'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


29.700 tona antxoa harrapatu ahal izango da 2012ko ekainaren 30a bitartean. Bizkaiko Golkoan 98.450 tona antxoa dagoela dio onartu berri den araudiak. Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza ministroen kontseiluak Bizkaiko Golkoan harrapatu ...

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak lankidetza hitzarmena sinatu du Matia Fundazioarekin. Hitzarmen horren bidez, ikerketa eta proiektu pilotua jarriko dute martxan irailean Oiartzunen, “mendetasun egoeran dauden edo desgaitasuna duten adineko pertsonen arreta hobetzeko zerbitzu eta metodologia egokienak identifikatzeko”. Etxean ondo izena du proiektuak. Pertsona helburu duen arreta integralerako ereduan aurrera egitea da asmoa, Jaurlaritzako Emilio Solak gaurko aurkezpenean nabarmendu duenez, hori baita Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) finkatu nahi duten eredua. Aurkezpenean izan dira Pello Aramendi Gizarte Ongizate zinegotzia eta Aitziber Zubillaga Matia Fundazioko ordezkaria ere. Zubillagak nabarmendu duenez, ekimen horren berritasunik handiena da etxeko laguntza integralerako proiektu pilotua: “Hainbat formula ebaluatuko ditugu, adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak ohiko etxebizitzan ahalik eta denbora gehien eta bizi kalitateko baldintzarik hoberenetan egon daitezen, eta gizartean bete-betean parte hartu eta integratu daitezen, nolako zerbitzuak eta zer esku-hartze eredu beharko diren erabakitzeko”. Proiektua EAEko bost herritan gauzatuko dute urte eta erdiz: Donostian, Tolosan, Zarautzen, Irunen eta Oiartzunen. Gero eta heldu gehiago Pello Aramendi zinegotziak gogorarazi duenez, gero eta heldu gehiago daude, gero eta urte gehiago bizitzen garelako. Eta helduen beharrei erantzuteko egokitu behar dira zerbitzuak. Hala, azaldu du, Etxean ondo proiektuaren ikerketaren ondoren udalak txostena jasoko duela, eta ildo estrategikoak eskuan, gizarte politika [...]

Bihar Kukai dantza konpainiak Karrikan lana eskainiko du herrian estreinakoz. Gamon Zumardian izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera, eta nahi duenak ikusteko aukera izango du dohainik. Jon Maiaren ideia batetik hasitako kale ikuskizuna da, eta D...

Madalenetan tokia hartzen ari da pixkanaka haurren krosa. Dagoeneko laugarren aldiz egingo dute, eta gaur aurkeztu dute EAJko eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeko ordezkariek hilaren 24ean jokatuko den saioa. Ohi bezala, Haur, Benjamin eta Alebin mai...

Imanol Sagarzazuren kontrako karguak kendu dituzte eta absolbituta geratu da. Orain Egoitz Urbe ari da deklaratzen.

Hendaiako Gitarra Jaialdiaren barruan, Augustin Wiedeman musikari alemanarrak kontzertua eskainiko du San Bixente elizan, 21:00etan. Kontzertu bakoitzaren prezio 5 eurokoa izanen da, eta aldez aurretik ereserbatzea komeni da (turismo bulegora deituz: 0...

Ostirala eta igandea artean Pausuko bestak ospatuko dituzte, Santiagoren omenez. Ekitaldi guztiak doan izango dira, eta estalpe bat jarriko ute eguraldi txarrak ekitaldiak bertan behera utzi ez dezan. Asteburuaren aurretik, mus txapelketa antolatu du X...

Duela bost minutu iritsi dira atzo Errenteria-Oreretan atxilotu zituzten hiru gazteak Madrilgo Auzitegi Nazionalera. Gainontzekoekin batera epaituko dituzte. Epaileak iragarri duenez, gaur saio bikoitza izango du epaiketak. Orain arte Aitor Francok eta...

Gipuzkoako Lehenengo eta Bigarren mailan aritzen diren herriko taldeek ez dute partidarik izango asteburu honetan, zubia dela eta. Datorren astean jarraituko dute denboraldia, bosgarren jardunaldiarekin. Sailkapenari dagokionez, Lehen Mailako Oiartzun ...

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Hondarribiaren kontra jokatuko du asteburu honetako jardunaldia. Partida 16:30ean izango da bihar, Hondarribiko Ondartza zelaian. Pasa den asteburuan oiartzuarrek 2-1 irabazi zioten Trintxerperi eskualdeko derbian...

Saskilagunak Hirugarren Mailako azkena da sailkapenean, hamaikagarrena, baina pasa den asteburuan ez zuen partidarik jokatu, atsedenaldia egokitu zitzaiolako. Alegia, partida bat gutxiago jokatu du. Asteburuko jardunaldian, Alde Zaharraren kontra ariko...

Bihar ere kale ekintzako saioa izango da herriko 6-12 urte tarteko haurrentzat, Ttak-ek antolatuta. Oraingo honetan, berriz ere Doneztebe plazan izango da jostatzeko tartea (16:30ean) eta jolas dinamikoen txanda izango da.

Liderraren kontra jokatuko du bihar, 11:30etik aurrera, Donibane Eskubaloiak. Etxean du partida.

Trintxerpek Behobia taldea hartuko du bihar Don Boscon, 16:00etatik aurrera. Pasaiak etzi jokatuko du, Zumarragako Argixao futbol zelaian, 16:30etik aurrera. Erregionaleko Sanpedrotarra taldeak, Astigarragan du partida, bihar, 16:30ean

La Armonia elkarteak emakumeentzako afaria antolatu du azaroaren 12rako. Txartelak laster ohiko tokietan salgai jarriko dituztela iragarri dute. Era berean, Gabonetako loteria eskatzeko zerrendak elkartean prest dituztela esan dute.

Mus txapelketa antolatu du Kamio tabernak azaroaren 4rako. Izen emateak 20 euro balio du bikote bakoitzeko. Txapelketa 22:30ean hasiko dela iragarri dute antolatzaileek, eta sarien gaineko informazioa datozen egunotan zabalduko dutela esan dute

Pablo Enean gaur hasiko dira auzoko jaiak. 19:00etan botako dute jaien hasiera iragarriko duen txupina, eta 20:00etan buruhandiak irtengo dira. Bihar, berriz, 11:30ean hasiko dira haurrentzako jolasak, eta 16:00etan partxis eta futbolin txapelketak jokatuko dituzte. Haurrek gazte eta helduei pasako diete jaien lekukoa iluntze aldera, herri afaria egongo delako lehenik, eta jarraian Sutura eta Kañeria taldeen kontzertua. Igandean, azkenik, 11:00etan tortilla patata txapelketa egingo dute, eta ondoren haur jolasak egingo dituzte. Haurrentzako herri bazkaria antolatu dute baita ere iganderako, doan, eta arratsaldean Halloween jaiaren harira mozorro txapelketa izango da.

Izenaduba Basoak (Mungian dagoen Olentzeroren Etxeak) ikuskizun musikatua eskainiko du astelehenean, hilak 31, Elorsoro kiroldegian. 17:00etan hasiko da ikuskizuna, dohainik. Ikuskizun musikatuan Mari Domingik, Mari Teilatukok eta Olentzeroren hainbat ...