'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, herrian bi pertsona atxilotu zituzten asteburuan, edanda gidatzea leporatuta. Bi gidariek, gainera, istripua izan zuten. Herrizaingo Sailetik nabarmendu dutenez, kasu honetan ez zituzten ohiko alkoholemia kontro...

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, astelehen gauean lau pertsona inputatu zituen Ertzaintzak, herriko taberna batean lapurreta egitea leporatuta. Ustezko gaizkileek tabernako leiho bat bortxatu zuten, jolas-makinako dirua lapurtu zuten eta ihes e...

Bihar hasiko dira Altzibar auzoko San Pedro Jaietarako danborradako entseguak. Eta datorren astetik aurrera, astearteetan eta ostegunetan izango dira, 19:30ean, auzoko eskoletan. Horrez gain, Jai Batzordeko kideek jakinarazi dute aurten uztailaren 1eti...

Sormena nagusi izango da bihar gauean De Cyne Reyna tabernan, jam sessiona prestatu baitute. Hala, 22:30etik aurrera, hainbat musikarik aurretik idatzi gabeko eta entseatu gabeko musika joko dute. Batik bat jazz, blues eta rock doinuak landuko dituzte ...

Pasaia Hiria BTT proban Patxi Cia MSC Bikes taldeko kirolaria izan zen azkarrena Elite Mailan. Emakumeetan Cobor-Saltoki-Berriainz taldeko Olatz Odriozola izan zen azkarrena eta beteranoetan, berriz, Añorka Kultur eta Kirol Elkarteko Juan Alonso. Eusk...

Jon Benito idazleak poesia errezitaldia emango du bihar, 20:00etatik aurrera, Mikelazulo kultur elkartean. Zehazki, berak idatzitako Bulkada (Susa, 2010) poesia liburuan oinarrituta. Ekitaldi horrekin amaituko da XI. Poesia Astea.

Karmenetako Emakumeen Danborradan parte hartu nahi duten Misterrei deialdia egin diete: etzi, 19:00etatik aurrera, Gudarien Enparantzan egon behar dute talde argazkia ateratzeko. Argazkia festen egitarauan erabiliko dute. Bestalde, etzi bertan danborra...

Barbiturikoaren Jaiak. 25 urtez insurgentzian (matxinadan). Lelo horren pean, Arditurriren aldeko pintura erakusketa antolatu dute bertan bizi eta ibiltzen diren lagunek. Bihar inauguratuko dute erakusketa, eta bisitatzeko aukera egongo da uztailaren 2...

El Watan elkarteak Sahararen aldeko kultura astea antolatu du aurten ere, “arazoek bere horretan jarraitzen dutelako, bai politikoek eta baita giza eskubideen alorrekoak ere”. Elkartasuna beharrezkoa dela gogorarazi dute El Watanetik, irten...

Merino auzitegietara eramatea aztertzen ari da ezker abertzalea

Oarsoaldeko AEK-k bihar arratsaldean 2011-2012 ikasturteko irekiera ekitaldia egingo du. Lezon izango da, Gezala Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egindako Duintasun bidea dokumentala eskainiko dute. ...

Portu auzoko lanen bigarren zatia hasiko dute datorren astean, Martxin Artzu eta Bernat Etxepare kaletan. Horrela orain hasi, eta ekaina bitarte iraungo duten lanen helburua, euri urak eta ur beltzak bereiztea eta bi kaleak berritzea eta oinezkoari leh...

Erregional Preferenteko denboraldia hasi besterik ez da egin, baina Touring dagoeneko lider jarri da, lehen bi lehiak irabazita. Azken jardunaldian 3-0 nagusitu zitzaion Sanpedrotarrari etxean. Datorren jardunaldian lehen postuari eusteko Santo Tomas Lizeoari irabazi beharko dio etxean berriz ere. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu lehiaren ordua eta eguna. Beti Ona ere fin dabil denboraldi hasiera honetan. Azken jardunaldian etxetik kanpo (Donostian) jokatu zuen Lengokoak taldearen kontra, eta puntu bat poltsikoratu zuen markagailuan bina egin ondoren. Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo ariko da Sanpedrotarraren kontra.

Iberdrolak tutu bat sartu behar du Yon Oñatibia kalearen bukaeran (Landetxe aldera), eta hori dela eta, kalea itxita egongo da zenbait egun, bihartik hasita. Herritarrek Rafael Pikabea kalea erabili beharko dute Ugaldetxora zein Arragua aldera joateko...

Ikasturte berriarekin batera, Lezoko Kirol Mahaia biltzeko deialdia egin die Lezoko Udalak herriko kirol eragileei. Hala ere, hasiera batean jarritako eguna atzeratzea erabaki dute. Hilaren 27an egingo zuten bilera, baina azkenean urriaren 18an egingo ...

Bihar, ikasturteko bigarren saioa egingo dute Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan. FM107a, 13:30ean, Ixiar Iñarra, Fermin Zabalegi eta Izaskun Zubizarreta izango ditu gonbidatu Joxe Migel Lopez esatariak. Iñarra eta Zabalegi Girizia Mendi Elkartek...

David Iglesiasek hartuko dio lekukoa Manu Perezi Illunberen gidaritzan. Perezek azken lau urteak eman ditu Illunbek eta bere eskutik lortu zuten KAE1 Ligara igotzea Trintxerpekoek. David Iglesias azagun dute denek Trintxerpen, etxeko arraunlaria baita....

Aurrerantzean Oiartzun Irratia entzuteko aukera izango dute HITZAren irakurleek, webgune honetan (begiratu eskuinean). Hala, herriko berriak osatuago eta uneoro jaso ahal izango dituzte erabiltzaileek.

Lan Arloko Epaitegiak baliogabe utzi du Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresak garabilari baten kontra duela hilabete batzuk ezarritako 20 lanegunetako zigorra. Epaiak dio «enpresak greban ari ziren langileei neurriz kanpoko presioa» egin ziela. Erabaki irmoa da eta ezin da horren kontra errekurtsorik aurkeztu. Epaiketan langilea ordezkatu duten ELA sindikatuko kideak pozik agertu dira epaiarekin, eta datozen asteetan egingo dituzten epaiketei begira «aurrekari» izatea espero dute. Joan den ostiralean, esaterako, Eyssak kanporatu zituen hiru grebalarien kasuaren epaiketa egin zuten Donostian (epaiaren zain daude). Negoziazioetan akordiorik ez Apirilaren 1etik irailaren 2ra arte iraun zuen grebako lehen asteetan hiriko TAOren makinak plastiko beltzekin biltzeagatik enpresak hiru langile kanporatu zituen. Zeresan ugari eman du gaiak, eta udalean ordezkaritza duten hainbat alderdik hiru kanporatuak berriro onartzeko eskatu diote Eyssari azken asteetan, eta Jose Antonio Santano alkateak ere bat egin du eskaerarekin. ELAk jakinarazi du joan den astean langileen eta enpresaren ordezkariek hiru epaituei hamabost eta hogei egun arteko zigor leuna ezartzea adostu zutela, baina epaiketaren atarian enpresak akordio horri beste puntu bat gehitu ziola, negoziazioetan nolabaiteko «bake soziala» eskatuz. Hori ere onartu zuten langileen abokatuek. Akordioak itxita zirudienean, adostutakoaz gain Lurraldeko Lan Hitzarmena onartzeko exijitu zion enpresak sindikatuari, eta hor bukatu [...]