Udan kirola egiteko aukera jarri du Udalak Uda 2011ren bidez

Gaztetxoek udan kirola egiteko aukera izango dute Uda 2011 kanpainari esker. Pasaian bereziki udan egiten diren kirolak sustatzea da kanpainaren helburua. Aurten pilota, mendiko bizikleta, patinajea, arrauna, kirol anitza, tenisa eta piraguismoa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herriko hainbat talderekin elkarlanean martxan jarritako kanpaina 8 eta 16 urte bitartekoei zuzendua dago. Piraguismo ikastaroak hilarenren bukaeratik irailaren hasiera arte izango dira, eta Pasaia Kayak 2005 K-ek emango ditu Kalparraren egoitzan (San Pedro). Goizez eta arratsaldez izango dira, eta hainbat ordutegi daude aukeran. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 8 urte izatea. Matrikula 40 eurokoa da. Mendiko bizikletari buruzko ikastaroak eskualdeko mendietan egingo dira, eta Trintxerpe Atletiko Klubak emango ditu hilaren bukaeratik abuztuaren bukaera arte, goizez. Bizikleta eta kaskoa behar-beharrezkoak dira. Matrikula 12eurokoa da. Arrauna uztailean zehar izango da goizeko ordutegian, eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak emango ditu Kalparraren egoitzan. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 12 urte izatea. Matrikula 40eurokoa da. Patinaje ikastaroak hilaren bukaeratik irailaren hasiera arte izango dira, eta Trintxerpeko Kirolgunean emango dira. Goizez eta arratsaldez izango dira, eta hainbat ordutegi daude aukeran. Ezinbestekoa da patinak eta babesgarriak eramatea. Matrikula 37,70 eurokoa da. Kirol anitza (futbola, saskibaloia, eskubaloia…) eta tenis ikastaroak Donibaneko Kiroldegian eta [...]

Gaztetxoek udan kirola egiteko aukera izango dute Uda 2011 kanpainari esker. Pasaian bereziki udan egiten diren kirolak sustatzea da kanpainaren helburua. Aurten pilota, mendiko bizikleta, patinajea, arrauna, kirol anitza, tenisa eta piraguismoa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herriko hainbat talderekin elkarlanean martxan jarritako kanpaina 8 eta 16 urte bitartekoei zuzendua dago.

Piraguismo ikastaroak hilarenren bukaeratik irailaren hasiera arte izango dira, eta Pasaia Kayak 2005 K-ek emango ditu Kalparraren egoitzan (San Pedro). Goizez eta arratsaldez izango dira, eta hainbat ordutegi daude aukeran. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 8 urte izatea. Matrikula 40 eurokoa da.

Mendiko bizikletari buruzko ikastaroak eskualdeko mendietan egingo dira, eta Trintxerpe Atletiko Klubak emango ditu hilaren bukaeratik abuztuaren bukaera arte, goizez. Bizikleta eta kaskoa behar-beharrezkoak dira. Matrikula 12eurokoa da.
Arrauna uztailean zehar izango da goizeko ordutegian, eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak emango ditu Kalparraren egoitzan. Ezinbestekoa da igerian jakitea eta gutxienez 12 urte izatea. Matrikula 40eurokoa da.

Patinaje ikastaroak hilaren bukaeratik irailaren hasiera arte izango dira, eta Trintxerpeko Kirolgunean emango dira. Goizez eta arratsaldez izango dira, eta hainbat ordutegi daude aukeran. Ezinbestekoa da patinak eta babesgarriak eramatea. Matrikula 37,70 eurokoa da.

Kirol anitza (futbola, saskibaloia, eskubaloia…) eta tenis ikastaroak Donibaneko Kiroldegian eta pilota ikastaroak Donibaneko pilotalekuan izango dira. Hil honetan eta uztailean zehar antolatuko dira goizez eta hainbat ordutegitan, adin-tartearen arabera. Tenisaren kasuan, ezinbestekoa da nork bere erraketa eramatea. Matrikula 37,70 eurokoa da.

Izena lehenbailehen ematea gomendagarria
Matrikulazio epea zabalik dago eta Udalaren webgunearen bitartez egin beharko da: www.pasaia.net. Izena berehala emateko aholkatu dute Udaletik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.