Albisteak

Kontzertu korala, bihar, Trintxerpeko parrokian

Illumbe Abesbatza eta Juan de la Encina Abesbatza. Biek abestuko dute bihar, 20:15etik aurrera, Trintxerpeko parrokian. Manuel Beltranek zuzenduko du Trintxerpeko abesbatza. Mirande de Ebro herritik heldu den abesbatza, berriz, Arantxa de Juan Graciak ...

admin

Musikagileak bandarako konpositoreentzako lehiaketa antolatu dute lehen aldiz

Musika konpositoreek euren lanak ezagutzera emateko aukera bikaina izango dute Musikagileak Nazioarteko I. Bandarako Musika Konposizio Sariketaren bidez. Lehiaketa irekia izango da, eta irabazleak egindako lana datorren urteko Musikasten estreinatuko dute. Lehiaketa hainbat erakunderen elkarlanaren arteko emaitza izan da: EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartea, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa eta erakunde publikoak (udala, aldundia eta Jaurlaritza). Hain zuzen, gaur izan dira aurkezpenean erakundeetako ordezkari batzuk. Josu Mitxelena EMKEko bandako zuzendariak azaldu duenez, bandan sortu zen ideia, eta handik Eresbilengana jo zuten ideia garatu eta martxan jarri ahal izateko. Mitxelenaren arabera, musika herriarenagana eramateko lehen urratsa direla bandak, eta horiek “suspertu eta indartu” egin behar direla, eta horretarako obra berriak behar dituztela. Euskal Herrian dagoen konposizio berrien hutsunea betetzeko lehiaketa garrantzitsua izango dela iritzi dio, eta bide batez, musikari berriek euren lana ezagutzera emateko. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak ere ildo horri jarraitu dio, eta esan du, bandaren errepertorioa handitu beharra dagoela. Izan ere, egungo bandek batik bat XX. mende hasieran konposatutako abestiak jotzen dituztela azaldu du, eta beranduegi bada ere, egitasmo horren bidez kopurua eta maila ere handitzera iritsiko direla uste du. Bestalde, ekimen horretan izan den elkarlana ere garrantzitsutzat jo du Eresbileko zuzendariak. Itziar Bilbao SGAEko ordezkariak ere parte hartu du [...]

admin

Musika eskolako ikasleen ikasturte bukaerako kontzertuak, azken txanpan

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaeran ematen dituzten kontzertuak azken txanpan sartu dira. Astelehenean hasi ziren, eta datorren asteartean bukatuko dira. Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, abesbatzaren eta klarinete ikasleen ...

admin

Atzo sexu erasoa izan zela salatu du Bilgune Feministak

Irungo Bilgune Feministak salatu du sexu erasoa jasan zuela emakume batek atzo, 07:00etan, lanera zihoala. Virgen Milagrosa kaleko zaharren egoitzan lan egiten du emakumeak, eta erasoa inguru horretan izan zela argitu dute Bilgune Feministako kideek. H...

admin

Eduardo Aseginolaza: “Gutxi, baina egin genuen. Orduan gutxi hori asko zen”

Frankismoaren ondoren, eta 1979ra arte udaletan izan ziren gestoren atzetik, Eduardo Aseginolaza (Idiazabal, 1942) izan zen Pasaiako lehen alkatea, 1979tik 1983ra. Herri Batasuna (HB) alderdiarekin iritsi zen agintera: orduan Pasaiako Udalbatzak zituen 21 zinegotzietatik zortzi izan ziren HBkoak, sei EAJkoak, lau PSOEkoak, eta hiru Euskadiko Ezkerrakoak. Trintxerpen bizi da egun Aseginolaza. Hiru urte dira erretiroa hartu zuela, eta bilobarekin gora eta behera ibiltzen den aitona horietakoa da. 1979tik 1983ra izan zinen Pasaiako alkate. Baina nola aurkeztu zinen alkate izateko? Herriko koadrilan hasi ziren esaten zerrendetarako jendean behar zutela. Pasaiako zerrendetan saiatzen dira barruti guztietako ordezkariak izaten lehen postuetan, lau barrutiek, zinegotzi bidez, udalean tokia izan dezaten. Orduan, gainera, Trintxerpen ez zegoen euskaraz zekien jende asko, eta ni izendatu ninduten alkate izateko hautagai bezala. Larunbatean izendatu zituzten alkate berriak. Zuk nola gogoratzen duzu zure izendapena? Ez zen aparteko ezer gertatu. Hauteskundeak 1979ko martxoan izan ziren, eta Udalbatza apirilean osatu zen. Orduan ez zegoen zeinegotzien artean egun dagoen tentsioa. Alderdi guztien arteko giroa hobea zen. Nahiko normal joan zen dena, baina hori bai, herritar asko izan ziren kargu-hartze ekitaldian. Ondoren bazkaria egin genuela gogoan dut. Dena egiteko al zegoen orduan Pasaian? Orduko egoera zaila zen. Aurretik gestora izenekoa izan zen lanean, eta [...]

admin

Udala eta ikasleak, elkarrekin Agenda 21en Foroan

Lezoko Udaleko ordezkariekin bildu ziren atzo Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleak. Agenda 21 Foroaren baitan egin zuten bilera. Bertan, bi ikastetxeetako ikasleek aurten landu duten gaiaren gainean hitz egin zuten: hondakinei buruz. Eskola 21 ...

admin

Musika eskolak bi kontzertu emango ditu

Bihar arratsaldean, Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek bi kontzertu emango dituzte, ikasturte bukaerako emanaldien barruan. Lehenengoa, Esther Barandiaranen pianoko ikasleek emango dute, 18:30etik aurrera, Paradorean, eta bigarren kontzertua aldiz, ...

admin

Zirkuko bizimodua erakutsiko dute Potxin eta Patxin pailazoek

Igandean, eguerdiko hamabietan, Santiago kalean pailazo emanaldia egingo dute. Potxin eta Patxin pailazoen eskutik, Zirkua ezagutuz emanaldia ikus ahal izango dute hiriko haurrek eta nahi duten guztiek. Euskarako ikuskizuna izango da eta ordu beteko ir...

admin

Calahorrara irteera antolatu du Gazte Izanak erretiratuen elkarteak

Gazte Izanak Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak irteera antolatu du datorren asteazkenerako (hilaren 22rako). Errioxako Calahorra herrira joango dira. Asteazkenean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Aurretik, baina, autobu...

admin

Familian euskaraz parkeetan, Zabu-zibu programarekin

Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurra...

admin

Haurrentzako izen-ematea zabaldu dute Koxtape Arraun Elkartean

Donibanen arrauna egin nahi duten haurrek orain dute izena emateko aukera. Klubeko ordezkariek adierazi dutenez, fitxa eta asegurua egiteko ondorengo dokumentazioa entregatu beharko dute haurrek: - Izen-emate orria, datuak beteta eta gurasoek sinatuta....

admin

Ereintzak 23-19 garaitu du Barakaldo, kategoriako liderra zena

Ereintza taldeko nazionaleko lehenengo mailako jokalariek garaipena eskuratu zuten aurreko asteburuan mailako liderra zen Barakaldoren aurrean. Partida hasieratik joan ziren aurretik errenteriarrak, eta atsedenaldira 14-10 markagailuarekin iritsi ziren...

admin

PSE-EEk kanpo kaia eta biziberritzea sustatzeko eskatu dio Foru Aldundiari

“Jarrera harroputza eta agintzailea ” leporatu dio PSE-EEk Bilduri. Kanpo kaia eraiki dadin eta badiaren biziberritzeari begira erakundeek aurrez adostutakoak errespetatu ditzala eskatu dio PSE-EEren bozeramaile Rafaela Romerok Bilduri. Bat...

admin

Olatz Odriozola eta Patxi Vila garaile, Euskal Herriko BTT Maratoi Txapelketan

Oiartzungo Aiako Harria VI. BTT Maratoiarekin batera, Euskal Herriko BTT Maratoi Txapelketa jokatu zuten larunbatean herrian. 65 kilometroko proban eta 2.200 metroko desnibel positiboan, 75 parte hartzailek zuten garaipen titulua lortzeko aukera. Patxil Vilak eskuratu zuen. Emakumeetan, 55 kilometroko proban, Olatz Odriozolak irabazi zuen lehenengo postua. Oiartzungo parte hartzaileei dagokienez, Patxi Suarez Giriziako kirolariak lortu zuen helmugara lehenengo iristea. Sailkapen orokorrean hemezortzigarren postua eskuratu zuen. Giriziako taldea bigarren izan zen taldeen sailkapen nagusian, Conor-Saltokiren atzetik. Haurretan, berriz, 60 parte hartzaile inguru izan ziren. Sailkapenak  Euskal Herrikoa Open. 1. Patxi Vila. 03:04:04. 2. Aitor Hernandez. 03:05:45. 3. Patxi Cia. 03:05:51. Emakumeak. 1. Olatz Odriozola. 03:19:28. 2. Estibalitz Garcia. 03:29:39. 3. Ainhoa Eraña. 03:47:26. 23 urtez azpikoak. 1. Alvaro Olasolo. 03:18:09. 2. Diego Latasa. 03:19:54. 3. Asier Juanbeltz. 03:25:37. Master 30. 1. Nestor Gonzalez. 03:14:18. 2. Jesus Maria Varona. 03:20:03. 3. Urko Munduate. 03:26:54. Beteranoak. Master 40. 1. Javier Maria Agirre. 03:30:57. 2. Juan Alonso. 03:35:55. 3. David Ramos. 03:42:13. Lehenengo oiartzuarra. 1. Patxi Suarez. 03:27:16. Euskadiko BTT Open-a Elite. Alex Ordeñaña. Emakumeak. Estibalitz Garcia. 23 urtez azpikoak. David Puente. Master 30. Ibon Ortiz. pBeteranoak. J. Maria Agirre.  

admin

Organo zikloaren bigarren emanaldia ostiralean

Heldu den ostiralean egingo dute organo zikloaren bigarren kontzertua, Junkaleko Amaren parrokian. Mario Ciferri musikari italiarra eseriko da organoaren aurrean. Sarrera doan izango da.

admin

‘Buried’ filma aste honetako Zinema Paradison

Rodrigo Cortesek zuzenduriko Buried film luzea emango dute ostiralean Zinema Paradiso programan. Sarrerak 4,50 euro balio du.

admin

Oinaurreko urbanizazio lanak bisitatu ditu Santanok

Oinaurreko lanak bisitatu ditu Santanok

admin

Etxebizitza-eraikina hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Sutea izan da etxebizitza-eraikin batean

admin
Gehiago