Patxi Cia azkarrena BTT proban
Pasaia Hiria BTT proban Patxi Cia MSC Bikes taldeko kirolaria izan zen azkarrena Elite Mailan. Emakumeetan Cobor-Saltoki-Berriainz taldeko Olatz Odriozola izan zen azkarrena eta beteranoetan, berriz, Añorka Kultur eta Kirol Elkarteko Juan Alonso. Eusk...
Pasaia Hiria BTT proban Patxi Cia MSC Bikes taldeko kirolaria izan zen azkarrena Elite Mailan. Emakumeetan Cobor-Saltoki-Berriainz taldeko Olatz Odriozola izan zen azkarrena eta beteranoetan, berriz, Añorka Kultur eta Kirol Elkarteko Juan Alonso. Euskadiko Openerako baliagarria izan zen lasterketa, eta Gipuzkoako Txapelketa ere jokoan izan zuten: gizonetan Asier Arregi izan zen herrialdeko onena, eta emakumeetan, Olatz Odriozola. Trintxerpe Klub Atletikoko antolatzaileek eskerrak eman dizkiete San Pedroko bizilagunei, Babes Zibileko kideei, Kirolarekin elkartekoei eta laguntza eman zuten klubeko kideei.