Etxebizitza-eraikina hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Sutea izan da etxebizitza-eraikin batean

Etxebizitza-eraikina hustu behar izan zuten atzo sute baten ondorioz. Pasaiako udaltzaingoak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, eguerdiko hamabiak pasatxo zirenean hasi zen sutea Blas de Lezo kaleko 9 zenbakiko atikoan. Suteak etxebizitzaren geletako bat erabat kiskali zuen. Sutea izan zen etxebizitzaren egitura egurrezkoa da eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak sarbideak itxi eta etxebizitza-eraikina hustu egin zuten badaezpadakoan.

Minutu gutxi behar izan zituzten sutea itzaltzeko, eta eraikinaren egiturak kalterik ez zuela izan ikusita, bizilagunek euren etxeetara itzultzerik izan zuten. Udaltzaingoak huts elektriko batek eragindakoa izan zela uste badu ere, oraindik sutearen gaineko ikerketa lanekin jarraitzen du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.