Aldundiaren aurrean egingo duten elkarretaratzearekin bat egiteko eskatu dute langabeek
Eraikuntzako langabeen elkarretaratzea Donostian
Eraikuntzako langabetuek, etzi 12:00etatik aurrera Gipuzkoako Aldundiaren (Donostia) egoitzaren aurrean egingo duten elkarretaratzearekin bat egiteko eskatu diete Oarsoaldeko langabetu guztiei. Gipuzkoako Eraikuntzako Langabetuen taldeko ordezkariek azaldu dutenez, “Alderdi Popularreko ordezkariarekin bilduko gara bertan lana bilatzeko garaian zein egoerak aurkitzen ditugun azaltzeko”.
Halaber,datorren hilabetean bozketa bat egiteko eskatuko dutela zehaztu dute: “ELA eta LAB sindikatuek egindako eskaeraren harira, Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena betetzen ez duten enpresariei isunak jartzea eskatuko dugu”. Alderdi Popularreko ordezkaria elkarretaratzean parte hartzera gonbidatuko dutela eta “publikoki guk egindako eskaeraren gainean bere alderdiak zein jarrera hartuko duen azaltzeko” eskatuko diotela zehaztu dute langabeek.

