Lau inputatu, taberna batean lapurtzeagatik
Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, astelehen gauean lau pertsona inputatu zituen Ertzaintzak, herriko taberna batean lapurreta egitea leporatuta. Ustezko gaizkileek tabernako leiho bat bortxatu zuten, jolas-makinako dirua lapurtu zuten eta ihes e...
Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, astelehen gauean lau pertsona inputatu zituen Ertzaintzak, herriko taberna batean lapurreta egitea leporatuta. Ustezko gaizkileek tabernako leiho bat bortxatu zuten, jolas-makinako dirua lapurtu zuten eta ihes egin zuten auto batean. Minutu batzuk beranduago Ertzaintzak atzeman zituen.