Portua kanpo kaiarekin tematuta dagoela dio ELAk

Jarduera ekonomikoa eta biziberritzea bateragarri izateko beste aukerak badaudela esan dute. ELAren arabera, «kanpo kaia ez da beharrezkoa eta ez da jasangarria», baina Pasaiako Portu Agintaritza «tematuta» dago azpiegiturarekin. Lehengo ostegunean...

Jarduera ekonomikoa eta biziberritzea bateragarri izateko beste aukerak badaudela esan dute.
ELAren arabera, «kanpo kaia ez da beharrezkoa eta ez da jasangarria», baina Pasaiako Portu Agintaritza «tematuta» dago azpiegiturarekin. Lehengo ostegunean Portu Agintaritzak onartutako Ingurumen Txostenaren harira egin ditu adierazpenak sindikatuak. Agintaritza kanpo kaia alternatiba bakartzat saltzen ari dela kritikatu du ELAk: «Jarduera ekonomikoa eta biziberritzea bateragarri izateko beste aukerak badaude».
«Kalte atzeraezinak»
ELAk gogorarazi du Espainiako Ingurumen Ministerioak ohartarazi zuela kanpo kaiak «atzera bueltarik gabeko kalteak» eragingo dituela. Gaineratu du Ingurumen Ministerioak proiektua ez dela ekonomikoki jasangarria adierazi zuela: «Eta hala izaten jarraitzen du, nahiz eta Portu Agintaritzak proiektu berarekin aurrera jarraitu».
1omitxelena@hitza.info

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.