‘Karrikan’-en estreinaldia
Bihar Kukai dantza konpainiak Karrikan lana eskainiko du herrian estreinakoz. Gamon Zumardian izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera, eta nahi duenak ikusteko aukera izango du dohainik. Jon Maiaren ideia batetik hasitako kale ikuskizuna da, eta D...
Bihar Kukai dantza konpainiak Karrikan lana eskainiko du herrian estreinakoz. Gamon Zumardian izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera, eta nahi duenak ikusteko aukera izango du dohainik.
Jon Maiaren ideia batetik hasitako kale ikuskizuna da, eta Damian Muñoz eta Virginia Garcia eta Iker Gomez eta Pantxika Telleriak osatu dute. Hiru koreografiaaz osatuta dago: Sorbatza, Fight for fandago eta Aupa mutil. Dantza saioa 60 minutukoa da. Zazpi dantzari ariko dira DJ baten laguntzarekin.