Bioterra azokak 110 erakusmahai izango ditu aurten
Bioterra azoka irekiko dute ostiralean Ficoba erakustaretoan, eta igandera arte ikusi ahalko da. Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsua ditu ardatz azoka horrek. Hamaika hitzaldi, erakusketa, ikastaro eta gaztetxoentzako jarduerak izango dira. Zortzigarren aldiz antolatu dute Bioterra azoka, eta aurtengoa orain arte egin den handiena da, bai erakusketaren azalera aldetik, baita erakusmahai kopuru aldetik ere. 110 erakusmahai baino gehiago izango dira denera Ficoban. Hiru gunetan egongo da banatuta azoka, eta bakoitzak Ficobako pabilioi bat hartuko du. Bioterra gunean produktu eta ekimen ekologikoak eskainiko zaizkio bisitariari. Nekazaritza ekologikoko elikagai ziurtagiridunak, nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika eta ehungintzari buruzko produktuak egongo dira ikusgai. Naturall guneak, berriz, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektoreak bilduko ditu. Azkenik, Geobat gunean bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gaia jorratuko duten erakusmahaiak izango dira, eta horiei buruzko hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute bisitariek. Hitzaldi egitarau zabala Ekologiaren gaia ikuspegi anitzetatik jorratuko dute Bioterran. Horretarako, hitzaldi egitarau zabala prestatu dute. Ostiraletik igandera bitartean, hamasei adituk parte hartuko dute hitzaldietan. Askotariko gaiak ukituko dituzte, hala nola energia eredua eta zor ekologikoa, arkitektura iraunkorraren ereduak, produktu ekologikoak eta janari lasaia… Hizlarien artean, Gernot Minke Alemaniako arkitektoa izango da. Eraikuntza bioklimatikoetan aditua da Minke, eta material naturalekin eraikitzeko [...]
Bioterra azoka irekiko dute ostiralean Ficoba erakustaretoan, eta igandera arte ikusi ahalko da. Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsua ditu ardatz azoka horrek. Hamaika hitzaldi, erakusketa, ikastaro eta gaztetxoentzako jarduerak izango dira.
Zortzigarren aldiz antolatu dute Bioterra azoka, eta aurtengoa orain arte egin den handiena da, bai erakusketaren azalera aldetik, baita erakusmahai kopuru aldetik ere. 110 erakusmahai baino gehiago izango dira denera Ficoban.
Hiru gunetan egongo da banatuta azoka, eta bakoitzak Ficobako pabilioi bat hartuko du. Bioterra gunean produktu eta ekimen ekologikoak eskainiko zaizkio bisitariari. Nekazaritza ekologikoko elikagai ziurtagiridunak, nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika eta ehungintzari buruzko produktuak egongo dira ikusgai.
Naturall guneak, berriz, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektoreak bilduko ditu.
Azkenik, Geobat gunean bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gaia jorratuko duten erakusmahaiak izango dira, eta horiei buruzko hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute bisitariek.
Hitzaldi egitarau zabala
Ekologiaren gaia ikuspegi anitzetatik jorratuko dute Bioterran. Horretarako, hitzaldi egitarau zabala prestatu dute. Ostiraletik igandera bitartean, hamasei adituk parte hartuko dute hitzaldietan. Askotariko gaiak ukituko dituzte, hala nola energia eredua eta zor ekologikoa, arkitektura iraunkorraren ereduak, produktu ekologikoak eta janari lasaia…
Hizlarien artean, Gernot Minke Alemaniako arkitektoa izango da. Eraikuntza bioklimatikoetan aditua da Minke, eta material naturalekin eraikitzeko teknika berriak sortzen eta garatzen espezializatu da.
Carlos Taibo Zientzia Politikoetako irakaslea ere egongo da, eta Deshazkundearen defentsan hitzaldia emango du.
Hainbat ikastaro eskainiko ditu Bioterrak. Esaterako, autoa gidatzerakoan ahalik eta kontsumo baxuena izateko aholkuak emango dituzte, eta eguzki sukalde paraboliko bat muntatzeko tailer praktikoak egingo dituzte.
Haurrek ere euren lekua izango dute Bioterran, eta haientzako tailerrak antolatu dituzte.
Igande eguerdian, soilik produktu ekologikoekin egindako 2.000 pertsonarentzako patata tortilla egingo dute.
10:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak erakusketak, eta hiru euro balioko du sarrerak. 12 urte azpikoak doan sartuko dira.


