aurrera, Portugaleten. Hondarribiak eta San Juanek ohorezko txandako postua mantentzea izango dute helburu. San Pedrok, berriz, bere buruarekin gustura gelditzeko arraun egingo du, sailkapeneko zortzigarren postuan daudelak 71 punturekin, eta zazpigarren lekua 50 puntura dutelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.