Hilaren 16 arte eman daiteke izena Helduen Tailerretan

Oiartzungo Emakumeen Taldeak, udalaren laguntzarekin, helduentzako tailerrak antolatu ditu 2011/2012 ikasturterako. Eskaintza zabala prestatu du Emakumeen Taldeak beste behin ere (behean). Hilaren 16a arte eman daiteke izena ikastaroetan, Manuel Lekuona Bibliotekako sarreran, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Ikasturtea urrian hasiko da eta maiatzera arte luzatuko dira ikastaro gehienak (badira hiru hilabetekoak ere). Oiartzuarrek 55 euro ordainduko dituzte eskolak, eta 75 euro Oiartzunen bizi ez direnek. Hiru hilabeteko ikastaroek, aldiz, honako prezioak dituzte: 30 euro oiartzuarrentzat, eta 40 gainontzekoentzat. Euskadiko Kutxan eta Kutxan egin daitezke ordainketak. Lehenengoan, 3035 0126 62 1260016390 kontu zenbakian, eta bigarrenean, 2101 0060 06 0125995225 kontu korrontean. Izena ematerakoan, interesa dutenek ordainagiria eta nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte liburutegiko sarreran. Horrekin batera, aukeratutako ikastaroa eta ordutegia zehaztu beharko dituzte, baita izen-abizenak eta telefono zenbakia ere. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, baliteke izena eman ondoren, ikastarorik ez izatea: “Izan ere, ikastaroetako taldeak osatzeko, gutxienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Hala ez bada, ez da ikastarorik izango”. Informazio gehiago nahi dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 618 091 176. Urritik maiatzera Bertsolaritza. pEhoziria. Egur-taila. Zaharberritzea. Eskulanak. Euskal dantzak. Gimnasia. Gitarra. Informatika. Joste-lanak. Margolaritza. Masajea. Memoria tailerra. Oihalkilanak. Perkusioa. Pilates. Sabel-dantza. Sukaldaritza. Yoga. Tai-Chi/Chi-Kung. Haurrentzako masajea. Hiru hilabetekoak Makillajea. [...]

Oiartzungo Emakumeen Taldeak, udalaren laguntzarekin, helduentzako tailerrak antolatu ditu 2011/2012 ikasturterako. Eskaintza zabala prestatu du Emakumeen Taldeak beste behin ere (behean).

Hilaren 16a arte eman daiteke izena ikastaroetan, Manuel Lekuona Bibliotekako sarreran, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.

Ikasturtea urrian hasiko da eta maiatzera arte luzatuko dira ikastaro gehienak (badira hiru hilabetekoak ere). Oiartzuarrek 55 euro ordainduko dituzte eskolak, eta 75 euro Oiartzunen bizi ez direnek. Hiru hilabeteko ikastaroek, aldiz, honako prezioak dituzte: 30 euro oiartzuarrentzat, eta 40 gainontzekoentzat.

Euskadiko Kutxan eta Kutxan egin daitezke ordainketak. Lehenengoan, 3035 0126 62 1260016390 kontu zenbakian, eta bigarrenean, 2101 0060 06 0125995225 kontu korrontean.

Izena ematerakoan, interesa dutenek ordainagiria eta nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte liburutegiko sarreran.

Horrekin batera, aukeratutako ikastaroa eta ordutegia zehaztu beharko dituzte, baita izen-abizenak eta telefono zenbakia ere.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, baliteke izena eman ondoren, ikastarorik ez izatea: “Izan ere, ikastaroetako taldeak osatzeko, gutxienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Hala ez bada, ez da ikastarorik izango”.

Informazio gehiago nahi dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 618 091 176.

Urritik maiatzera

  • Bertsolaritza.
  • pEhoziria.
  • Egur-taila.
  • Zaharberritzea.
  • Eskulanak.
  • Euskal dantzak.
  • Gimnasia.
  • Gitarra.
  • Informatika.
  • Joste-lanak.
  • Margolaritza.
  • Masajea.
  • Memoria tailerra.
  • Oihalkilanak.
  • Perkusioa.
  • Pilates.
  • Sabel-dantza.
  • Sukaldaritza.
  • Yoga.
  • Tai-Chi/Chi-Kung.
  • Haurrentzako masajea.

Hiru hilabetekoak

  • Makillajea.
  • Sukaldaritza energetikoa.
  • Masajea.
  • Klown tailerra.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.