Oinaurreko urbanizazio lanak bisitatu ditu Santanok
Oinaurreko lanak bisitatu ditu Santanok
Jose Antonio Santano alkateak, Oinaurreko obrak bisitatu ditu. Lehen fasean, babes ofizialeko 300 etxebizitza eraikitzea dago aurreikusita. Horietatik 220 lurrazal eskubidea izango dira eta beste 80ak errentarako. 300 etxebizitza horiez gain, prezio mugatuko 48 etxebizitza eraikiko dira.
Atzo bisitatutako urbanizazio lanek 67.500 metro karratuko eremua hartzen dute. Eremu horretatik, 2.600 metro karratu kirol ekipamenduak hartuko ditu; 7.700 metro karratu parkeak eta jolas eremuak hartuko ditu; 22.000, lorategiek,eta beste 800 berriz, oinezkoentzako gune libreak. Gainontzekoak bideak egiteko aurreikusita daude. Guztira 7.868.620 euroko aurrekontua dute lehenengo faseko lanek eta bi urteko epean amaituko dituzte Urbycolan-Mariezkurrena_Zubieder enpresek.
Halaber, lehenengo fase honetan Irun hegoaldeko saihesbidea eraikitzen hasiko dira. Horren barruan, bi biribilgune, eraikiko dituzten etxeetarako bideak, Elizatxo hiribidea bitan banatzea, goi tentsio linea desbideratu eta kanalizatzea aurreikusi dute.


