Zerga eta tasa batzuk “gehiegi” igo direla salatu du Lezoko EAJk

EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPI baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain. Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuota 44 eurotik 61,40ra igo dela adierazi dute,%14,71 gehiago. Horrez gain, etxebizitzetako ur horniduraren kuotak, kalibrerik txikienean, %20,8 gehiago igoko dela esan dute (61,19 eurotik 74,04 ra). Gezala Auditoriumaren erabilerari dagokionez, 22 euro orduko izatetik 102,80ra igoko dela salatu dute. Horrek %367,27ko igoera suposatzen duela nabarmendu du Kepa Garbizu EAJko Udal Taldeko bozeramaileak. Pasa den asteazkeneko plenoan tasen eta zergen kontra bozkatu zuten hiru zinegotzi jeltzaleek. Euren esanetan, Bilduren zinegotziengandik “behar bezalako argibiderik” jaso ez zutelako eman zuten aurkako botoa.

EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPI baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain.

Lezoko EAJko zinegotziak

Lezoko EAJko zinegotziak

Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuota 44 eurotik 61,40ra igo dela adierazi dute,%14,71 gehiago. Horrez gain, etxebizitzetako ur horniduraren kuotak, kalibrerik txikienean, %20,8 gehiago igoko dela esan dute (61,19 eurotik 74,04 ra). Gezala Auditoriumaren erabilerari dagokionez, 22 euro orduko izatetik 102,80ra igoko dela salatu dute. Horrek %367,27ko igoera suposatzen duela nabarmendu du Kepa Garbizu EAJko Udal Taldeko bozeramaileak.

Pasa den asteazkeneko plenoan tasen eta zergen kontra bozkatu zuten hiru zinegotzi jeltzaleek. Euren esanetan, Bilduren zinegotziengandik “behar bezalako argibiderik” jaso ez zutelako eman zuten aurkako botoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.