'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Harresiko mendebaldeko horma konpontzeko lanak abuztuko lehenengo astean bukatuko dituzte. Obrak otsailean hasi zituzten 703.000 euroko aurrekontuarekin eta iragan ostiralean bisita egin zuten herritarrekin. Bisitan, Aitor Kerejeta, alkatea, Alberto Ustarroz eta Manuel Iñiguez, proiektuaren arkitektoak,TEUSA enpresaren arduradunak, eta Miren Ayerbe, Udal arkeologoa izan ziren. Hondarribiko harresiko mendebaldeko hormarako proiektatutako lanak harresiaren kanpoaldean, barru aldean eta San Nikolas atean egiten ari dira. Obra hauek lehenengo urratsa dira, izan ere, aurrerago fatxada barrena eta Leiba kalea aldea ere egingo dituzte, eta horrez gain, mendebaldeko hormaren gainaldeko pasabidea. Harresiko mendebaldeko horma oso egoera txarrean zegoen: gain aldea erabat hondatua zegoen, eta harriak erortzeko arrisku bizian. Egoera honen eragileak gudak, espoliazioa, eta denboraren ondoriozko higadura izan dira. Ura ere iragazi egiten zen harrien artetik, eta horrek narriadura areagotu egin du, artesiak sortu baitira. Hurrengo lana kanpoko aldeko artesi horiek guztiak konpontzea izango da. Proiektu honekin, harresiaren gainaldea berreskuratzea proposatu dute, ezinbestekoa baita sendotzea, gainaldeko pasabideko segurtasuna bermatzeko, eta ondorengo belaunaldientzat kontserbatzeko. Sendotze materiala ez ezik sendotze formala ere bada: Hondarribiko berpizkunde-barroko garaiko harresiaren irudia berreskuratuko baitute. Zentzu horretan, XVIII. mendeko sei kainoi-zuloak zati batean berreraikita, Hondarribiko gotorlekuaren berezko irudia berreskuratuko dute. Hondarribiko berezko gotorlekuaren irudia berreskuratzeko ezinbestekoa da San Nikolas atea berreskuratzea, mendebaldeko hormaren [...]

Hilaren 27an, ateazkenarekin, Zokoburuko harea muinoak ezagutzeko bisita interaktiboa eginen dute, euskaraz. IAEZI Euskal tsasbazterrak antolatzen du, animatzaileen eta parte hartzaileen arteko euskarazko trukaketak eta solasak bultzatzeko helburuz. Ek...

Alarde Tradizionaleko Danborradak Lierni Ugartemendia Ugalde hautatu du 2011ko kantinera. Gainera, 2012ko Alarde Tradizionalean aterako den Jesus Mari Bandres Elduayen Danbor Nagusi hautatu dute.

Herriko ohiturak zaharrak berreskuratu asmoz ekin zion orain dela zazpi urte Itsas Mendi Kultur Elkarteak Santa Ana egunez Habanerak kantatu eta dantzatzeari , eta ekimenak ezin harrera hobea izan du herritar zein bisitarien artean. Asteartean berriz i...

Kuxkuxtu txaranga deitu arren, ez daude makurraldi garaian, loraldi ederrean baino. Musika eta kantua uztartzen dute, jendearen parte hartzea bilatuz; kaleko musikariak eta kantariak dira. Eihartze Aramendia / Pausu “Denak kuxkuxtu, denak kuxkuxtu!”, askok gogoratuko dute Sustraia taldearen Mustafa kantua hasi baino lehen ikus-entzuleek oihukatzen zutena, Patrick Mitxelena Mixu-rekin batera. “Gurekin hasi zen Mixu txarangan, eta ez dakit nola baina hortik atera zen txarangaren izena”, gogoratu du Beñat Elizondo Kuxkuxtu txarangako kideak. Dena den, lehenagotik ere musika eta kantua hara eta hona zabaltzen zuten, Herburuko txarangarekin: “Duela 30 bat urte, Duzunaritzeko (Nafarroa Beherea) bestak baino lehen etxe kurrida egin genuen, etxez etxe dirua bilduz. Laupabost musikari elkartu ginen eta horrela hasi ginen. Gehienak Urruñako Herburu auzoan bizi ginenez, izen hori jarri genion gure txarangari. Eta ordutik urteak pasatu diren arren eta izenez aldatu arren, toki batzuetan Herburuko txaranga deitzen digute!”. Modu inprobisatuan hasi zena hamabost urte ibili da festaz festa, eta beste hainbeste Kuxkuxturekin. “Orduan txarangak falta ziren, baina orain ere…”, dio Elizondok salaketa moduko bat eginez. Txarangak egon badaudela dio, baina ez txaranga mota jakin bat: “Musika eta kantua uztartzen dituen txaranga falta da. Guk instrumentu tradizionalak erabiltzen ditugu: txirula, perkusioa… Eta ziurrenik hori da gure berezitasuna, musika eta kantua nahasten ditugula. Jendea [...]

Atzo inauguratu zuten Arteando Ficoban, Espacio Atlantico azokako arduradunen eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalen elkarlanaren ondorioa den arte garaikidearen erakusketa. Astearte arte bisitatu daiteke, gaur eta asteartean arratsaldez, eta bihartik astelehena arte 12:00etatik 21:00etara. Pedro Txillidaren Ulises, lau metroko altuera duen brontzezko eskultura kokatu dute erakustazokaren atarian; aurten sortutako lana da, eta Alfa enpresaren maileguaren bitartez iritsi da Irunera.

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako piraguistek, etzi Zumaian egingo duten Urola Ibaiaren XXXV. Igoera-Jaitsieran parte hartuko dute, taldekako sailkapeneko lehen postua lortzeko helburuarekin. Hurrengo asteburuan Bidasoko XLV. Jaitsiera anto...

Oiasso Erromatar Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Faros y navegación en el mundo romano (Itsas argiak eta nabigazioa erromatar munduan) izenburuko ikastaroa antolatu dute hilaren 27 eta 28rako, gaztelaniaz. Oiassoko zuzendari Mertxe Urteagak...

Irun Hiria Musika Bandak kontzertu berezia emango du astelehenean Santiago auzoko Triangelu plazan, gaur hasiko diren festen barruan. Bandak Santiagoko Diana, Danborradaren martxa, Olatuen gainean nabigatzen eta Aldapa piezak joko ditu, denak auzokoak. Horiez gain, bi polka, pasodoble bat eta Ennio Morriconeren obren hautaketa bat interpretatuko dituzte, besteak beste. Gaur hasiko dira Santiago auzoko festak (ikus egitaraua). Ekitaldi pila antolatu ditu auzo elkarteak; izan ere, hiriko auzoen artean parte hartzaileenetakoa da Santiago. Gaurko eta biharko arratsalde eta gauerako antolatu dituzte ekitaldiak, eta igandean eta astelehenean egun osorako. Gaur haurrentzako jolasak iragarri dituzte arratsalderako. 19:30ean danborradaren azken entsegua eginen dute, eta afaldu ostean playback lehiaketaren unea izango da, Santiagoko Deabruek antolatuta. Iaz arrakasta itzela izan zuen. Biharko ekitaldi nagusiak X. Haur Mozorro lehiaketa, arratseko sardin jatea, eta gaueko Correfoc ikuskizun piromusikala izango dira. Santiagoko Deabruek antolatzen dute hori ere, baina ekintza parte hartzailea da; hori bai, burua estalita eta arropa bakeroarekin jantzita joatea gomendatu dute. Musikaren presentzia handia Etzi eta etzidamu musikak leku nabarmena izango du. Etzi Txistulari Bandaren Dianarekin hasiko da eguna, baina arratsaldeko danborradak bilduko du jende gehien. 19:00etan hasiko da eta honako hauek parte hartuko dute: Aldapa elkarteak, Bidasoaldeko erraldoiek, trikitilariek, arrantzaleen gurdiak, Irungo Atsegiña txarangak, ur zezenek [...]

Hilak 22, ostirala 17:00etan, UMEEN MERIENDA, auzoko umeentzat. Laguntzaileak: PASQUIER-RECONDO eta auzoko establezimenduak: Larun harategia, Aguirre okindegia eta Toma Pan y Moja. 18:30ean, ZINTA-KARRERA, 13 urte bitartekoentzat. Bi gurpileko bizikletak soilik erabiliko dituzte parte-hartzaileek. 19:30ean, Haur-danborradaren azkeneko ENTSEGUA . 22:00ean, PLAY-BACK LEHIAKETA . Antolatzailea: Santiagoko Deabruak. Izen-emateak Auzo Elkartean. Hilak 23, larunbata 16:00etan, MUS TXAPELKETA, Juncal tabernan. 17:00etan, HAURREN X. MOZORRO LEHIAKETA , Santiagoko Deabruak kultur elkartearen eskutik. Laguntzailea: TELEPIZZA. Originaltasunaren sariak banatuko dira kategoria guztietan. Aurretik izena eman behar da. Pizza-dastaketa, parte hartu duten umeentzat. 18:30ean, SARDINA-JATE HERRITARRA, elkarteko lokalaren aurrean. 18:30ean, BATUKADA. Auzo elkartetik irten, eta auzoko kaleetan ibiliko dira. 22:30ean, IKUSKIZUN PIROMUSIKALA: CORREFOC, Santiagoko Deabruaken eskutik. Ikuskizun parte-hartzailea da; beraz, arropa bakeroa eta burua estalita eramatea gomendatzen da. 23:15etan, DISKO FESTA, Santiagoko Deabruak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Hilak 24, igandea 09:00etan, TXISTULARIEN DIANA, Irun Hiria Txistulari Bandaren eskutik. 12:00etan, ELKARRETARATZEA, auzo elkarteko plaza txikian, ESKAINTZA egitera irteteko. 12:00etan, ESKAINTZA ETA MEZA NAGUSIA, Junkaleko elizan. Aldapa elkartearen laguntzarekin; eta haur-danborrandako umeek parte hartuko dute. 12:00etan, DONIBANE-ZUHAITZA bidegorrian, 13 urte arteko umeentzat. Laguntzailea: CEBOMAR 12:30ean, TOKA TXAPELKETA, auzo elkartearen parean. Umeentzako, auzokoentzako eta emakumeentzako eta irabazle absolutuarentzako sariak. 19:00etan, SANTIAGOKO DANBORRADA NAGUSIA. Auzo elkarteko HAUR-DANBORRADAK parte hartuko du. Laguntzaileak: Aldapa [...]

Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestuko du etzi. Tolosan azken egunetan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira daude Euskal Herrian hungariarrak, eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu du, udalaren laguntzarekin. Cantemus Children´s Choir Europako abesbatza ospetsuenetariko bat da, eta 2011ko Europako Sari Nagusia eskuratzeko bidean da. Emakumeen taldea 40 neskez osatutako taldeak arrakasta izugarria lortu zuen Tolosako Leidor antzokiko entzuleen eta epaileen artean iaz, eta Lehenengo Saria eta Grand Prix sariak eskuratu zituen nazioarteko abesbatzen lehiaketetan. Portuko elizako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta polifonia eta folklore lanen errepertorioa aurkeztuko dute Hungariako abeslariek.

Kasino Zaharrak Jubilatuen Egoitzak udazkenerako txapelketak antolatu ditu. Azaroaren 14an hasiko dira txapelketak eta izena emateko epea ostiralean bukatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da urteko kuota ordainduta izatea eta jokoetan gutxienez zortz...

Pasa den asteartean Pasaiako Udalak Ulia eremuan dituen lursailetan ehiza debekatzea onartu zuen Udalbatzak, eta hartutako erabaki horrekin pozik agertu da Eguzki. Mozio hori, hain zuzen, Oarsoaldeko Eguzkik proposatu zuen, “herritarren segurta...

Azken urteetako partaidetza handiena izan zen herenegun Trintxer Mendi Taldeak antolatu zuen Ulia Mendiola martxa neurtuan. XX. ekitaldia izan zen herenegungoa. 89 mendizale atera ziren Trintxerpeko Azokatik mendi bira egitera, eta bertatik Herri Ametsako, Monteredondoko, bigarrenez Herri Ametsako eta Trintxerpeko Azokako kontrolguneak pasatu zituzten. Antolatzaileak pozik daude martxarekin, azken urteetako partaide kopurua gainditzeaz gain, haurrek ere parte hartu zutelako ibilaldian. Mendi bira egin eta gero, bazkaria egin zuten hala nahi izan zuten guztiek Trintxer elkartean. Babarrunak jateko eta indarrak berreskuratzeko 80 pertsona izan ziren Euskadi etorbideko elkartean. Datozen urteetako martxei begira gogotsu agertu dira Trintxer Mendi Taldekoak

EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPI baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain. Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuota 44 eurotik 61,40ra igo dela adierazi dute,%14,71 gehiago. Horrez gain, etxebizitzetako ur horniduraren kuotak, kalibrerik txikienean, %20,8 gehiago igoko dela esan dute (61,19 eurotik 74,04 ra). Gezala Auditoriumaren erabilerari dagokionez, 22 euro orduko izatetik 102,80ra igoko dela salatu dute. Horrek %367,27ko igoera suposatzen duela nabarmendu du Kepa Garbizu EAJko Udal Taldeko bozeramaileak. Pasa den asteazkeneko plenoan tasen eta zergen kontra bozkatu zuten hiru zinegotzi jeltzaleek. Euren esanetan, Bilduren zinegotziengandik “behar bezalako argibiderik” jaso ez zutelako eman zuten aurkako botoa.

Bazkaria egin zuten joan den larunbatean Oiartzungo Gurutze auzoko emakumeek bertako hotelean. Lehen aldiz elkartu ziren, eta antolatzaileen arabera, “tonto-tontoan” sortutako ideia izan zen. Deialdia, ordea, arrakastatsua izan zen, 60 inguru emakumek bat egin zutelako mahaiaren inguruan. Bazkaria aurrera ateratzeko lanean ibili direnak pozik daude topaketak emandako emaitzarekin. “Esan beharrik ez dago otorduan sortu zen giroa polita izan zela, batzuk elkarren artean aspaldi ikusi gabeak ginelako, beste batzuk auzoan berriak zirelako edo auzo bizitzan gutxi integratuta zeudelako… Gauza da guztiok izan genuela harremanetan jartzeko eta elkar ezagutzeko bidea”, esan dute antolatzaileek. Bazkaldu ondoren, kantatzeko aukera izan zuten emakumeek, “eta kontu zaharrik ez zen faltatu”. Arratsaldea bukatu zenean eman zuten amaitutzat eguna, eta izena ere jarri zioten datari: Emakumeen Jaia. Aurrerantzean, urtero biltzeko erabakia hartu zuten Gurutzeko emakumeek. Antolatzaileek jakinarazi dute urriko azken larunbatero egingo dituztela “bazkari-bilkurak”.

Lezoko Udaleko Gobernu Taldeak batzarra antolatu du ostiralerako, “udalaren zerbitzuek hartu beharreko norabidea eta eman beharreko pauso guztiak herritarrekin” konpartitzeko, eta 2012ko aurrekontu proposamena lantzeko. Gezala Auditoriumean...

Lehengo asteartean Udalbatzak zergak eta tasak %3 igotzea erabaki zuen Udal Gobernu Taldearen babesarekin. EAJ, oposizioko beste taldeak bezala, abstenitu egin zen, “igoera txikiagoa” proposatzen zuelako, zehazki %2koa. Horrez gain, Ondasun...

Kintoen bazkariak ohikoak izaten diren garai honetan, 1945. urtean jaiotakoek ere bazkaria egingo dute. Hala, azaroaren 12rako egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. Madalena Ermitan meza izango dute lehenik, 13:00etan, eta handik bazkarira joateko ...